Pablo Mandazen

Pablo Mandazen Soto, ezizenaz anaia Gines (Aribe, Aezkoa, Nafarroa, 1912ko ekainaren 26a - Caracas, Venezuela, 2011ko uztailaren 7a) maisua, biologoa, antropologoa eta apaiza izan zen, euskal herritarra eta euskalduna.

27 urte zituenetik Venezuelan bizi izan zen. Sei honoris causa doktorego jaso zituen, Venezuelaren ordezkari zen Europako eta Ameriketako Estatu Batuetako natura zientzietako biltzarretan, Nazio Batuen Erakundean Venezuelaren ordezkari zen Itsasoko Zuzenbidearen gaietan, Venezuelaren ordezkari ofiziala Garapenerako Interamerikar Bankuan, Latin Amerikako Ibai Handiei buruzko Nazioarteko Simposiuma Antolatzeko Batzordeko burua, eta Iberoamerikako eta Karibeko Biltzarra Antolatzeko Batzordeko burua. Mundu osoko 20 zientzia elkartetako kide izan zen.

Pablo Mandazen
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPablo Mandazen Soto
JaiotzaAribe1912ko uztailaren 26a
HerrialdeaPablo Mandazen Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaCaracas2011ko uztailaren 7a (98 urte)
Hezkuntza
HeziketaVenezuelako Unibertsitate Zentrala
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
JarduerakWiki Euskaraornitologoa, Wiki Euskarabiologoa, apaiz katolikoa eta Wiki Euskaraantropologoa
Jasotako sariak
Izengoitia(k)hermano Ginés
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaSan Frantzisko Saleskoaren Elkartea

Bizitza

Ariben jaioa, jaio eta biharamunean Garraldara aldatu zen bizitzera bere amarekin batera, eta Pablok garraldartzat izan zuen beti bere burua.

La Salleko anai izateko heziketa Premià de Marren (Katalunia) jaso zuen. 1930ean maisu titulua jaso zuen, eta bere botoak egin zituen, anaia Gines izena aukeratuta. 1935ean, Elizaren Historiako, Dogmako, Moraleko, Gurtzako eta Historiako erlijio ikasketak bukatu zituen, Belgikan.

1939an heldu zen Venezuelara, La Salle eskola batean maisu lanetan aritzera. Natura Zientzietako lizentzia eta Zoologiako doktoregoa lortu zituen Venezuelako Unibertsitate Zentralean, eta Venezuelako La Salle Natura Zientzien elkartea sortu zuen. 28 zientzia espedizio zuzendu zituen, Venezuelako lurralde urrunetan barrena. Gizarte ardura handiko gizabanakoa izaki, Venezuelako herritarren alde lan egin zuen, besteak beste amerindiar etnien eskubideen alde. Bizidunen espezieak aurkitzen eta deskribatzen, eta naturaren ekologia balioak babesten eta ezagutarazten ere lan handia egin zuen.

Sariak

Honoris causa doktoregoak

  • 1987: Filosofiako eta Natura Zientzietako honoris causa doktoregoa, International University Foundation Marquis Giuseppe Scicluna (Malta).
  • 1990: Hezkuntzako honoris causa doktoregoa, Andrés Bello Unibertsitate Katolikoa (Caracas).
  • 1993: Gizarte Zientzietako honoris causa doktoregoa, La Salle Unibertsitatea (Philadelphia, Ameriketako Estatu Batuak).
  • 1996: Hezkuntzako honoris causa doktoregoa, Rómulo Gallegos Unibertsitate Nazional Esperimentala (Caracas).
  • 1997: Zientzietako honoris causa doktoregoa, Saint Mary Unibertsitatea (Minnesota, Ameriketako Estatu Batuak).
  • 1998: honoris causa doktoregoa, Simón Rodríguez Unibertsitate Nazional Esperimentala (Caracas).

Bestelako sariak

Pablo Mandazeni 60 sari eta domina eman zizkioten. Hona hemen nabarmenenak:

  • 1992: Santa María de la Rábidako Hispanoamerikar Unibertsitateak (Espainia) Naturaren Kontserbazioko Saria eman zion.
  • 1992: CENAMEC erakundeak (Zientziaren Irakaskuntza Hobetzeko Venezuelako Erakundea) Zientziaren Irakaskuntzako Venezuelako Saria eman zion.
  • 1993: Sabino Arana saria eman zioten, Euskaldunak Munduan sailean.
  • 2000: Eusko Jaurlaritzak euskal herritar unibertsal izendatu zuen.
  • 2001: Venezuelako Zientzia eta Teknologia Saria eman zion Venezuelako Gobernuak.
  • 2002: 2001. Urteko Nazioarteko Zientzialariaren Saria eman zion International Biographical Centre erakundeak (Cambridge, Erresuma Batua).

Erreferentziak

Kanpo estekak


Tags:

Pablo Mandazen BizitzaPablo Mandazen SariakPablo Mandazen ErreferentziakPablo Mandazen Kanpo estekakPablo Mandazen19122011AezkoaAmeriketako Estatu BatuakAribeCaracasEkainaren 26EuropaEuskal HerriaEuskaldunNafarroaNazio Batuen ErakundeaUztailaren 7Venezuela

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Arabako lautadaTanatoturismoMarko AgripaHaritzTom TykwerBoleibolAl-AndalusItzuli (itzultzaile neuronala)Erromatar InperioaEguzkiaGarapen iraunkorPerpausCupheadIñaki PerurenaFrida KahloGaztelaniaMoskuBarne produktu gordinNafarroaAthleticHumanismoXabier UgarteLawfareKarmele UrrestiIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaGizarte-darwinismoFelix MendelssohnFelazioHerio (mitologia)Itsas hondoOrbital atomikoJon ArretxePankreaP2PTxalapartaMakina sinpleZetakErrubrika (hezkuntza)Cate BlanchettEnergia termikoZirkulazio-aparatuEspainiako Gerra Zibila Euskal HerrianOzeano ArtikoaZelula hormaJose Maria BeobideDultzainaKlima aldaketaAdimen-gaitasun handiko haurPierre-Simon LaplaceBegoña Muruaga LacaTenisAltxerriErromaJosu MartinezPantxoa eta PeioGerraEkologiaZinemaren historiaHammurabiren KodeaArrainEuskadi Ta AskatasunaGiza eskubideakProtoi2021Winifred Coombe TennantMartin LarraldeAlgoritmoD'Hondt metodoa🡆 More