Norbert Casteret (Saint-Martory, Okzitania, 1897ko abuztuaren 19a - Tolosa Okzitania, 1987ko uztailaren 20a) frantziar mendizale, espeleologo eta idazlea izan zen.
Norbert Casteret | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Saint-Martory, 1897ko abuztuaren 19a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Tolosa Okzitania, 1987ko uztailaren 20a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tolosako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea eta Wiki Euskaraespeleologoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
norbertcasteret.net |
Norbert Casteret Saint-Martoryn jaio zen, Garona Garaian, 1897ko abuztuaren 19an. 1915-1919 bitartean, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen. Zuzenbidea ikasi eta notario baten bulegoan lanean hasi bazen ere, laster utzi zuen lanbide hori; ondoren, Tolosa Okzitaniako Agronomia Eskolan ikasi zuen, eta historiaurre eta geologiari buruzko prestakuntza jaso zuen.
1923an Montespan haitzuloa (Garona Garaia) esploratu zuen eta, lurpeko sifoiak zeharkatu ostean, historiaurreko margoak aurkitu zituen beste aldean. 1926an, Errolanen Arrailaren ondoko haitzulo izoztua kausitu zuen, emazte Élisabeth Martin eta anaia Martialekin batera; Casteret haitzulo izoztua izena jarri zitzaion. 1928 eta 1931 artean, Maladeta esploratu eta, fluoresceina erabiliz, Garona ibaiaren iturburua Aragoin, hots, Mediterranear isurialdean, dagoela frogatu zuen.
Beste zenbait haitzulo esploratu zituen, esate baterako Girosp (Garona Garaia, 1929) Alkerdi (Urdazubi, 1929), non magdalen aldiko grabatuak aurkitu baitzituen, Labastideko leizea (Pirinio Garaiak, 1930), La Cigalère (Ariège, 1932) eta Esparrosko osina (Pirinio Garaiak, 1938). 1941ean Herrango Henne Morte osina esploratzeari ekin zion eta hurrengo urteetan zenbait espedizioren buru izan zen. Azkenik, 1947an, 446 metroko sakonera duen haitzuloaren hondora iritsi ziren. 1952tik aurrera San Martingo osina esploratzeko espedizioetan parte hartu zuen.
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Norbert Casteret |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Norbert Casteret, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.