René Goscinny (Paris, 1926ko abuztuaren 14a– Paris, 1977ko azaroaren 5a) komikigile frantziarra izan zen.
Asterix, Iznogoud, Nicolas Txiki eta Lucky Luke dira bere pertsonaiarik ezagunenak. "Asterix" pertsonaia Albert Uderzo marrazkilaria lagun sortu zuen eta "Lucky Luke" pertsonaia Morrisekin batera. Munduan zehar gehien irakurtzen den egile frantsesa da,500 milioi salerosketakin munduan.
René Goscinny | |||
---|---|---|---|
1963 - 1974 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | René Goscinny | ||
Jaiotza | Parisko 5. barrutia, 1926ko abuztuaren 14a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Parisko 17. barrutia, 1977ko azaroaren 5a (51 urte) | ||
Hobiratze lekua | Cimetière du Château (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||
Familia | |||
Aita | Stanislaus Goscinny | ||
Ama | Anna Goscinny | ||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | editorea, film-zuzendaria, umorista grafikoa, zinema ekoizlea, gidoilaria, haur literatura idazlea, umorista eta erredaktoreburua | ||
Lantokia(k) | Buenos Aires New York eta Paris | ||
Enplegatzailea(k) | Sud Ouest Spirou (en) Pilote | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
|
René Goscinny (Paris,5. barrutia) Frantzia, 1926ko abuztuaren 14a - Paris, 18. barrutia, Frantzia, 1977ko azaroaren 5a) frantsesezko idazlea izan zen: komikigilea, kazetaria eta umorista. Rene txikia jaio ondoren, Goscinny familia Argentinara joaten da bizitzera, arrazoi profesionalengatik. Renék haurtzaro eta nerabezaro zoriontsua igarotzen du Buenos Airesen, eta bere ikasketak Lizeo Frantsesean egiten ditu, non jada "ospea hazten" hasten den (esaten denez, bere burutazioek benetako clown ospea sortu zioten). Baina horrek ez dio eragozten ikasketak jarraitzea eta Humanitateetan lizentziatzea, Arte Ederretan trebatzeaz gain. .
Hego Amerikan, familiak urrutitik bizi du Bigarren Munduko Gerra, eta horrek bere senide eta lagun askoren desagerpena eragingo du. Goscinnyk bizitza osoan mantenduko ditu garai mingarri horren orbainak. .
1945ean aitaren heriotzak enplegu bat azkar bilatzera behartzen du nerabea. Lan ezberdinak probatu ondoren, publizitate agentzia batean marrazkilari laguntzaile bezala sartzen da eta, handik gutxira, New Yorkera bidaiatzen du bertan bizi den bere osaba batek gonbidatuta. Bost urte iraungo duen infernuko aldi baten hasiera da. Dirurik gabe eta lan gutxirekin, Frantziako armadan sartzea erabakiko du. Soldadutza egin ondoren, New Yorkera itzuli eta Mad umorezko aldizkariko taldea ezagutzen du (Willy Elder, Harvey Kurtzman …), zeinek lan pixka bat eskaintzen baitiote -horri esker "tiraka joan daiteke" -..
1949an New Yorken beste bi marrazkilari ere ezagutuko ditu Goscinnyk, Jijé eta Morris. Azken horrek aurkeztuko dizkio Georges Troisfontaines eta Yvan Chéron World Press eta International Press-eko zuzendariak, hurrenez hurren. Eta, patuko gauzak, aste batzuk geroago, Rene Parisera joan zen haiekin lan egitera ….
Bien arteko lehen kolaborazioa sortu zen: Bonnes Soirées emakumeen astekarian egindako urbanitateari buruzko errubrika bat .
Gero Oumpah-Pah pertsonai amerindiar sortu zuten, eta Amerikako eta Frantziako argitaletxe merkatuan saltzen saiatu zuten, lortu gabe (geroago pertsonaia bera, eguneratuta Tintinen abenturan agertuko dena)
Ondoren, Pistolet eta Luc Junior sortu zituzten. Uderzok marraztu zituen “Majesté mon mari” eta ’’Valérie André’’. .
1955. urtearen amaieran, Uderzok, Charlierrek, Goscinnyk eta Jean Hébrardek sindikatu bat sortzea erabaki zuten euren eskubideak defendatzeko. Orduan, bi gizarte paralelo sortu zituzten, Édifrance eta Édipresse. Eta Pistolin faszikulua atera zuten
1956an Uderzok eta Goscinnyk aktiboki parte hartzen dute Jean-Michel Charlier eta Jean Hébrardekin batera Edipresse (prentsa) eta Edifrance (publizitatea) agentzien sorreran., non independienteki lan egiteko aukera dute. Urte zailak eta lanez gainezka datoz jarraian, baina beti ideia eta proiektu guztiz inspiratuez beterik. .
1959ko urrain Pilote astekaria agertzen da François Clauteaux erredaktore buruarekin elkarlanean. 1989ko urria arte argitaratu zen komikiari buruzko argitalpena da, non Goscinnyren pertsonai ezagunetariko bat agertuko da: Asterix Albert Uderzo rekin. .
Galiar txikia bestseller absolutu bat bezala gailendu zen eta komiki frantziar osoko pertsonaiarik ospetsuena da.
