Safaviden Inperioa: Irandar inperioa

Safaviden Inperioa Persiaren konkista musulmanaren ondoren irandar inperiorik handiena eta luzeena izan zen, 1501 eta 1736 artean safaviden dinastia xiitak gobernatu zuena.

Historialarien esanetan, Irango historia modernoaren oinarria izan zen.

Safaviden Inperioa
ملک وسیع‌الفضای ایران
1501 – 1736
Monarkia
bandera

armarria

Safaviden Inperioa: Irandar inperioa
Safaviden Inperioaren hedadura handiena, 1512 aldean
Geografia
HiriburuakTabriz (15011555)
Qazvin (1555–1598)
Isfahan (1598–1736)
Ekonomia
DiruaTuman
Kultura
Hizkuntza(k)persiera (ofiziala), azerbaijanera
Erlijioaxiismoa
Historia
Aurrekoak
Safaviden Inperioa: Irandar inperioaTimurtarren dinastia
Safaviden Inperioa: Irandar inperioaAk Koyunlu
Ondorengoak
Hotaki dinastiaSafaviden Inperioa: Irandar inperioa
Afxariden InperioaSafaviden Inperioa: Irandar inperioa
Errusiar InperioaSafaviden Inperioa: Irandar inperioa
Otomandar InperioaSafaviden Inperioa: Irandar inperioa

Historia

VII. mendetik XIII. mende hasierara arabiarren eta turkiar seljuktarren esku egon zen Persiako lurraldea eta hango herritarrak islamera bihurtu ziren. Persia Inperio Islamiko Unibertsal baten parte izan zen, baina dinastia askoren eragina izan zuen beti.

Safavidak Safi-ad-din Ardabili (1253-1334) xeke kurduaren ondorengoak ziren; haiek lortu zuten leinu turkomanoen eragina deuseztea. Ismail I.a izan zen dinastiaren sortzailea. 1501ean, Azerbaijango xah izendatu zuten, eta hiriburua Tabrizen kokatu zuen; 1510erako Iraketik Khorasanerako eta Bakutik Persiar golkorako lur eremuak beretu zituen inperio berriak.

Otomandarrek Persiari eraso zioten, haien erlijio heretikoaren aitzakia harturik. Eta, horrekin batera, emirerri turkomanoen presioari ere aurre egin behar izan zion Persiak. Ismailen ondorengo Tahmasp I.ak, 1524-1576 bitartean agindu zuenak, turkiarren kontrako borrokan jarraitu zuen, habsburgotarrekin bat eginda; otomandarrek, berriz, hitzarmena sinatu zuten Frantziako errege Frantzisko I.arekin. Otomandarrek askoz ere indar gehiago zutela bistan da, eta horren ondorioz hainbat lurralde galdu zituen Persiak; Irango goi-ordokia baino ez zitzaion gelditu, Bagdad galdu eta 1555ean Amasiako hitzarmena sinatu ondoren.

Persiaren garai oparoena XVII. mendea izan zen, Abbas I.a Handiaren agintaldia (1587-1629); Abbasek, Konstantinoplako bake hitzarmena sinatu ondoren, ipar-ekialderantz zabaldu nahi izan zituen bere inperioaren lurrak. Ingelesen laguntzarekin gudarostea berrantolatu zuen eta erasoari ekin zion: Kandahar hartu zuen, portugaldarrak Ormuztik egotzi zituen eta Bagdad eta Irak kendu zizkien otomandarrei. Abbas I.ak Isfahanen jarri zuen erresumaren hiriburua eta gizartea eta ekonomia eraberritu zituen. Haren ondorengoak ordea, Safi I.a (1629-1642) eta Abbas II.a (1642-1667), oso ahulak izan ziren, eta gortean istilu ugari sortu izanaz baliatu ziren safaviden etsaiak. Horrela, Mahmud Hotak afganiar emirraren esku gelditu zen Isfahan 1722an.

1722an Mahmud Hotak Persiako xahanxah izendatu bazuten ere, Safaviden Inperioaren iparraldeko probintziak Bukharako turkomanoen esku zeuden, errusiarrek aginpidea zuten Kaspiar itsasoaren hegoaldean, eta otomandarren eragina agertu zen berriro Azerbaijan, Armenia eta Mesopotamian. Etsai haiek guztiek ekarritako hondamena zela-eta, Mahmud Hotaken ondorengo Axrafi ez zitzaion turkiarren sultana jaun bakar gisa onartu beste aukerarik gelditu, eta persiarrak sunismora bihurtuko zituela agindu behar izan zuen, orobat. Egoera horri erantzuten lehenak iparraldeko leinuak izan ziren; Nadir buruzagi nomadaren aginduetara, Tahmasp II.a izendatu zuten errege 1729an, afganiarren nagusitasunari uko egin, Azerbaijan, Armenia eta Georgia turkiarren mendekotasunetik askatu eta Errusiak kendu zizkien probintziak berreskuratu ondoren. 1736an Nadir-ek Abbas III.a eraitsi zuen eta bere burua errege izendatu zuen, Nadir Xah izenaz. Era horretan, Safaviden dinastia amaitu eta Afxariden dinastia hasi zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

InperioIrango historiaPersiaren konkista musulmanaSafaviden dinastiaXiismo

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

EskoziaSugegorriErrepublikaUrJose Migel BarandiaranXalbadorren heriotzeanOrojaleApalis flavigularisFLe Grand-SaconnexMaurizioEkologiaZuhaitz apartekoEzki hostozabalZaharkitze programatuXerocomus tumidusLaminaLauaxetaPott BandaBizantziar egutegiaHuntza taldeaJon ArretxeAste SantuaEnergia iturri2004OtorduGernika-LumoHertzainakKristauArrazoibide deduktiboPitagorasen teoremaSahatsHipatia AlexandriakoaLourdes IriondoXVIII. mendeaEuskal Herriko musikaBilintxSara GandaraSorgin-orratzSadko (Ilia Repin)ArrazismoPuntu (puntuazioa)KorneaLaosTiranoAntzinako Greziako erlijioaJudaismoInternational Standard Book NumberSri LankaItsasontziTxakurEuskal literaturaValbonnaisBegiAutonomia erkidegoItaliaTiti-koitoa1956MatematikaFieschJoseba SarrionandiaAlpe PeninoakDenbora lerroSAmeriketako Estatu BatuakPirritx, Porrotx eta MariMototsEsku Huskako Binakako Pilota Txapelketa NagusiaEgutegi gregoriano🡆 More