Otsoputz

Otsoputza, astaputza, astoputza edo Astaputz perladuna (Lycoperdon perlatum) Agaricaceae familiako onddoa da.

Gure inguruko astaputz arruntenetako bat da. Gaztetan jateko modukoa da, baina benetan ez du balio handirik sukaldaritzan.

Otsoputza
Otsoputz
Otsoputz edo astaputza.
Otsoputz Irudi gehiago
Iraute egoera
Otsoputz
Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLycoperdon
Espeziea Lycoperdon perlatum
Pers., 1796
Mikologia
Otsoputz 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

Onddo zuria da eta helduaroan ontzen doan heinean marroi kolorea bereganatzen du. Goialdean erraz desegin daitezken pikortatze txikiak dauzka.

Karpoforoa: Udare formakoa, perlatxo biribil edo konikoz estalia eta heltzean eroriaz joaten dira, seinale bat utziz. Gaztea denean zuri-grisaxka kolorekoa da, gero arre-zikina.

Gleba: Hasieran zuria, gero hori-berdexka edo arre-buztin kolorekoa, eta hautsez betea zahartzean. Espora helduak goiko aldean irekitzen den zulo batetik ateratzen dira.

Hanka: Glebaren zati antzua du eta hasieran zuria da, gero arre-buztin kolorekoa edo arre-purpurakoa. 1,5 eta 3 cm arteko zabalerakoa eta 2 eta 5 cm arteko altuerakoa.

Etimologia: Lycoperdon hitza grezierazko “lupa de lupo”-tik dator, onddoak esporen hauts bafadak isil-isilik jariatzen dituelako zapaltzean. Perlatum epitetoa latinetik dator, “perlatus” hitzetik, perlatua esan nahi du. Karpoforoaren itxuragatik.

Kokalekua eta garaia

Oso ohikoa Konifera eta hosto erorkorreko zuhaitzez osatutako basoetan aurki litezke, bai udan, nahiz udazken eta udaberrian ere, bereziki orein gorotzen aldamenean.

Banaketa eremua: Ipar Amerika, Europa, Asia iparraldea.

Jangarritasuna

Erdipurdiko jangarria gaztetan, gleba erabat zuria eta trinkoa denean.

Nahasketa arriskua

Beste Lycoperdon zuri batzuekin, Lycoperdon furfuraceum, Lycoperdon pyriforme eta abarrekin. Hala ere, Lycoperdon perlatum-ek dituen perlita formako eztenak desberdina egiten dute.

Galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak


Tags:

Otsoputz DeskribapenaOtsoputz Kokalekua eta garaiaOtsoputz JangarritasunaOtsoputz GaleriaOtsoputz ErreferentziakOtsoputz Kanpo estekakOtsoputzAgaricaceaeOnddo

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Ez Dok AmairuJuan de PadillaZuhaitz apartekoHerri kirolGutun formalBulgariaBeroGurutzadakIssenheimRoyan kantonamenduaElhuyar HiztegiaDiruPetrolioBirikaCarmen HermosínXVIII. mendeaAmaren eskuakIratiKaraktere (biologia)GolfEzki hostozabalZuberoaKristalizazioMexikoko IraultzaZozoDeiaErbinude arruntArtelazkiFotosintesiAbiaduraDiego MaradonaMesopotamiaTeokraziaHizkuntza gutxituOñati2013Alberto SchommerRamadanPalankaBoleibolKresala (Txomin Agirre)Ikerkuntza eta garapena1920TxekiaWalter BenjaminMyriostoma coliformeLourdes IriondoIkusmenTxomin AgirreItsaso HilaDonejakue bideaArotzaren eskuakCorpus Inscriptionum LatinarumErrusiar Balletak2004Traineru estropadaGernikako bonbardaketaAMIA analisiAsiaJesus ElosegiJorge OteizaCreative CommonsVietnamgo GerraGalileo GalileiAiaraldeaReichstagTernuaVirginia WoolfXabier TolosaLurraEuskal Herria🡆 More