Habib Burgiba (arabieraz: حبيب بورقيبة Ḥabīb Būrqība; Monastir, 1903ko abuztuaren 3a - ibidem, 2000ko apirilaren 6a) tunisiar politikaria izan zen.
Destour alderdiko kidea izan zen hasieran, eta Neo-Destour alderdiko buruzagia geroago (1934); Tunisiaren burujabetzaren alde borrokatu zen. Bi aldiz atxilotua izan ondoan (1946; 1952-1954) Tunisiako burujabetza negoziatu zuen Pierre Mendès Franceren gobernuarekin (1955). Kontseiluko lehendakaria izan zen 1956. urtean, eta Tunisiako Errepublikako presidente bihurtu zen 1957an. Palestinako auziari amaiera emateko egindako proposamenak ez zituzten herri arabiarrek onartu (1965). Burgibaren lehen ministroak, Ben Ali jeneralak, kargutik kendu zuen, eta haren lekua hartu zuen presidentetzan 1987. urtean. Orduz geroztik, Burgiba erretiraturik bizi izan zen Monastirren, hil zen arte.
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Habib Bourguiba |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Habib Bourguiba, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.