Mutiny on the Bounty (euskaraz Bountyko Matxinada) 1962ko Lewis Milestone errusiar-estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako abentura filma da.
Charles Nordhoff eta James Norman Hall idazleen Mutiny on the Bounty eleberrian oinarrituta dago. 1789an HMS Bounty britainiar ontziaren matxinadan zehar jazotakoak deskribatzen dira. Marlon Brando, Trevor Howard eta Richard Harris aktoreek antzeztu zuten.
Mutiny on the Bounty (1962ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1962 |
Izenburua | Mutiny on the Bounty |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, lan literario batean oinarritutako filma eta ekintza-filma |
Iraupena | 178 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Mutiny on the Bounty (en) |
Grabazio lekua(k) | Tahiti |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Lewis Milestone Carol Reed |
Gidoigilea(k) | Charles Lederer Ben Hecht Eric Ambler Borden Chase (en) John Gay |
Antzezlea(k) | |
Marlon Brando (Fletcher Christian (en) ) Trevor Howard (William Bligh) Richard Harris Hugh Griffith (John Adams (en) ) Gordon Jackson (en) Richard Haydn Tarita Teriipaia (Mauatua (en) ) Percy Herbert (Matthew Quintal (en) ) Duncan Lamont Chips Rafferty (en) (Michael Byrne (en) ) Noel Purcell (en) (William McCoy (en) ) Eddie Byrne (en) (John Fryer (en) ) Tim Seely Henry Daniell Antoinette Bower Torin Thatcher Frank Silvera Anna Lee (en) Ben Wright Larry Duran Matahiarii Tama (en) (Pōmare I (en) ) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Aaron Rosenberg (en) |
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer |
Edizioa | John McSweeney, Jr. (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Bronisław Kaper |
Argazki-zuzendaria | Robert L. Surtees |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ozeania |
ikusi
| |
Argumentu nagusia | Mutiny on the Bounty (en) |
Historia | |
Nominazioak | Academy Award for Best Cinematography, Color (en) 35. Oscar Sariak Robert L. Surtees Academy Award for Best Art Direction, Color (en) 35. Oscar Sariak George Davis (en) , Joseph McMillan Johnson (en) , Henry Grace, Hugh Hunt Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria 35. Oscar Sariak Bronisław Kaper Film onenaren Oscar Saria 35. Oscar Sariak Aaron Rosenberg (en) Muntatze onenaren Oscar Saria 35. Oscar Sariak John McSweeney, Jr. (en) Academy Award for Best Special Effects (en) 35. Oscar Sariak Albert Arnold Gillespie (en) , Milo B. Lory (en) |
1935eko izenburu bereko Mutiny on the Bounty filmaren berregokitzapena da (hartan, Charles Laughton eta Clark Gable aktoreek antzeztu zuten). 1984ean The Bounty izeneko beste berregokitzapena ere izan zuen, Mel Gibson, Anthony Hopkins, Laurence Olivier, Daniel Day-Lewis eta Liam Neeson aktoreekin.
1787an HMS Bounty ontzia Ingalaterrako Portsmouth hiriko portutik itsasoratu da. Helburua Tahitira iritsi eta ogiaren fruitua Jamaikara garraitzea da, bertako esklaboentzako elikagai izan dadin. Bligh kapitainak (Trevor Howard) Tahitira lehenbailehen lehorreratu nahi duenez, eskifaia eta bereziki itsasgizonei disziplina zorrotza ezarri die. Uhartera iritsitakoan, eskifaiak sekulako paradisua topatu du, bidean pairatu duten infernuarekin batere zerikusirik ez duena, baina bertako parranda eta emakumeen konpainiaz ohitzen hasi direnerako, uhartea uzteko unea iritsi da. Asko gogoz kontra itsasoratu dira: berriz ere kapitainaren disziplina zorrotza itsasgizonen sumina pizten hasi da, azkenean Fletcher Christianen (Marlon Brando) gidaritzapean matxinatu arte.
Zazpi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, baina bat bera ere ez zuen irabazi.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Mutiny on the Bounty (1962ko filma), which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.