Olatz Urkia Azurmendi (Aiete, Donostia, Gipuzkoa, 1986) kazetaria eta idazlea da.
EITBko berriemailea Asia Pazifikoan eta Pekinen bizi da 2016tik. Lehenago Ukrainan eta Errusian bizi izan zen, non Errusiar Filologia ikasi zuen.Berria egunkariko kolaboratzaile ere bada.
Olatz Urkia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1986 (37/38 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Stendhal University (en) University of Bourges (en) Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa txinera errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta idazlea |
Olatzek Humanitateak eta komunikazioa ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Krimeako Tavriski Natzionalni Universitet-en errusiar filologia ikasi zuen. Nazioarteko negozio eta harremanetan masterra Borgoinako Unibertsitatean. Grenobleko Stendhal Unibertsitatean gaztelania, errusiera eta frantses itzulpengintza ikasketak. Eusko Jaurlaritzaren Enpresa Nazioartekotzeko Titulua ere badu.
Txinan 2016tik bizi da eta pandemiaren eraginez 3 urte Txinatik irten gabe pasatu ondoren 2022ko abenduan Euskal Herrian izan zen. Txina 1400 milioi biztanleko herria da 56 etnia dituena eta hainbat hizkuntza ezberdin ditu, konplikatua da baina baita interesgarria ere Olatzen esanetan. Pandemia garaian egunero egin behar izan zuen PCRa, baina doakoa zen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Olatz Urkia, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.