Peter Philip Carey (Bacchus Marsh, Victoria, Australia, 1943ko maiatzaren 7a) australiar eleberrigilea eta ipuin-idazlea da.
Peter Carey | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Peter Philip Carey |
Jaiotza | Bacchus Marsh (en) , 1943ko maiatzaren 7a (80 urte) |
Herrialdea | Australia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Monash University (en) |
Hizkuntzak | Australiako ingelesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, gidoilaria, unibertsitateko irakaslea eta haur literatura idazlea |
Enplegatzailea(k) | Hunter College (en) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Errege Literatura Elkartea Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Genero artistikoa | eleberria |
petercareybooks.com | |
Monash Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Hemezortzi urterekin graduatu ondoren, Sidneyko enpresa batean hasi zen lanean, publizitateko erredaktore gisa. Hirurogeiko hamarraldiaren azken aldera, Londresa joan zen eta han bizi izan zen urte pare batez. 1965ean hasi zen idazten.
Careyren lehen ipuin liburuek -The Fat Man in History (1974, "Gizon gizena historian"), eta War Crimes (1979, "Gerrako krimenak")- oso kritika onak izan zituzten, eta Australiako egungo idazleen artean berritzaileenetako eta garrantzizkoenetakotzat jo zuten, berehalaxe, literatura adituek. Haren estiloan, errealismoa eta fantasia nahasten dira askotan, eta surrealismoa, zientzia-fikzioa eta alegiak ere lantzen ditu.
Careyren lehen eleberria, Bliss (1981, "Zoriona"), egileak berak zinemarako egokitu ondoren, film bilakatu zen, 1985ean, Ray Lawrencen zuzendaritzapean. Bigarren eleberrian -Illywhacker (1985)-, 139 urteko australiar abenturazale baten ibilerak kontatzen dira, umore pikaroz, eta Australiako aitzindarien inguruko mitoak eta gezurrak salatzen dira. Hurrengo eleberriarekin -Oscar and Lucinda (1988)-, Booker saria irabazi zuen. The Tax Inspector (1991, "Haziendako ikuskaria") argitaratu zuen hurrena, baina laugarren eleberri honek kritika txarrak gehiago izan zituen aldekoak baino. Careyk idatzi zuen, orobat, zientzia-fikzioko Munduaren azkeneraino filmaren gidoia, Wim Wendersek zuzendu zuena (1991).
Artikulu hau Victoriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Peter Carey, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.