Piarres Ihartze

Piarres Ihartze Bidassouet —frantsesezko grafian, Pierre d'Iharce de Bidassouet— (Hazparne, Lapurdi, 1765 – 1843) apaiz katolikoa eta frantsesezko idazlea izan zen.

Piarres Ihartze
Bizitza
JaiotzaHazparne, 1765
HerrialdeaPiarres Ihartze Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza1843 (77/78 urte)
Jarduerak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Bizitza

Filosofia eta teologiako ikasketak egin ondoren, apaizgaitegia utzi behar izan zuen 1790ean. Hazparnera itzulirik, frantsesez metodo bat idatzi zuen haurrek latinez eta euskaraz idazten ikas zezaten. Apaiz egin zen 1792an, eta Hego Euskal Herrira igaro zen, frantses iraultzaileengandik ihesi. 1794an, Galiziako Compostelako Donejakuera joan zen, eta lurralde haietan egon zen zazpi urtez.

Lanak

Oso ezaguna da 1825ean Parisen argitara eman zuen obra: Histoire de Cantabres ou des prémiers colons de toute l'Europe, avec celle des Basques, leur descendents directs, qui existent encore, et leur langue asiatique-basque, traduite et réduite aux principes de la langue française. Harenak dira, halaber, Lettre d'un ecclésiastique du Diocèse de Bayonne à son Evêque (1833), Recherches sur l'origine véritable et réelle des Escu-alde-duns, par syncope Escualduns, anciennement Guiçons (hommes) cantabres et aujourd'hui généralement Basque français, espagnoles (1834) eta Aventures piquantes de M. l'abbé d'Iharce de Bidassouet, écrites par un de ses éleves (1835) idazkiak.

Erreferentziak

Tags:

17651843FrantsesHazparneLapurdi

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

InternazionalaLauaxetaAzalaHernaniKorrikaAndrokantoKolonialismoEguzki-loreObabakoakAnimaliaNikola TeslaDiktaduraOrnogabeMusika barrokoMalda (geometria)KoebaluazioNikolas KopernikoJon ArretxeOmango golkoaAutonomia erkidegoLeintz GatzagaLamiakoKaze (MC)Berri TxarrakAntzinaroaGotzone SagarduiKlima aldaketaBertsolari Txapelketa NagusiaAnjel AlkainChaturbateBideokontsolaEmpar PinedaSevillako katedralaKolonia (geografia politikoa)IslandiaAl-AndalusAlemaniaPortugaleteEuskal Herriko kastroakKoltanIndustria IraultzaIsotopoSons of AguirreOzeanoGarapen iraunkorAristotelesNarrastiTxinako Herri ErrepublikaErik BerganzaHizkuntza-komunitateEnergia geotermikoPalankaMónica OltraNerbio-sistemaKarrakaSabindarren euskara garbiaOnddoArku zorrotzOzeano AtlantikoaIzar-malkoakLehen Mundu GerraBalletBernardo AtxagaAndelosPoleaJonathan Swift🡆 More