Robert Doisneau: Argazkilari frantziarra

Robert Doisneau (Gentilly, 1912ko apirilaren 14a - Montrouge, 1994ko apirilaren 1a) frantses argazkilaria izan zen.

Jende arruntaren erretratuetan erakusten duen argitasun eta maitasunarengatik ezaguna. Bere teknika Henri Cartier-Bressonen momentu erabakiorraren (decisive moment) antzekoa da, baina harenak baino maitagarritasun handiagoa transmititzen du. Darabilen umore zorrotzaren azpian bere irudien esanahi sakonena aurkitzen da, ikuslea ikusten ari denarekin bat egitera bultzatzen duena. Doisneauk arte grafiko eta grabatuko ikasketak egin zituen Parisko École Estiennen (1926-1929), eta industria- eta merkataritza-argazkilaritzan hasi zen gero. 1934tik 1939ra bitartean, Renault auto-konpainiarentzat lan egin zuen. Garai hartan Brassairen obrak eragin handia izan zuen berean. Bigarren Mundu Gerran faltsutze-lanak egin zituen Erresistentziarentzat. 1944ko Parisko askapenaz egin zituen argazkiak mundu osoan argitaratu ziren. Handik gutxira, Rapho agentziarentzat lanean hasi zen. Bere lanak egunkari eta aldizkari askotan argitaratu ziren, Vogue eta Life aldizkarietan, besteak beste. Aipagarria da, besteak beste, 1950eko bere argazkietako bat (bikote bat Parisko kale batean musuka), postal eta kartel askotan argitaratua: Le Baiser de l'hôtel de ville. 1947an Kodak saria jaso zuen, 1956an Niépce saria, eta 1983an Argazki Sari Nazionala. 1984an Ohorezko Legioaren Zaldun izendatu zuten.

Robert Doisneau
Robert Doisneau: Argazkilari frantziarra
Bizitza
JaiotzaGentilly1912ko apirilaren 14a
HerrialdeaRobert Doisneau: Argazkilari frantziarra Frantzia
HeriotzaMontrouge1994ko apirilaren 1a (81 urte)
Hobiratze lekuaCemetery of Raizeux (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaÉcole Estienne (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)André Vigneau (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, fotokazetaria eta litografoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

robert-doisneau.com
Discogs: 2234770 Find a Grave: 7756409 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Doisneau Robert Doisneau: Argazkilari frantziarra 

Tags:

19121994Apirilaren 1Apirilaren 14Bigarren Mundu GerraGentillyHenri Cartier-BressonMontrougeRenaultVogue

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

EmozioDanimarka2004Urtarrilaren 251920Energia eolikoXalbadorren heriotzean1977Ipar AmerikaDiruMalen OsaAna ObregónJustine Dietrich2009Marcello MastroianniOrgasmoErromatar InperioaDominantzia (genetika)Donejakue bideaLe Grand-SaconnexOligarkiaKonjuntibaOnddoLehoiEuro2023ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakFerdinand von ZeppelinSexualitateJoxe AzurmendiGabriel ArestiFieschWeb crawlerTxolarreImmigrazioFotosintesiTxistu (musika tresna)Clara PonsatíVietnamgo GerraZetakEuropako Esparru EkonomikoaZapelatz arruntUrLauaxetaZozoArteNeomakAndy Warhol1949OrnodunIruzur fiskalIñigo AstizOrojaleGernika-LumoFaxismoUhandre palmatuEuskal mitologiaAdimen emozionalToles eta zamalkadura gerrikoJakoba ErrekondoDeiaMondegreenOIruñeaSexu ugalketaLizunFuensanta CovesVirginia WoolfItsasontziLurraren atmosferaEnergia termikoSakanaPolonia24 orduak euskaraz🡆 More