Pultsu

Medikuntzan, pultsua bihotz-taupaden eraginez odola arterietatik igarotzean sortzen den erritmozko pultsazioa da, atzamarrez haztatuz bihotz-maiztasuna neurtzeko erabiltzen dena.

Gorputzeko hainbat ataletan jaso daiteke, arteriak larruazaletik hurbilago dauden gorputzeko ataletan, hain zuzen ere. Adibidez eskumuturrean, lepoan, belaunaren atzean eta ukondoaren barnealdean. Hatz erakusle eta erdikoarekin neurtu behar da pultsua, erpuruak berezko pultsua duelako.

Pultsu
Pultsua neurtzen.

Bihotz-taupadek bihotzaren uzkurtze (sistole) eta zabaltze (diastole) mugimenduak biltzen ditu, eta mugimendu hauen ondorioz odola gorputzeko arterietatik zehar hedatzen da, odol-zirkulazioaren bitartez.

Fisiologia

Bihotza gorputzeko organoak eta ehunak elikatzen dituen ponpa hemodinamikoa da, taupaden mugimenduaren bitartez odola arteria eta zainetan zirkulatzera bultzatzen duena. Gainera, guruin mekaniko-elektriko gisa definitu genezake bihotza, jasotzen dituen estimulu elektrikoen eraginez uzkurtzen baita. Gizakion bihotza egunean 100.000 aldiz uzkurtzen da. Nerbio Sistema Autonomoak bihotzeko ponpaketan, odol-fluxuaren birbanaketan eta presio arterialaren kontrolean eragiten du.

Pultsu 
Bihotz taupadak. Sistolea uzkurtzea eta diastolea zabaltzea

Beraz, bihotz taupadek eragindako presio-uhinak malguak diren odol-hodietan zehar mugitzen dira. Bihotza uzkurtzen denean (sistolean), odola aorta arteriara bultzatzen da eta aortaren bidez gorputzean zehar hedatu egiten da. Une honetan hedapen-uhina (pultsu-uhina) nabarmenagoa da, baina nahiko poliki mugitzen da (3 eta 6 m/s bitartean). Odolak hodi periferikoetara eta txikiagoetara bidaiatzen duen heinean hedapen-uhina pixkanaka-pixkanaka gutxitzen da eta erritmoa azkarragoa bihurtzen da. Odolaren abiadura 7 eta 10 m/s artekoa da arteria adar handietan eta 15 eta 35 m/s arteria txikietan.


Bihotz-maiztasuna

Bihotz-maiztasuna denbora jakin batean ematen den bihotz taupaden kopurua da, normalean minutuko taupadetan neurtzen dena. Beste modu batean esanda, bihotza minutu batez zenbat aldiz uzkurtzen den adierazten digun neurria da.

Pultsu 
Aorta arteria

Pertsona helduen atsedeneko bihotz-maiztasun normala minutuko 60 eta 100 taupada artekoa da.

Organismoak behar bezala funtzionatzeko, bihotzak odola organo guztietara ponpatuz jardun behar du, eta gainera, presio jakin batean (odol presioa) eta maiztasun jakin batean egin behar du. Prozesu horren garrantzia dela eta, bihotzak taupada bakoitzean energia-kontsumo handia behar izaten du.

Bihotz-maiztasunean faktore hauek eragin dezakete: adina, sexua, digestioa, ariketa, emozioak, tenperatura eta gorputzaren posizioa.

Adina Bihotz-maiztasuna
1-2 urte 90-140
2-6 urte 80-120
6-13 urte 80-100
13-16 urte 70-80
16 urtetik gora (helduak) 60-100

Bihotz-maiztasuna adinaren arabera

Bihotz-maiztasunaren asaldurak: takikardia eta bradikardia.

  • Bradikardia: bihotz-maiztasuna 60 pultsazio/minutuko baino baxuagoa denean. Arrazoiak: miokardioko infartua, hipogluzemia, medikamentu batzuk, hipotermia, loaren apnea...
  • Takikardia: taupadak 120 pultsazio/minutuko baino altuagoa denean. Arrazoiak: antsietatea, sukarra, hemorragia, shocka, anemia larria, birikietako gaixotasunak, anafilaxia, haurdunaldia...

