Koroa Ubel

Koroa ubela (Sarcosphaera coronaria edo Sarcosphaera eximia) Pezizaceae familiako onddo espezie bat da.

Gordinik edo gutxi eginda oso toxikoa da. Egosi luze baten ondoren, eta ateratzen den ura baztertuz, badirudi jan daitekeela.

Koroa ubela
Koroa Ubel
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPezizaceae
GeneroaSarcosphaera
Espeziea Sarcosphaera coronaria
J.Schröt., 1893

Sinonimoak: Sarcosphaera crassa, Peziza amplissima.

Deskribapena

Karpoforoa: 5 eta 15 cm bitarteko diametrokoa, globo formakoa, barnehutsa, zuri zikin, more kolorekoa kanpotik; izar itxuran zabaltzen da eta barruko zati emankorra, bioleta kolorekoa erakusten du. Erdi lurperatuta egoten da itxita dagoenean eta izar forman azaleratzen da irekitzen denean.

Hanka: Ez du hankarik.

Haragia: Nahiko lodia, zurixka, morea ertzean, hauskorra.

Etimologia: Sarcosphaera terminoa grekotik dator, haragia esan nahi duen "sárx sarcós" hitzetik eta esfera esan nahi duen "sphaira" hitzetik. Bola haragitsua, gaztetan duen itxuragatik. Coronaria epitetoa berriz latinetik dator, koroari dagokiona, esan nahi duen "coronarius" hitzetik. Bere ertz moztuak ematen dioten formagatik.

Toxikotasuna

Oso toxikoa, eta hilgarria ere bai gordinik jaten bada.

Nahasketa arriskua

Bere ezaugarriengatik oso zaila da beste espezie batekin nahastea. Geopora sumneriana delakoarekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua

Udaberrian, batez ere apirilean, asko ateratzen da, bai itsas mailako pinudietan , bai mendiko pinudietan. Pagadietan ere aurki daiteke.

Banaketa eremua

Europa, Israel, Turkiaren Asiako zatia, Ipar Afrika, Ipar Amerika.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Koroa Ubel DeskribapenaKoroa Ubel ToxikotasunaKoroa Ubel Sasoia eta lekuaKoroa Ubel ErreferentziakKoroa Ubel Kanpo estekakKoroa UbelEspezieOnddo

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Energia iturriAro GaraikideaUgatzGiltzurrunEguzki-sistemaUhandre palmatu1998EgunSugaarLokomozio-aparatuHizkuntza gutxituZarautzReichstagPago1939ko Ormaiztegiko errailetik irteteaTasmaniako deabruXVIII. mendeaMalen OsaEnergia termikoTartaloSaint-Amand-Montrond kantonamenduaKristauMatematikaUrtarrilaren 17OtorduXX. mendeaBiodibertsitateEguzki-energiaVincent van GoghFrida KahloAurora (Colorado)Euskararen jatorriaEntziklopediaSobietar Errepublika Sozialisten BatasunaAubigny-en-LaonnoisWeb crawlerInesa GaxenHizkuntza-komunitateNazio Batuen ErakundeaFrantziaAzaroaren 11Olaia InziarteKorneaGonneville-en-AugeAmaren eskuakPalankaHegaztiAlabamaBasamortuQWikiHolokaustoaLandare zelulaPirritx, Porrotx eta MariMototsAMIA analisiBakterioMikel SantosD ereduaErdi AroaVietnamUrkiGazteluSpin MasterArtizarraAndoni SalameroSaint-Laurent-en-BeaumontIndustrializazioa Euskal HerrianIruñeaJasangarritasun🡆 More