Rodolfo Ii.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Rodolfo II.a (Viena, 1552ko uztailaren 18a - Praga, 1612ko urtarrilaren 20a) Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea izan zen 1576-1612 bitartean, Hungaria eta Kroaziako erregea (Rodolfo I.a izenarekin, 1572-1608), Bohemiako erregea (1575-1611) eta Austriako artxidukea (1576–1608).

Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Rodolfo Ii.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Rodolfo Ii.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea

1576ko urriaren 12a (egutegi gregorianoa) - 1612ko urtarrilaren 20a
Maximiliano II.a Habsburgokoa - Matias Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Rodolfo Ii.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Hungariako erregea

1576ko urriaren 12a - 1608ko ekainaren 25a
Maximiliano II.a Habsburgokoa - Matias Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
21. Bohemiako erregea

1576 - 1611
Maximiliano II.a Habsburgokoa - Matias Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
printze hautesle

Bizitza
JaiotzaViena1552ko uztailaren 18a
HerrialdeaRodolfo Ii.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Germaniako Erromatar Inperio Santua
Habsburgotar monarkia
HeriotzaPraga1612ko urtarrilaren 20a (59 urte)
Hobiratze lekuaSan Vito katedrala
Praga
Familia
AitaMaximiliano II.a Habsburgokoa
AmaMaría Austriakoa
Ezkontidea(k)ezkongabea
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHabsburgo
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, arte bildumagilea eta monarka
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Biografia

Maximiliano II.a enperadorearen eta Maria Austriakoaren semea eta ondorengoa izan zen; Maria Karlos Habsburgokoa edo Karlos I.a Gaztelakoa enperadorearen alaba zen. Rodolfo II.a izaera ahulekoa, gaixo antzekoa eta eszentrikoa, Pragako gazteluan bizi izan zen 1583tik 1612an hil zen arte. Alkimiari zaletasun handia zion; Madrilgo gortean, osaba Filipe II.aren ondoan ikasi zuen, eta hortxe izan zituen, hain zuzen ere, alkimiarekin lehen harremanak. Astrologia, magia eta jostailu mekanikoak ere gogoko zituen.

Rodolfo II.a ospetsu egin zen magia, alkimia, mistizismoa, eta bestelako bitxikeriei buruzko eskuizkribu eta liburu arraroen bilduma ikaragarria zuelako; besteak beste, Roger Baconenak berarenak. Ez zituen, ordea, zientziak baztertzen, eta, esaterako, Galileo Galileiren Sidereus Nunciusen ale bat jasotzen lehenetakoa izan zen.

Bere entretenimendu eta nabarmenkeria bitxietan erabat murgilduta zela, bere begikoek eta familiako beste kideek menderatu zuten, eta altxortegia poliki-poliki murriztuz joan zen.

Rodolfo I.a Hungariakoa

1572an koroatu zuten Hungariako errege, eta otomandarren aurka eta noblezia hungariarraren parte handi baten alde jokatu zuen, eta Ferenc Nádasdy eta Nicolás Pálffy baroiak izan zituen inguruan. Turkiarren esku zeuden hainbat eta hainbat gotorleku hungariar berreskuratu zituzten.

Rodolfo, Germaniako enperadore eta Hamabost Urteetako Gerra

Aita zuen Maximiliano II.a Habsburgokoa 1576an hil ondoren, Germaniako enperadore izan zen, Bohemia koroa hartu eta urtebete geroago.

1570ean sinatutako Speyerko Itunaren ondoren, erresuma hungariarra hiru partetan banandua zegoen: mendebaldea, Habsburgotarren mende; erdialdea, turkoen mende; eta ekialdea, hungariarren printzerri transilvaniarra moldea zuena. Helburua, erreinua batzea zen; batetik, noblezia hungariarrak printze transilvaniarrarekin egin nahi zuen; bestetik, germaniarrek Habsburgotarrekin egin nahi zuten.

Rodolfok Transilvaniako printzerrian krisialdi bati aurre egin behar izan zion. Krisialdi horri Otomandar Inperioarekin zituen tirabirak gehituta, Hamabost Urteetako Gerra (1591-1606) izan zen ondorioa. 1606ko udazkenean, bake-hitzarmena sinatu zuen, eta hitzarmen horretan Transilvaniaren independentzia onartzen segitzen zuen.

Mezenasgoa

Arteak asko babestu zituen; gortean hartu zituen Giuseppe Arcimboldo eta Bartholomeus Spranger margolariak. Zientziak ere babestu zituen, bai esperimentalak (astronomia, botanika edo matematikak) eta bai espekulatzaileak (alkimia, astrologia edo magia). Haren agintaldian izendatu zituzten matematikari inperial Tycho Brahe daniarra eta Johannes Kepler alemaniarra.

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Rodolfo Ii.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa 

Tags:

Rodolfo Ii.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa BiografiaRodolfo Ii.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Rodolfo I.a HungariakoaRodolfo Ii.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Rodolfo, Germaniako enperadore eta Hamabost Urteetako GerraRodolfo Ii.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa MezenasgoaRodolfo Ii.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa155215761612AustriaBohemiako ErresumaGermaniako Erromatar Inperio SantuaHungariako ErresumaPragaUrtarrilaren 20Uztailaren 18Viena

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Marc ChagallUgatzXVIII. mendeaXalbadorren heriotzeanTeresa Jiménez VílchezYoutuberNeomakEnergiaTiti-koitoaZapelatz arruntVirginia WoolfSorgin-orratzÇatal HöyükNorvegiaIrati (filma)Katherine JohnsonTernuaZerainSpin MasterUrkiBirikaAndoni SalameroGalileo GalileiTaxonPagoGonatodes nascimentoiMartxoaren 9Joxe AzurmendiZirkulazio-aparatuSexismoHerbehereakAnubis1995eko Munduko Errugbi KopaKievLa Tour-sur-OrbLanbideKonoParisIndustriaFerdinand von ZeppelinInka InperioaAzaroaren 11Linguae vasconum primitiaeHertzainakApirilaren 12Vincent van GoghBarne produktu gordinGo!azen (telesaila)AsiaPeruHizkuntza-komunitateEskoziako Errege AkademiaAntzinako ErromaBadmintonSenegalPirateriaIkusmenIssuuEkologiaKleroAmaia GabantxoKate trofikoUmetoki barneko gailuLizar arruntArrokaEuskadi Ta AskatasunaHoremhebAltzairuzko oihalaOtsailaren 2024 orduak euskaraz🡆 More