Munroe Bergdorf: Ingeles modelo, DJ eta pertsona transgeneroen aldeko ekintzailea

Munroe Bergdorf (Londres, Ingalaterra, 1987ko irailaren 11) britainiar emakumezko modelo transgenero, DJ eta transexualen aldeko eta arrazakeriaren aurkako ekintzailea da.

Munroe Bergdorf
Munroe Bergdorf: Biografia, Filmografia, Erreferentziak
Bizitza
JaiotzaStansted Mountfitchet (en) Itzuli1987ko iraila (36 urte)
HerrialdeaMunroe Bergdorf: Biografia, Filmografia, Erreferentziak Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaThe Bishop's Stortford High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmodeloa, LGBT ekintzailea eta disc jockeya

mbergdorf.com
IMDB: nm8386223 Facebook: munroebergdorf Twitter: munroebergdorf Instagram: munroebergdorf Edit the value on Wikidata

Biografia

Ian Bergdorf jaiotza-izenaz, gizon jaio bazen ere, bere burua emakumetzat izan du beti. Aita jamaikarra eta ama ingelesa ditu. Oso nerabezaro gogorra bizi izan zuen, zeren eta hura zihoan gizonezkoentzako eskolan bullyinga eta jipoiak jasan baitzituen.

Ingelesa ikasi zuen Brightongo Unibertsitatean. 24 urte zituenean genero trantsizioa egitea erabaki zuen eta DJ ikasteari ekin zion.

Trantsizioa egiten ari zenean bortxatu zuten. Nahiz eta salaketa jarri, poliziak ez zuen inoiz bere erasotzailea aurkitu. Eraso horrek aktibismoan gero eta gehiago engaiatzera eraman zuen.

2017ko abuztuan L'Oréal Paris kosmetika-etxearen Erresuma Baturako All Worth It izeneko kanpainaren irudi izan zen. 2017ko irailaren 1ean L'Oréal Parisek Bergdorf kanporatu zuen honek Facebook sare sozialean jarri zuen argitalpen polemiko batengatik, zeinean pertsona zurien arraza-indarkeria salatzen zuen. Orduan, Bergdorfek esan zuen argitalpena testuingurutik atera zutela eta gaineratu zuen adierazpenok aurreko hilabetean zuri supremazistek Charlottesvillen egin zuten manifestazioaren aurkakoak zirela.

Gaur egun Illamasqua eta Missguided markentzat egiten du lan modelo. Horrez gain, arrazakeria kutsua duen publizitatearen aurka dihardu.

Filmografia

Filmak

Urtea Filma Rola Oharrak
2016 Almost Saw the Sunshine Rachel Film laburra
2017 Fee Film laburra

Erreferentziak

Tags:

Munroe Bergdorf BiografiaMunroe Bergdorf FilmografiaMunroe Bergdorf ErreferentziakMunroe Bergdorf1987Arrazakeriaren aurkakoIngalaterraIrailaren 11LondresTransexual

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Ilargiaren aldiIsotopoBiskositateEzteiKatuMiguel Indurain Sari NagusiaLauaxetaOiartzunJohann Sebastian BachJoxantonio OrmazabalGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaMunduko biztanleriaInternazionalaSakanaAntzinaro Berantiarra Euskal HerrianMiguel BernadZozoAimar OlaizolaReal SociedadRotten XIIIGernikako ArbolaAl-AndalusLandareWolfgang Amadeus MozartBegoña GómezZetaren BideaEgiptoGrândolaAZatiki (matematika)Azalpen testuBaliabide naturalEuropar BatasunaAdimen artifizialNafarroa BehereaHistoriaurreaEmpar Pineday7cauSaskibaloiLaguntzaZuberoaTriangeluJonathan SwiftKubismoAnimaliaJon ArretxeLondresNagore AranburuCookieBigarren Mundu GerraChaturbateMurietaMamuJan VermeerPello OtxandianoBilintxNazionalitatearen auzia eta sozialdemokraziaMontevideoUrdaibaiEuskalkiZorokiainGorrindolAntoine de Saint-ExupéryHirugarren sektoreOriaKoldo Romero EskamendiCobweb (2023ko estatubatuar filma)Izaro Andres ZelaietaLurraren atmosferaZelula nukleoJuan Sebastian ElkanoEroski🡆 More