Partitura

Partitura edo partizioa musika-lan baten testu osoa da, ahots eta musika-tresna guztien zatiak dituena, elkarren gainean dauden pentagrametan idatziak.

Partitura
Partitura baten zatia.

Partiturak ahots eta musika-tresna guztien zatiak biltzen dituenean, orkestra-partitura du izena. Ahotserako partitura izenekoak ahotserako lanaren zatiak biltzen ditu (opera edo oratorio batenak, adibidez), eta orkestraren zatia pianoari egokitua agertzen da.

Historia

Ezagutzen den partiturarik zaharrena 1577. urtekoa da. Ordu arte taldeetarako musika zati bananduetan argitaratzen zen. Haydnen eta Mozarten garaian, berriz, orkestra handitu eta musikagintza konplexuagoa bihurtu zenean, partitura osoaren erabilera zabaldu zen.

Partituren zatiak

Partitura bat ondo irakurtzeko hainbat elementu izan behar dira kontuan, hauek haien artean:

Pentagrama

Sakontzeko, irakurri: «pentagrama (musika)»
Partitura 
Sol klabea, denetatik erabiliena

Pentagrama musika idazten den tokia da. Bost lerro paralelo eta distantziakide eta lau tartez osatua dago.

Partitura 
Sol klabeko notak

Klabeak

Klabeak nota bakoitzak hartzen duen lekua adierazten du eta pentagrama hasieran jartzen da. Zazpi daude eta erabilienak SOL eta FA dira. Sol klabeak sol nota pentagramako bigarren lerroan idazten dela adierazten du eta horen arabera gainerako notak idazten dira.

Partitura 
Bostunen zirkulua Europako nomenklaturan

Notak

Notak doinuaren garaiera irudikatzen dute. Zazpi nota daude: DO, RE, MI, FA, SOL, LA eta SI. Hortik aurrera berriro errepikatzen dira.

Partitura 
Lerro gehigarriak

Lerro gehigarriak

Lerro gehigarriak pentagraman sartzen ez diren nota altuegiak edo baxuegiak irudikatzeko erabiltzen diren lerroak dira.

Partitura 
Figurak ezkerretik eskuinera: borobola, zuria, beltza, kortxea, kortxeaerdia, fusa eta fusaerdia

Figurak eta ixiluneak

Figurek doinuaren iraupena irudikatzen dute. Figura bakoitzak bere neurri berdineko ixilunea dauka. Figurak, handienetik txikienera, hauek dira: BOROBILA, ZURIA, BELTZA, KORTXEA, KORTXEAERDIA, FUSA eta FUSAERDIA. Figura bakoitzak bere aurrekoaren erdia balio du.

Partitura 
Ligadura eta punttua

Ligadura eta punttua

Ligadura eta punttua luzapen ikurrak dira. Ligadurak, izen eta doinu bereko notak batzen dituen lerroa da, eta euren luzapenak batzen ditu. Punttua figura edo isilune baten eskumaldean jartzen den puntu txikia da, iraupenaren erdia gehituz.

Partitura 
Konpasetako zenbakien balioak
Partitura 
Konpas baten irudia

Konpasa

Musika obraren hasieran idazten da. Zatiki baten bidaz adierazten da. Beheko zenbakiak figura adierazten du eta goikoak figura horretako zenbat sartzen diren. Bi konpas mota daude:

  • Konpas bakunak: pultso bakoitza bitan banatu daiteke.
  • Konpas konposatuak: pultso bakoitza hirutan banatu daiteke.
Partitura 
Banalerroak eta lerro bikoitza

Banalerroak

Musika irakurketa errazagoa egiteko, konpasak banalerroen bidez banatzen dira. Abestia amaitzen denean lerro bikoitza idazten da.

Partitura 
Noten arteko bitarteak

Bitarteak

Bitartea noten artean dagoen distantzia da eta tonuetan eta tonuerdietan neurtzen da.

Partitura 
Aldakariak ezkerretik eskuinera: Sostenitua, bemola eta bekoadroa

Aldakariak

Aldakariak noten garaiera aldatzen duten ikurrak dira:

  • Sostenitua: tonuerdi igotzen du.
  • Bemola: tonuerdi jaisten du.
  • Sostenitu bikoitza: tonu bat igotzen du.
  • Bemol bikoitza: tonu bat jaisten du.
  • Bekoadroa: aurrekoak baliogabetzen ditu.

Aldakariak berezkoak edo akzidentalak izan daitezke:

  • Berezkoak: hasieran idazten dira, klabearen eta konpasaren ondoan, eta partitura guztian eragiten dute.
  • Akzidentalak: noten aurrean idazten dira eta konpas barruan bakarrik eragiten dute.

Errepikapen ikurrak

Errepikapen ikurrek musika idazkera errazten dute pasarte ezberdinen errepikapenak adieraziz. Errepikapen ikur motak:

  • Errepikapen puntuak: pasarte zehatzak edota hasieratik errepikatzeko erabiltzen dira.
  • Beste batzuk: D.C. eta Fine, 1. eta 2., dei ikurrak.
Partitura 
Partitura bat Allegro-n idatzia
Partitura 
Metronomoa tempoa neurtzeko erabiltzen da

Tempoa

Tempoa musika obraren erritmoa zehazteko erabiltzen da, musikaren abiadura eta izaera adieraziz. Pentagramaren hasieran idazten da hitz italiarrak erabiliz:

  • LENTO: geldi
  • ADAGIO: motel
  • MODERATO: patxadaz
  • ANDANTE: lasai samar
  • ALLEGRO: arin
  • VIVACE: bizi
  • PRESTO: oso arin

Abiadura zehatz neurtzeko metronomoa erabiltzen da.

Partitura 
Ñabarduren ikurrak

Ñabardurak

Ñabardurek doinuaren intentsitatea adierazten dute eta pentagramako goikaldean edo behekaldean idazten dira. Batzuk intentsitate zehatza adierazten dute: p, f, pp, mf,... Beste batzuek pixkanako intentsitate aldaketa adierazten dute: crescendo eta diminuendo.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Partitura HistoriaPartitura Partituren zatiakPartitura ErreferentziakPartitura Ikus, gaineraPartitura Kanpo estekakPartitura

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

TartaÖtziBernardo AtxagaTximeletaAfro-asiar hizkuntzakInformazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT)Maria ArrillagaTurismoItaliaMarcel DuchampIzpilikuDurangoXVIII. mendeaIbaiOskorriErlojuBonoboEuskadiko OrkestraMaisu/maistraLeinu gerrakTornadoBarne produktu gordinUrtarrilaren 24Gaztela eta LeonApustuUreterEgonkortasun PlanaSainte-JalleCastillo SuarezOligarkiaAminoazidoPizkundeaMartxoaren 26Gatz (kimika)Antzerkiaren Nazioarteko EgunaPinuArtizarraMieltxo SaralegiAmpuisKlarineteJoxe Mari AgirretxeEskolaRingo StarrZaloa GómezUrtarrilaren 1WikipediaItzulpen automatiko neuronalAztarna ekologikoUnai LasoEuskal Lore JokoakThe Englishman Who Went Up a Hill But Came Down a MountainAbuztuaren 27Txinako Herri ErrepublikaCarles PuigdemontErresuma BatuaEnergia hidraulikoHaut-LieuDiktaduraJon ArretxeNeolitoaBingoPablo Picasso.tvBlåhajEuskararen historiaHaritzAntzinako GreziaKalamuaAkize🡆 More