Arrakasta honen sorrera motela izan zen. Albert eta Rene frantziar heroi on baten bilatzeko nahian hasieran Erdi Aroko literatura satirikoko "le Roman de Renart" klasikoak hartu zuten (proiektu hau Jean Truberten zuzendaritzapean jada existitzen zela jakinda beste ideia bat bilatu beharko dute, eta historiako aldi ezberdinetan esploratu ondoren, bat datoz: Galia eta galiarrak. Horrela, 1959ko urriaren 29an, Piloteren lehen zenbakiak 20. orrialdean Asterix Galoren abenturen lehen xafla aurkeztu zuen. Irakurleak gatibu geratzen dira, eta aldizkariak berehalako arrakasta ezagutu zuen (inprimatutako 300.000 aleak lehen egunean saldu ziren)
Egun zailak datoz aurrerago, eta gure lagunek 1960an utzi zuten aldizkaria - 1963an itzuliko diren arren. Rene Goscinnyk hainbat komikitan kolaboratzen du: Asterix, jakina, baina baita Iznogud (Tabary), Nikolas Txiki (Sempé), Lucky Luke (Morris), Valentín (Tabary), Los Dingodossiers (Gotlib), etab.
1968an bi egileek, denbora batez, bilduma ezberdinetan lan egiten jarraitzen dute, elkarrekin edo bakoitza bere aldetik.
Bildumaren bigarren hamarkadan, Asterix komiki frantseseko heroi handia bihurtu zen eta bere arrakasta albumetik albumera hazi zen. Garaipen honek zoriona eragiten die egileei, animazio estudio batzuk sortzera animatu dira: Studios Idéfix . Hau izen Ren Goscinny´ren azkeneko kolaborazioa Albert Uderzorekin. .
1951ko goiz eder batean iragarri zuten Albert Uderzo, ordurako World Press/International Press tandemerako lanean ari zena, lankide berri baten etorrera, "Gossini" izenekoa. Abizenaren sonoritate italiarrak Albert (italiar etorkinen semea) "herrikidea" dela sinestarazten du. "Baina ez, bere izena g.o.s.c.i.n.n.y. idazten da. Frantsesa da, eta Ameriketako Estatu Batuetatik dator ". Bien artean berehala sortzen da erabateko konplizitatea, eta horrek proiektu komunak biderkatzera eramaten ditu. Heroi ugari jaioko dira elkarte honetatik, Umpah-Pah kasu, non askok Asterixen aitzindari bat ikusten duten. .
Goscinnyrekin batera Idéfix estudioak sortu zituen hil zen urte berean. ,Studios Idéfix ospetsuak. Zoritxarrez, handik gutxira zorigaitza zain dute. 1977ko azaroaren 5ean, mediku azterketa bat egiteko esfortzu proba batean, hil zen. 51 urte zituen. Belgikako Asterix albuma 37. plantxan utzita. Hunkipena gainditu nahian Uderzok bere heroiak bizirik irautea ahalbidetu du. Editions Albert- René sortu zuen Asterixen abentura berriak argitaratzeko
1979 arte Dargaud argitaletxeak lehen 24 albumen eskubideak mantendu zituen.
1980 an argitaratu zen Zanga Handia albuma, bildumaren 25 alea, Albert Uderzok idatzi eta marraztu zuen lehena. Jarraitu zuen 31. alea argitaratu arte.
29.alea argitaratu baino lehen, 1990ean, Uderzo eta Goscinny familiek Dargaud auzitara eraman zuten, beren eskubideak berreskuratzeko. 1998an, epaiketa luze baten ondorioz, Dargaudek eskubideak galdu zituen. Uderzok Albert-Renéri baino Hachette argitaletxeari zenbait eskubide saldu zizkion, baina argitaratzeko eskubideak horrela geratu ziren: Albert Uderzo (% 40), Sylvie Uderzo (% 20) eta Anne Goscinny (% 40).
Arazoak alde batera utzita,1981-2005 bitartean Asterixen 8 ale berri argitaratzen zituen Uderzok irakurle sutsuak galdu gabe, berarekin partekatu zituen 26 urteei esker. 2002ko azaroan, album berezi bat argitaratu zen, Asterixen luxuzko edizio bat Belgikan, bere omenez.
2008ko abenduan, Uderzok bere akzio guztiak saldu zizkion Hachetteri
2009an, berrogeita hamar urteurrenean edizioaren munduko fenomeno bilakatu zen. Orduko estatistikari begira: 107 hizkuntzetan itzulita, 34 album, 11 film, bere izena duen jolas-parke bat, ehunka produktu deribatuak, eta beste proiektu asko
Albert Uderzo 2010ean erretiratu zen. bere adinagatik, hain ezaguna den serie bat erregularki ekoizteak dakarren presiopean jarraitzea eragozten zion. Guztira 68 urte eman zituen komikian murgilduta.
2013tik hona Jean-Yves Ferri idazleak eta Didier Conrad ilustratzaileak lau ale plazaratu dituzte:
Sare sozialak eta WikiLeaksen sortzaileak oinarri gisa hartu dute 'El papiro del César' komikiaren 36. edizioko pertsonaietako baterako
2019ko urriaren 29an 60 urte bete ditu Asterix bilduma. Hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dira:
Izan ere, gaur egun gehien itzulitako komikia da, 111 hizkuntza eta dialekto baino gehiagotan irakur daitekeelako eta 335 milioi kopia saldu dituelako. Bitxikeria bezala, gaur arte saldutako pilatutako liburuekin 767 aldiz Eiffel dorreen altuerako parekoak izango lirateke, munduari bira bi aldiz emango lirateke eta 12.900 tona inguruko pisua izango lukete.
1977tik aurrera, bera hil zenetik: Uderzoren eskutik:
2010ean Uderzo erretiratu zen, 68 urte komikiari eman ondoren.
2013tik hona Jean-Yves Ferri idazleak eta Didier Conrad ilustratzaileak lau ale plazaratu dituzte:
Sare sozialak eta WikiLeaksen sortzaileak oinarri gisa hartu dute 'El papiro del César' komikiaren 36. edizioko pertsonaietako baterako
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: René Goscinny |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article René Goscinny, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.