Rachid Sfar (Mahdia, Tunisiako Protektoratu Frantsesa, 1933ko irailaren 11 – 2023ko uztailaren 20a) tunisiar politikaria izan zen.
Tunisiako lehen ministroa izan zen 1986tik 1987ra.
Jatorri urruneko turkiarra zuen, Habib Bourguibaren hiri berean jaio zen. Zuzenbidea eta ekonomia ikasi zituen Tunisian eta Parisen.
Independentziaren ondoren, karguak izan zituen Finantza Ministerioan. 1977an Bourguibak Industria, Meatze eta Energia ministro izendatu zuen. 1982an Osasun Publikoko ministro izendatu zuten eta 1984tik 1986ra Ekonomia ministro izan zen. 1986ko uztailean lehen ministro izendatu zuten doikuntza makroekonomikoko plan bat aurrera eramateko. 1987ko urrian Zine El Abidine Ben Alik ordezkatu zuen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Rachid Sfar, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.