Ni

Ni da lehen pertsona singularraren euskal izenordaina, hiztuna norbera dela adierazten duena.

Izenordain forma indargarriak ditu euskaraz, neu, nihaur eta nerau, hiruak euskara batukoak, ergatiboarekin neuk, nihaurk eta nihaurrek (biak zuzen), neronek liraketeenak.

Ni
Norberaren pertzepzioa eta kontzientzia duen subjektu baten irudikapen alegorikoa.

Era berean, nia, ohikoan artikuluarekin erabilia euskaraz, kontzeptu filosofiko eta psikologikoa da, norberaren pertzepzioa eta kontzientzia duen subjektuaren adierazpena.

Filosofia

Sakontzeko, irakurri: «Ni filosofiko»

Kontzeptu filosofikoak hainbat adiera izan ditu historian zehar:

  1. Pertzepzio, gogo-irudi, pentsamendu, sentimen eta egintza guztien subjektua (teoria subjektiboa, San Agustin, Kant).
  2. Gai ez-materiala (substantziaren teoria, Berkeley, Descartes, J.S. Mill).
  3. Pertzepzioen eta ideien bilduma edo konbinazioa (konplexutasunaren teoria, Hume, Husserl).

Psikologia

Gizabanakoaren batasunaren eta identitatearen kontzientzia; giza gogoaren ahalmenen euskarria, pertzepzioaren eta kontzientziaren zentroa eta esperientzia afektiboaren eta intelektualaren gune subjektiboa. Ni-ak bai kontzientzia egoera askotarikoen aldiberekotasuna eta jarraitasuna eta bai fenomeno afektibo, intelektual eta aktiboak biltzen ditu multzo batean.

Freuden teoria psikoanalitikoan, ni-a psikearen egitura hirukoitzaren sistema funtzionaletako bat da, zera inkontzientearekin eta super ni etikoarekin batera. Ni-ari kanpoko mundua eta barneko mundua, bai eta super ni-a eta zera harremanetan jartzea dagokio. Ni-a, beraz, kanpoko munduaren, libidoaren (zera) eta zorroztasunaren (super ni-a) eragin eta arriskupean dago eta gizakiari dagokio, azken batean, mendetasun horietatik askatzea eta gainditzea eta bere buruaren jabe egitea.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Ni FilosofiaNi PsikologiaNi ErreferentziakNi Kanpo estekakNiErgatiboEuskaraEuskara batuaIzenordain

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Paulo AzpiazuErrubrika (hezkuntza)FaxismoNarrastiDigestio-aparatuLeonardo da VinciArtizarraGernika-LumoTraineru estropadaAlegia (literatura)SokatiraCarles PuigdemontSur (Oman)Haurren Eskubideei buruzko HitzarmenaVietnamgo GerraPetrolioGarazi ArrulaBeñat GerenabarrenaLegazpiHammurabiren KodeaEspainiaLimaFrancisco FrancoGiza eboluzioaKate trofikoAAustraliaGrândola, Vila MorenaGobernuGiza eskubideakBiomasaErlijioCortinarius glandicolorIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaGorrindolNeolitoaXabier García RamsdenOrreagako gudua (778)Burgosko prozesuaWikipediaFrancoren diktaduraBuckingham jauregiaZozoP2PUranioZireneIKEAHeriotza zigorBarraskiloEuskal Herriko musikaMesopotamiaNafarroako ErresumaIrulegiko EskuaRamona Zapatero ZapatelGoienaInstagramAsel LuzarragaEltxoIzaro BilbaoErrepublikaAzaleraJesus Maria LeizaolaGamelanOkilArabaMutazioMaria Antonieta1990eko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaLeitzaranIsotopo🡆 More