Pultsuaren erritmoa

Pultsu erritmikoa
Pultsu 
Elektrokardiograma

Erritmoa bihotz-taupaden artean igarotzen den denbora da. Taupaden arteko denbora berdina baldin bada pultsoa erregularra (erritmikoa) da, eta erritmo sinusala deitzen zaio. Aldiz, taupaden arteko denbora tartea irregularra baldin bada, pultsua arritmikoa da.

Arritmien sailkapen orokorraren barruan hauek topa ditzakegu: Takiarritmiak (estrasistoleak, takikardia aurikular eta bentrikularrak, flutter aurikularrak, fibrilazioa aurikular eta bentrikularrak...) eta bradiarritmiak (blokeo sino-aurikularrak, blokeo aurikulo-bentrikularrak, ihes-erritmoak...).

Arritmiak elektrokardiograma edo holter bidez ebaluatzen dira.

Pultsuaren neurketa

Non

Pultsua neurtzeko erabiltzen diren ohiko arteriak honako hauek dira:

Pultsu 
Pultsua neurtzeko puntuak. Letra lodiz ohikoenak.
  • Erradiala (eskumuturraren aurreko aldean). Pultsua neurtzeko arteriarik erabiliena.
  • Brakiala (bizepsaren eta trizepsaren artean, ukondoaren barrunbean).
  • Tenporala (hezur tenporalaren gainetik, belarriaren aurretik eta bekainaren atzetik),
  • Karotida (laringearen bi aldeetan, lepoaren aurreko aldean)
  • Femorala (izterraren goialdean, iztartean),
  • Pedioa (oinbularrean).
  • Popliteoa (belaunaren atzean).
  • Pultsu zentrala (bihotzaren auskultazioz neurtzen da, fonendoskopioarekin).

Nola

Pultsuaren neurketarako pausuak:

  • Pultsua neurtzeko unerik aproposena goizean da, ohetik altxatu baino lehen.
  • Neurketarako hatz erakuslea eta erdikoa erabiliko ditugu. Inoiz ez dugu erpurua erabiliko, bere pultsu propioa baitu.
  • Hatzak aukeratutako arteriaren gainean jarri eta presio arin batekin sakatuko dugu. Arteria barne-egitura sendo baten aurka presionatzen dugunean (normalean hezur baten aurka), pultsua sentituko dugu.
  • Taupada kopurua 60 segundoz zenbatuko dugu.
  • Lortzen dugun emaitza bihotz-taupaden maiztasuna izango da (taupada/segundotan neurtuta).

Zeri erreparatu behar diozu pultsua hartzean?

  • Maiztasuna: minutuko pultsazio kopurua.
  • Erritmoa: taupada baten eta hurrengoaren artean igarotzen den denbora da. Erritmikoa edo arritmikoa.
  • Intentsitatea: taupada bakoitzean odola zenbateko indarrez ponpatzen den adierazten du. Pultsu arrunta betea eta taupakaria da. Pultsua nekez hautematen bada, pultsu ahula da.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Pultsu FisiologiaPultsu Bihotz-maiztasunaPultsu aren erritmoaPultsu aren neurketaPultsu ErreferentziakPultsu Ikus, gaineraPultsu Kanpo estekakPultsuArteriaBelaunBihotz taupadaBihotz-maiztasunEskumuturMedikuntzaOdolUkondo (gorputza)

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

WikiErrubrika (hezkuntza)BiomasaNico WilliamsLekeitioMónica OltraGernika (margolana)Jokin GorostidiRockSofonisba AnguissolaUntxiAskatasunNire aitaren etxea defendituko dutEmilia LandaluceRosalind FranklinLawfarePornhubXabier LeteArgi-energiaMilanEspartaGasteizGari MujikaPedro SánchezAlegia (literatura)UrretxuPrudentzio (santua)Benito LertxundiOñatiko UnibertsitateaNarrastiAndoainCookieTxolarreBilboIzaro Andres ZelaietaPlayStationRichard WagnerArt Nouveau Euskal HerrianBizkaiko Foru AldundiaSevillako katedralaSexu harremanPortugalEusko Abertzale EkintzaNutrizioEuskal dantzakNormandiako LehorreratzeaKaze (MC)KobreLamiakoSindikatuIzaro BilbaoPaduraJon SarasuaArnaldo OtegiPagoetako natura parkeaOrreagako gudua (778)BihotzEtsaiakItsas pinuPizkundeaGrândola, Vila MorenaGiza eskubideakAnje DuhaldeIker VicenteKlasizismo (musika)Arrasate🡆 More