Ordizia Rugby Elkartea

Ordizia Rugby Elkartea Gipuzkoako errugbi kluba da, egoitza Ordizian duena, Goierri eskualdean.

Etxeko partidak Altamira estadioan jokatzen ditu. 1973an sortu zenetik, Espainian eta beste hainbat herrialdetan barrena eraman du Ordiziaren izena: Italia, Portugal, Frantzia, Eskozia, Gales... Hiru aldiz izan da Espainiako Ligako finalista, azkena 2022an.

Ordizia Rugby Elkartea
Izen osoaAMPO Ordizia Rugby Elkartea
HiriaOrdizia, Goierri
Ordizia Rugby Elkartea Gipuzkoa
Sorrera1973
Kirol zelaiaAltamira estadioa
(Edukiera: 3000)
PresidenteaEuskal Herria Koro Bosque
EntrenatzaileaArgentina Federico Gallo
LigaOhorezko Maila
2022-238.a, final laurdenak
Webguneaordiziarugby.eus
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak

2023-24 denboraldian, gizonezkoen lehenbiziko taldea Espainiako Ohorezko Mailan parte hartzen ari da. Horretaz gain, 23 urtez azpiko, emakumezkoen, eta errugbi inklusiboko taldeak ditu.

Historia

Ordizia Rugby Elkartea 1973an sortu zen. Ordiziako lagun kuadrilla batek jarri zuen martxan taldea, Ordiziako Mendizaleak elkartearen abaroan, eta S.M. Ordizia izena hartu zuen. 1973ko urriaren 28an jokatu zuen lehenbiziko partida, Rugby Club Irunen aurka. Hasierako gazte haiek kirol berri bat erakutsi zioten Ordiziari, eta herriak bere egin zuen kirol hori.

Altamirako belar naturaleko zelaian egin zituen lehen urratsak talde hark. Lokatz handia sortzen zenez, hasieran tirabirak izan zituzten futbolekoekin. Ondoren, Lazkaon ere jokatu zuten, eta Trevijanora aldatu ziren geroago. 2009tik Altamirako belar artifizialeko zelaian jokatzen dute.

Klubaren historiako mugarririk handienetako bat 2005ean iritsi zen, Espainiako Mailara igo zelarik. Horri esker, zale asko erakarri ziren, eta klubak bultzada handia izan zuen. Mailari eusteko helburua zutenez, atzerriko jokalari batzuk ere kontratatu zituzten. Bestalde, 2007. urtearen bukaeran hasi zen Idiazabalgo AMPO enpresa errugbi kluba babesten; harrezkero, AMPO Ordizia Rugby da taldearen izen ofiziala.

Ordizia Rugby Elkartea 
2013ko Errege Kopako finala VRAC-en aurka.

2010-11n denboraldi bikaina egin zuen, La Vila txapeldunarengandik puntu bakarrera amaitu baitzuen. 2012an eskuratu zuen lehenbiziko titulu garrantzitsua, Espainiako Kopa, Palentzian El Salvador 30 eta 27 menderaturik. Hurrengo urtean, berriz irabazi zuen Espainiako Kopa, Santanderren, VRAC-en aurka: 17-27.

Bi kopak irabazi ostean, aldaketa handia bizi izan zuen taldeak, eta kosta egin zitzaion martxan jartzea. 2015–16 denboraldian, 3 punturengatik saihestu zuen jaitsierako promozioa.

2021-22 denboraldia Kawa Leauma jokalariaren heriotzarekin hasi zuen Ordiziak. Hilabete gogorrak izan ziren, baina taldeak buelta eman zion egoera gogor horri, eta Ohorezko Mailako finala jokatu zuen hirugarren aldiz. Sant Boi de Llobregaten izan zen, 2022ko ekainaren 5ean, eta katalanak 23 eta 17 nagusitu ziren.

Uniformea

Ordizia Rugby Elkartea  Ordizia Rugby Elkartea  Ordizia Rugby Elkartea 
Ordizia Rugby Elkartea 
Ordizia Rugby Elkartea 
 
2011-2012
Ordizia Rugby Elkartea  Ordizia Rugby Elkartea  Ordizia Rugby Elkartea 
Ordizia Rugby Elkartea 
Ordizia Rugby Elkartea 
 
2013-2015
Ordizia Rugby Elkartea  Ordizia Rugby Elkartea  Ordizia Rugby Elkartea 
Ordizia Rugby Elkartea 
Ordizia Rugby Elkartea 
 
2015-2020
Ordizia Rugby Elkartea  Ordizia Rugby Elkartea  Ordizia Rugby Elkartea 
Ordizia Rugby Elkartea 
Ordizia Rugby Elkartea 
 
2020-2021
Ordizia Rugby Elkartea  Ordizia Rugby Elkartea  Ordizia Rugby Elkartea 
Ordizia Rugby Elkartea 
Ordizia Rugby Elkartea 
 
2021-2022

Palmaresa

Ordizia Rugby Elkartea 
Gernikaren aurkako euskal derbia, 2021ean.

