Herria Saka

Sakak (persieraz saka) jatorri iraniarreko tribu-talde edo herri bat izan ziren.

Gaur egungo Kazakhstan, Uzbekistan, Tajikistan, Xinjiang, Turango lautada, Ukraina eta Errusiako hegoaldeko lautada osoan zehar ibiltzen ziren abeltzain transhumanteak izan ziren, hizkuntza indoeuroparreko gerlari nomadak.

Talde etniko infotaulaSaka
Herria Saka
Motaetnia eta tribu
HizkuntzaKhotanese (en) Itzuli
ErlijioaQ4465708 Itzuli
Honen parteIrandar herriak
    Artikulu hau antzinako indoeuropar herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Saka (argipena)».
Herria Saka
Orokorki eszitiarrenak ziren lurretan, Sakak hego-ekialdeko eremukoak zirela esan daiteke.

Historia

René Grousset historialariren arabera, estepa pontikoko eszitak bezala, haiekin zerikusia zutenak, arrazari dagokionez europoideak ziren. Haien jatorria Andronovo kulturari dagokiola uste da. Pazyryk-eko hileta monumentu eta hondakinak ere beraiekin lotu izan dira, K.a.-ko IV. eta III. mendeen artean.

K.a. VIII. mendearen inguruko erregistro historiko eta arkeologikoetan identifikatuta daude sakak. Persepolisen aurkitutako Akemenida garaiko persiar inskripzioetan, Dario I.aren erregealdian (522-486 k.a.) esaten da Sogdiako mugetatik haratago bizi izan zirela. Halaber, Xerxes I.aren erregealdian egindako inskripzio batean (486–465 k.a..) Erdialdeko Asiako Dahae herriarekin lotuak ageri dira.

Sakei Sak edo Sai (塞) deitzen zitzaien antzinako txinatar erregistroetan. Kurgan formako 30 tumulu hilobi badira, sakenak, Txinako Tian Shan aldean, 550-250 k.a datatuak. Tarim arroaren eskualdean VII. mendetik II. era dago saken presentziaren berri.

Txinatar kroniketan kontatzen da Yuezhi herrikoek Ili eta Chu ibaien haranetatik bota zituztela sakak. Uste da Yuezhitarrak tokariarrak zirela, eta haien bultzadaz sakak mendebalderantz, Sogdianantz eta Baktrianarantz joan zirela k.a. 140 eta 130 artean.

Asia Erdialdeko lur horietan "Sakatarren lurraldea" edo "Sakastan" deitu zena osatu zuren ondoren, eta India iparraldera zabaldu zen gero beraien irismena. Sakek Gandhara eta Taksila harrapatu zituzten eta Indiako iparraldera emigratu zuten. Horrela Indo-eszitiar edo saken erresuma bat ezarri zen Mathuran (k.a. 200 a. C. - 400 gure aroan).

Indiako Shakya klana, Gautama Buddha printzea jaio zeneko taldea, saka jatorrikoa zela uste da. Budari Śākyamuni esaten zioten, Shakyen artean jakintsua.

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko wikipediako «Sacas (tribu)» artikulutik itzulia izan da, 2022-01-13 data duen 140924353 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-01-13 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak

Tags:

Antzinako persieraErrusiaIndoeuroparKazakhstanNomadaTajikistanUkrainaUzbekistanXinjiang

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Ostiral SantuaInauteriak Euskal Herrian1939ko Ormaiztegiko errailetik irteteaOñatiIpar AmerikaIndonesiaIntsektuDonejakue bideaValbonnaisLehoiSokatiraJuduMarcello MastroianniOperaEskola irratiBernart EtxepareKantauriArotzaren eskuakNeolitoaFotosintesiLisboaIzaro Andres ZelaietaMalen OsaUhandre palmatuCentral ParkUrBegiDiktaduraGoogleFisikaAzelerazioSakanaEneko AristaHaurdunaldiGante-WevelgemHolokaustoaSumendiSunprinuArabaVendetta (musika taldea)Maiatzaren 15EkinodermatuGiltzurrunSare sozialakCarles PuigdemontMariPessanTeokraziaNorvegiaIndiaBoxeoArmentiaAtenasAndoni SalameroApaizac obeto (espedizioa)AiaraldeaHilerriAlderdi Nazional FaxistaToles eta zamalkadura gerrikoHasdrubal BarkaAristokraziaManuel LezertuaEzteiJorge OteizaZuhaitz apartekoClaudio RanieriAbarkaHJuana WhitneyBasurdeXalbadorren heriotzeanTrikuharriHerbehereakO🡆 More