Richard Robert Ernst (Winterthur, 1933ko abuztuaren 14a - ibidem, 2021eko ekainaren 4a) suitzar kimikaria izan zen.
Richard R. Ernst | |
---|---|
(1980(e)ko hamarkada) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Winterthur, 1933ko abuztuaren 14a |
Herrialdea | Suitza |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Winterthur, 2021eko ekainaren 4a (87 urte) |
Hobiratze lekua | Rosenberg cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | ETH Zürich |
Doktorego ikaslea(k) | Christian Radloff (en) |
Hizkuntzak | alemana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | ETH Zürich |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Zientzien Errusiar Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Academia Europaea (en) Estonian Academy of Sciences (en) Ameriketako Fisika Elkartea Royal Society |
Zuricheko Institutu Politeknikoan lortu zituen Kimika Fisikoko lizentziatura eta doktoregoa (1962), baina Estatu Batuetan hasi zen lanean. 1963an joan zen Estatu Batuetara lanera, eta garrantzi handiko lanak egin zituen erresonantzia magnetiko nuklearrari buruz. Asiara bidaiatu zuen ondoren, eta sorterrira itzuli zen 1968an. Zuricheko Institutu Politeknikoan, kimika fisikoko irakasle gisa hasi zen lanean 1976an. AEBn landutako alor bereko ikerketekin jarraitu zuen. Ernstek erresonantzia magnetiko nuklearrari buruz egindako teoria-lanei esker, hobeto ulertu ahal izan da gertaera hori. Eta lan praktikoari dagokionez, berriz, azpimarratzekoa da berak asmaturiko erresonantzia magnetiko nuklearreko teknika edo sistema; izan ere, Ernstek alor praktikoan egindako berrikuntzei esker erresonantzia magnetiko nuklearra teknika bikaina eta baliagarritasun handikoa izan da fisikan eta kimikan, batez ere, molekulen egitura aztertzeko, baina orobat izan da garrantzitsua biologian eta medikuntzan ere, ehunak aztertzeko eta minbiziarekin loturiko eritasunak ikertzeko. Beste hainbat sariz gainera, Kimikako Nobel Saria irabazi zuen 1991n.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Richard R. Ernst, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.