Azken denboraldiak

Sakontzeko, irakurri: «Ordizia Rugby Elkartearen ibilbide historikoa»

Espainiako Ohorezko Maila

Ordizia Rugby Elkartea 
Ordizia eta Angeluren arteko partida Euskal Errugbi Ligan.
Denboraldia Talde kopurua Postua Puntuak Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak
2005-2006 10 7.a 36 18 8 0 10
2006-2007 10 7.a 36 18 8 0 10
2007-2008 10 6.a 39 18 8 0 10
2008-2009 10 6.a 36 18 6 2 10
2009-2010 10 6.a 43 18 9 1 8
2010-2011 10 2.a 67 18 13 0 5
2011-2012 10 2.a 65 18 13 1 4
2012-2013 12 5.a 65 22 12 2 8
2013-2014 12 6.a 60 22 12 0 10
2014-2015 12 7.a 45 22 9 0 13
2015-2016 12 9.a 40 22 6 0 16
2016-2017 12 7.a 51 22 10 0 12
2017-2018 12 5.a 72 22 13 1 8
2018-2019 12 4.a, finalerdiak 63 22 12 2 8
2019-2020 12 4.a 55 17 11 1 5
2020-2021 12 4.a 57 21 12 0 9
2021-2022 12 4.a, finalista 49 19 12 1 6
2022-2023 13 8.a, final laurdenak 49 18 10 0 8

B taldea

Denboraldia Liga Postua
2010-11 Lehenengo Nazionala ?
2011-12 Lehenengo Nazionala ?
2012-13 Lehenengo Nazionala ?
2013-14 Euskal Maila (A multzoa) 2.a
2014-15 Euskal Maila (A multzoa) 1.a
2015-16 Euskal Maila (1. maila) 3.a
2016-17 Euskal Maila (1. maila) 4.a
2017-18 Euskal Maila (1. maila) 2.a
2018-19 Euskal Maila (1. maila) 3.a
2019-20 -
2020-21 Euskal Maila (1. maila) 4.a

Oharrak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Ordizia Rugby Elkartea HistoriaOrdizia Rugby Elkartea UniformeaOrdizia Rugby Elkartea PalmaresaOrdizia Rugby Elkartea Azken denboraldiakOrdizia Rugby Elkartea OharrakOrdizia Rugby Elkartea ErreferentziakOrdizia Rugby Elkartea Ikus, gaineraOrdizia Rugby Elkartea Kanpo estekakOrdizia Rugby ElkarteaAltamira estadioa (Ordizia)EskoziaEspainiaEspainiako errugbi ligaFrantziaGalesGipuzkoaGoierriHamabosteko errugbiItaliaOrdiziaPortugal

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

LaosElektrizitateKareharriBarne produktu gordinMikel LaboaLakarri-Arhane-SarrikotagaineMycena polygramma f. pumilaMasturbazioAlemaniako banderaBaginaPagoZelulaWikidataAnoeta estadioaGizakien ugal-aparatuCNafarroa GaraiaGiza sexualitateOlaia InziarteAbdulrazak GurnahBilboMertxe RodriguezIgantziArte (zuhaitza)OikiaBMeritxell RelañoAñube (musika taldea)EstoizismoErramun MartikorenaItsaso BeltzaAndoni IruretagoienaKMaiatzUlisesAner PeritzAutokraziaEdu MuruamendiarazZozoEuskaltzaindiaAiora Errenteria AgirreMaria Josefa Sansberro EcheverriaCaparrosoJoaquin PhoenixA Star Is Born (2018ko filma)Abenduaren 7Eustakio MendizabalOlaia UrtiagaIgnazio Agirregoikoa BenitoGiraffa reticulataBerriaBizkaiaEuskarazko Wikipedia (webgunea)GaztelaniaFernando Borda CelayaIzaskun Madariaga IragorriEmilia LandaluceIruñeaDesbideratze estandarTraineru estropadaBenito MussoliniArrabio arruntJulen IbarrolaAbenduaren 22Donibane GaraziGiza aluMateria ilunXabier LizardiUztailaren 27Karmele LarrinagaTxGarden of the GodsBirus🡆 More