Rea, edo Saturno V, Saturno planetaren satelite naturaletariko bat da, Titanen ondoren handiena.
Aurkikuntza | |
---|---|
Aurkitzailea | Cassini |
Data | 1672ko abenduaren 23an |
Kategoria | Saturnoren sateliteak eta regular moon (en) |
Ezaugarri orbitalak | |
Zeren satelite | Saturno |
Ardatzerdi handia | 527.070 km |
Eszentrikotasuna | 0,001258 |
Orbita-periodoa | 4,518212 egun |
Makurdura orbitala | 0,345° Saturnoren ekuatorearekiko |
Ezaugarri fisikoak | |
Erradioa | 764,3 km |
Masa | 2,306518±0,000353 ×1021 |
Dentsitatea | 1,233±0,010 ×103 |
Grabitatea azalean | 0,264 m/s2 |
Albedoa | 0,6 |
Tenperatura | ~55-99 |
Itxurazko magnitudea | 10 |
Reak dentsitate txikia du (1,233 kg⋅m-³). Horrenbestez, konposizio hau duela uste da: % 75 ur-izotza, eta % 25 arrokak. Hasieran pentsatu zen arrokazko nukleoa izango zuela, baina Cassini zundak egindako inertzia-momentuaren neurketek adierazten dute barnealdea homogeneoa izango dela (eta, beharbada, erdialdean izotza konprimituta egongo dela).
Dione satelitean gertatzen den bezala, atzeko eta aurreko hemisferioak desberdinak dira, eta horrek pentsarazten du bi sateliteen historia eta konposizioa antzekoak direla. Rearen gainazaleko tenperatura -174 °C da eguzkitan, eta -200 °C-tik -220 °C-ra bitartekoa itzaletan.
Gainazala kraterrez josita dago, eta eskualde batean 40 km-tik gorako diametroko kraterrak daude.
2008ko martxoaren 6an Cassini zundak bidalitako datuek adierazten zuten materia-disko batek orbitatzen zuela Rea, hau da, eraztunak dituela. Eraztuna osatzen duten hondakinak satelitea baino dentsoagoak dira.
Giovanni Domenico Cassinik aurkitu zuen 1672ko abenduaren 23an.
Cassinik aurkitu zituen Saturnoren lau sateliteei (Japeto, Tetis, Dione eta Rea) Sidera Lodoicea ("Luisen izarrak") izena eman zien, Luis XIV.a Frantziakoaren omenez. Gaur egungo izenak John Herschelek iradoki zituen 1847an. Rea Kronosen emaztea zen (mitologia grekoan, Kronos jainkoa Saturnoren baliokidea da).
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Rea (satelitea), which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.