Naima El Bani: Bizkaitar geologoa eta paleozenografoa

Naima El Bani Altuna (Bilbo, 1993) bizkaitar paleozenografoa, sedimentologoa eta geologoa da.

Naima El Bani
Naima El Bani: Bizitza, Sariak eta errekonozimenduak, Erreferentziak
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1993 (30/31 urte)
HerrialdeaNaima El Bani: Bizitza, Sariak eta errekonozimenduak, Erreferentziak Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Bordeleko Unibertsitatea
Tromsøko Unibertsitatea - Norvegiako Artikoko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
JarduerakWiki Euskarageologoa
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Twitter: artikoan Edit the value on Wikidata

Bizitza

Naima El Bani Altuna inoiz Artikoan bere burua imajinatu ez zuen bilbotarra da. Bergarakoa du ama eta Casablancakoa aita. Geologia kuriositatez aukeratu zuen, ikasi nahi zuena oso ondo ez zekielako, baina bazekien itsasoarekin zer ikusia zuen zerbait izango zela.

«Geologiak ez zuen inoiz nire interesa piztu, 17 urterekin bidaia bat egin nuen arte Norvegiako hegoaldera, autobusez eta kanpinez kanpin, ama eta ahizparekin. Orduan ikusi nituen fiordoak, eta hura izan zen lehen aldia geologian interesa sentitu nuena».

Euskal Herriko Unibertsitatean Geologia ikasketak egin ondoren, Paleozeanografia eta Sedimentologia masterra ikasi zuen Bordeleko Unibertsitatean. Master amaierako lana egiteko garaian, Frédérique Eynaud-engana jo zuen. Berak ere foraminiferoak ikertzen zituen. Emakume hark Artikoko lagin batzuekin lanean ari zen proiektu batean laguntza behar zutela esan zion. Azkenean, Artikoari buruz egin zuen lan hura, eta lanaren harira Kanadako ikerketa batean parte hartzeko beka bat eman zioten. 2018an doktoregoa Artikoko foraminiferoekin jarraitzea erabaki zuen, CAGE zentroan (Centre for Arctic Hydrate, Environment and Climate).

Doktorego-tesia aurkeztu zuen 2021ean, Norvegiako Artikoko Unibertsitatean. Foraminiferoen inguruko doktorego-ikerketak egi zituen Tromsøko Unibertsitateko Geozientzien Saileko Artikoko Gas Hidratoetarako, Ingurumenerako eta Klimarako Zentroan, Tine L. Rasmussen eta Mohamed Ezat ikertzaileen zuzendaritzapean.

Artikoan iraganeko itsas korronteak nolakoak ziren ikertzen du. Baina ikerketa ez da gaur egun munduak pairatzen duen aldaketa klimatikoetan zentratzen, hau da, estatu industrialek eragindako aldaketa klimatikoan, baizik eta milaka urtez «era naturalean» Lurrean eman diren aldaketa klimatikoetan. Zehazki, aldaketa natural horietan itsasoek izan duten eragina ari da aztertzen. Horretarako, foraminifero izeneko fosil txikiak aztertzen ditu. Hauek oskola duten organismoak dira eta bertan gordetzen dute bizi izan diren uren parametro fisikoak, «adibidez, nolakoa zen tenperatura». «Oskolaren konposizio kimikoa aldatzeko ahalmena dute eta oso tresna onak dira ingurunea eta iraganeko itsasoa ikertzeko».Itsasora egiten dituzten espedizioetan lortzen ditu laginak.

Naimak euskarazko kontu aktibo bat du Twitterren eta maiz espedizio-bidaietan horietan ikusitakoez, bere lanaz, edo klima aldaketaz aritzen da.

2018an Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen duen Txiotesia lehiaketa irabazi zuen. Sei txiotan azaldu zuen "Ipar Atlantikoan eta Artikoan iraganeko itsaso-hondoko korronteen tenperaturaren azterketa foraminifero bentonikoak erabiliz" izenburuko tesia.

Sariak eta errekonozimenduak

  • 2018: Txiotesia lehiaketako irabazlea txiolari ulergarrienaren sarian.
  • 2020: Gonbidatua UEUnko udako ikastaroen irekiera-jardunaldian: “Zientziak eta Euskara. Esperientzietatik etorkizunera.


Naima El Bani: Bizitza, Sariak eta errekonozimenduak, Erreferentziak 

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Naima El Bani BizitzaNaima El Bani Sariak eta errekonozimenduakNaima El Bani ErreferentziakNaima El Bani Kanpo estekakNaima El Bani1993BilboGeologoSedimentologia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

WikidataErrusiaBilintxFrantziako IraultzaLudwig van BeethovenAna ObregónIruzur fiskalHareharriZiegaPubiseko ileÇatal HöyükMartxoaren 31Zatiki (matematika)Idoia AsurmendiErramu IgandeaDrahomíra1956UsaimenItzulpen automatiko neuronalFaxismoGernika-LumoVincent van GoghBernart EtxepareFotosintesiOpenStreetMapBeroFelzinsJazzArabaKatagorriWikipediaApirilaren 2Euskal Pentatloi SariaZozoMutazioRamadanEsklerotikaAntzinako Greziako erlijioaHerri kirolXabier LizardiRoyan kantonamenduaOtsailaren 20PakistanAlbiste faltsuParisDiana UrreaAntzinako EgiptoErromarako MartxaJasangarritasunAiaraldeaTxakurAbarkaEpikuroApirilaren 12Gabriel ArestiTxistu (musika tresna)ValfroicourtKoalaRaGiza eskubideakBosten lakua2022TenerifeLizunDeiaGametoOrojaleIssuuReichstagArgi-oilarHuntza taldea🡆 More