Qubako Meskita

Qubako meskita (Quba'Masjid edo Masjid al-Quba, arabieraz: مسجد قباء‎), Saudi Arabiako Medina islamiar herri santuaren kanpoaldean dagoena, eraiki zen lehen meskita islamiarra da.

Meskita honen lehen harriak, Mahomak jarri zituen, Mekatik Medinara joan zenean, Hejira ospetsuan, eta, ondoren, bere lagunek amaitu zuten. Mahomak, 20 gau baino gehiago igaro zituen meskita honetan (emigrazioaren ondoren), qasr delakoa otoitz egiten (otoitz labur bat), bere suhia zen Aliren zain zegoen bitartean, honen etxea, meskitaren atzekaldean zegoelarik.

Qubako meskita
Qubako Meskita
Kokapena
Estatu burujabeQubako Meskita Saudi Arabia
Province of Saudi ArabiaMedina Province
HiriaMedina
Koordenatuak24°26′21″N 39°37′02″E / 24.439166666667°N 39.617222222222°E / 24.439166666667; 39.617222222222
Historia eta erabilera
Irekiera622
Erlijioaislama
Arkitektura
ArkitektoaAbdel-Wahed El-Wakil (en) Itzuli
EstiloaIslamiar arkitektura

Islamiar tradizioaren arabera, Qubako meskitan nafl otoitzetako (borondatezkoak) 2 Raka'ahs eskaintzea, Umrah bat egitea bezalakoa da.

Arkitektura

Abdel-Wahed El-Wakil mandataria izan zenean, XX. mendean, zaharra ordezkatzeko meskita handiago batean pentsatzeko, bere diseinuetan egitura zaharra sartzen saiatu zen. Baina meskita zaharra behera bota eta berri bategatik ordezkatu zen.

Berria, bigarren plataforma batean altxatutako laukiluze formako otoitz gela batez osatuta dago. Otoitz gela, etxebizitza gune, bulego, ikuzketa instalakuntza, denda eta liburutegi batekin lotuta dago.

Sei sarrera gehigarri daude iparraldeko, ekialdeko eta mendebaldeko fatxadetan banatuak. Lau minaretek adierazten dituzte otoitz gelako lau izkinak. Hauek, oinarri karratuetan eutsiak daude, gainaldera iristean biribil bihurtzen diren ardatz oktogonalak dituzte.

Otoitz gela

Otoitz gela, erdialdeko patio baten inguruan dago, zutabe multzoek eusten dituzten sei ganga handik bereizia. Arkupe batek, bi badiako sakonera duena, patioa inguratzen du ekialdetik eta mendebaldetik, badia bateko sakonera duen beste batek, iparraldetik inguratzen duelarik, eta emakumeen otoitz-gunetik banatzen du.

Emakumeen otoitz-gunea, holtz batek inguratzen duena, bi zatitan banatuta dago, pasabide batek, iparraldeko sarrera eta patioa lotzen dituen bitartean.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  • Muhammad: The Messenger of Islam Hajjah Amina Adilena (p.286)
  • The Naqshbandi Sufi Tradition Guidebook of Daily Practices and Devotions Shaykh Muhammad Hisham Kabbanirena (p.301)
  • Happold: The Confidence to Build Derek Walker eta Bill Addisena (p.81)

Kanpo estekak

Tags:

Qubako Meskita ArkitekturaQubako Meskita Otoitz gelaQubako Meskita Ikus, gaineraQubako Meskita ErreferentziakQubako Meskita Kanpo estekakQubako MeskitaAli Ibn Abi TalibArabieraHejiraMahomaMedinaMekaSaudi Arabia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Sobietar Errepublika Sozialisten BatasunaCarles PuigdemontCarrougesLondresImanol PradalesErromantizismoKuku-prakaIdazkera kuneiformeAntzinaroko Olinpiar JokoakZuhaitzVladimir KomarovLaminaAzalpen testuPatxi ErrementariaSan MamesMusika klasikoPetrolioBasamortuBiotopoLubaki bandaFestina auziaEspainiaEnergia eolikoPanderoAustraliaAutonomia erkidegoAs (egunkaria)ZetakBiozenosiSan Petri basilikaKareharriUrko zigurataIñigo UrkulluNiklas LuhmannJaponiaArotzaren eskuakOzeano BareaGernikako ArbolaIñaki ZabaletaWikiZakuAlessandro CostacurtaBaionaEuskal Herria BilduJose Antonio ArdanzaSexu harremanTeknologiaLiburuaren Nazioarteko EgunaIzaro Andres ZelaietaGarapen iraunkorIxtarren ateaJon Gotzon AldaparenaOzeano ArtikoaJulen AlberdiGarazi ArrulaMutrikuMyrna LoyAngelu (geometria)AltxerriAlexander FlemingHaikuPedro SánchezEspainiako trantsizioaSlow FoodDeborah Carthy-DeuEuropa🡆 More