Australiako hiru ordu-eremu erabiltzen ditu: Australiako Ekialdeko Ordu Estandarra (AEST; UTC+10:00), Australia Erdiko Ordu Estandarra (ACST; UTC+09:30) eta Australia Mendebaldeko Ordu Estandarra (AWST; UTC+08:00).
Ordua estatu bakoitzeko gobernuak erregulatzen duenez, badaude estatu batzuek udako ordutegia erabiltzen dutenak. Hala egiten duten estatuetan, ordu bat gehitzen dute urriko lehen igandetik, apirileko lehen igandera.
Ordu estandarra 1890ko hamarkadan sartu zen, Australiako kolonia guztiek onartu zutenean. Lehenago, hiri bakoitzak bere ordua definitzen zuen, batezbesteko ordu lokalaren bidez.
Lehen aipatutako ordu eremuez gain, Cocosak UTC+06:30 ordu-eremuan daude urte osoan, Christmas uhartea UTC+07:00n eta Norfolk uhartea UTC+11:00n dago neguan eta UTC+12:00 udan. Australiar Lurralde Antartikoak UTC+05:00, UTC+07:00 eta UTC+08:00 erabiltzen dute, lekuaren arabera. Lord Howe uharteak UTC+10:30 erabiltzen du neguan, baina UTC+11:00 udan, soilik 30 minutu gehiago. Eyre autobidean dauden herrietako batzuek, adibidez Euclak, ofiziala ez den UTC+08:45 erabiltzen dute, lotzen duten bi lurraldeen arteko konpromiso gisa. Indian Pacific trenak bere ordu-eremu propioa erabiltzen du, UTC+09:00.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Ordua Australian, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.