Ramon Zulaika Siguenza (Donostia, 1929 – Oiartzun, 2009ko abuztuaren 4) gaztelaniaz idatzi zuen idazlea.
Ipuinak eta umorea landu zuen batez ere.
Ramon Zulaika | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1929 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Oiartzun, 2009ko abuztuaren 4a (79/80 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Pirkko Viljanen |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Donostian jaioa, Aita Donostiaren iloba zen. Zientzia zehatzen ikasketak egin zituen. Irungo Instituto Español de Emigracióngo delegaritzan lan egin zuen. Zinema ikasketak egin zituen Espainiako Escuela Oficial de Cinematografia zelakoan. Hedabide desberdinetan kolaboratu zuen, bereziki Donostiako Diario Vasco, El Norte de Castilla, La Voz de Euskadi eta Egin egunkarietan; halaber, Finlandiako bi egunkarien korrespontsala izan zen: Uusi Suomi eta Helsingin Sanomat. Akademia Errariaren kidea izan zen, Jose Maria Busca Isusi, Koldo Mitxelena, Julio Caro Baroja, Luiz Artzelus eta beste hainbatekin batera. Pirkko Viljanen finlandiarrarekin ezkondu zen. 1975an Oiartzunera joan zen bizitzera.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Ramon Zulaika, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.