Maddalen Arzallus: Bertsolaria

Maddalen Arzallus Antia (Hendaia, Lapurdi, 1990eko abenduaren 27a) bertsolaria, Euskadi Gaztea irratiko esataria da eta Euskal Telebistako kazetaria da, azkenaldian Gure kasa saioaren kolaboratzaile eta Biba Zuek saioko aurkezle modura egin du lan.

Hainbat bertso zabaldu ditu bideo moduan sare sozialen bidez.

Maddalen Arzallus
Maddalen Arzallus: Biografia, Bertso txapelketak, Sariak
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaddalen Arzallus Antia
JaiotzaHendaia1990eko abenduaren 27a (33 urte)
HerrialdeaMaddalen Arzallus: Biografia, Bertso txapelketak, Sariak Lapurdi, Euskal Herria
Familia
AitaJexus Arzallus
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria, kazetaria eta telebista aurkezlea
Genero artistikoaolerkigintza

Spotify: 5hivSbcKupdbs7mkOYHOjN iTunes: 1440324285 Edit the value on Wikidata

Biografia

Maddalen Arzallus: Biografia, Bertso txapelketak, Sariak 
Bertsolari gaztea.

Baionan jaioa. Txikitatik bertsozaletu da etxeko giroan, Jexux Arzallus bertsolariaren eta Miren Antiaren alaba eta Itsaso eta Ametsen arreba da. 9 urte baino ez zituen Hendaiako bertso-eskolan hasi zenean, geroago ospetsu izango ziren beste bertsolariekin: Maindi Murua, Kristine Txoperena, Odei Barroso edo Aimar Karrika, besteak beste. Kantuan eta gitarra jotzen ere ibili da herriz herri.

2001ean hasi zen Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan parte hartzen, eta gerora hiru aldiz izan zen txapeldun, 2004an, 2005ean eta 2007an. 2008an Xilaba Bertsulari Xapelketako finalista izan zen, eta ondoren 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen. Zenbait sariketatan ere parte hartu du. 2010eko Bertso Egunean Miren Amurizarekin batera euren amei eskainitako bertsoek oihartzun handia izan zuten.

Itzulpengintza eta interpretazio ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Gasteizen. 2009an bertsolaritza alde batera utzi eta urtebete Parisen igaro zuen, Erasmus bekaren bidez Parisko Unibertsitatean ikasten. Era berean, bi uda San Petesburgoko Unibertsitatean igaro zituen errusiera lantzen. Ipar Euskal Herriko Hitza eta Gaztezulo aldizkarietan kolaborazioak idatzi izan ditu.

Bi urtez itzultzaile lanak egin zituen Zestoako Bakun itzulpengintza enpresan, besteak beste eskoletako testuliburuak itzultzen. Bestalde, Asterix eta Obelix bildumako komikiak euskaratzen ditu. Bertsolari irakasle lanetan ere ibili da Donostiako eta Hondarribiko ikastetxeetan. Obaneuke erromeria taldean panderoa eta gitarra jotzen ditu.

2014an bertsotara itzuli zen, eta finalista izan zen Xilaba txapelketan. 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen, eta finalaurrekoetara iritsi zen. Halaber, agurrean Carles Puigdemonti eskaini zion bertsoa birala egin zen.

2015ean ETB1eko Zuek hor saioan aritu zen gonbidatuei bertsoak abestuz, Aitzol Barandiaran ordezkatuz. 2017tik aurrera Gure kasa saiko kolaboratzailea izan zen, 3 denboraldiz, 2020an saioa amaitu zen arte. 2020ko irailetik aurrera arratsaldeko Biba zuekǃ saioa aurkezten du Xabier Sukiarekin batera. 2020an gabon gaueko Gabonǃ Kantatzera gatozǃ saio berezia aurkeztu zuen. Horretaz gain, Gaztea irratiko Dida eta Euskadi Irratiko Faktoria saioetako kolaboratzailea da. 2022an 10garrena fikziozko podcastean ahotsa jarri zuen, cameo gisa bere burua antzeztuz.

Bertso txapelketak

Maddalen Arzallus: Biografia, Bertso txapelketak, Sariak 
Xilaba bertsolari txapelketan parte hartzen (Bardoze, 2021-10-23)

2009ko txapelketaren ondoren bertsoak utzi bazituen ere, 2014an berriz taularatu zen Xilaba xapelketan, gehien bat gozatzeko helburuarekin.

Sariak

Telebistako lanak

Urtea Izenburua Katea Oharrak
2011 Mihiluze ETB1 Lehiakidea, irabazlea
2015 Zuek hor ETB1 Kolaboratzailea (bertsolaria)
2015 Urte berri horǃ ETB1 Urtezahar gaueko saio berezia
2017-2020 Gure kasa ETB1 Gonbidatua (atal 1), gero kolaboratzailea
2019 Karabana ETB1 Gonbidatua (atal 1)
2020 Udak dakarrena ETB1 Gonbidatua (atal 1)
2020-2022 Biba zuekǃ ETB1 Aurkezlea
2020 Joseba Arguiñano Sukalerrian ETB1 Gonbidatua (atal 1)
2020 Gabonǃ Kantatzera gatozǃ ETB1 Aurkezlea

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Maddalen Arzallus BiografiaMaddalen Arzallus Bertso txapelketakMaddalen Arzallus SariakMaddalen Arzallus Telebistako lanakMaddalen Arzallus ErreferentziakMaddalen Arzallus Kanpo estekakMaddalen Arzallus1990Abenduaren 27Biba zuek! (telebista saioa)Euskal TelebistaGaztea (irratia)Gure kasa (telebista saioa)HendaiaLapurdi

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Lurraren mugimenduakThe Deep Blue Sea (2011ko filma)Tornu (tresna)HormonaOrgasmoEuskal PizkundeaHizkuntza gutxituUhandre palmatuEuskarazko Wikipedia (webgunea)Ilargiaren aldiGuruinEnergia ez berriztagarriEnergia nuklearEuskal Herriko musikaAmaia MartínezBerunIberdrolaArabaIon ZubillagaIzurri BeltzaEuskal pilotaCastillo SuarezKalera, kaleraGiza genomaDeiaGernika-LumoGema Gonzalez de TxabarriUnibertsoaIkusi mendizaleakEtnozentrismoBaskoiNewtonen legeakZuberoako maskaradakMesopotamiaJose Antonio ArdanzaLan-kontratuBoleibolJohann Sebastian BachFrantziako IraultzaLauaxetaBibliaOlinpiar JokoakArnas-aparatuJunio BrutoIbaiOrdiziaTxalapartaOperaUgal-aparatuEgin (egunkaria)KubaWolfgang Amadeus MozartEuskalkiIkamaKartel (ekonomia)SarpenBrasilEkologiaJackie ShroffNarrastiZerra-arrainSailkapen zientifiko2021BULEGO (musika taldea)GurpilFazialAntonio VivaldiBadmintonBurdinaGas naturalWikipediaEuropar Batasuneko Kontseilua🡆 More