Mindfulness

Mindfulness edo arreta osoa (edo ezagueraduna) orainaldian gertatzen diren barne- eta kanpo-bizipenetara norberaren arreta eramateko prozesu psikologikoa da.

Meditazioan jardunez gara daiteke edo bestelako teknikak erabiliz. Adigaia palierazko "sati" hitzaren itzulpenetik dator, osagarri esanguratsua dena tradizio budista batzuetan. Mendebaldean azken aldiotan daukan harrera ona neurri handi batean Jon Kabat-Zinn estatubatuar idazleari eta "Mindfulness meditation in everyday life" 1994ko bere liburuari zor zaie. Beste egile ezagun batzuk vietnamdar Thich Nhat Hanh eta Daniel Goleman dira.

Mindfulness
Jon Kabat-Zinn.

Ongizatea edo osasunarekin oso lotuta dago, norbanakoengan aplikatuta edo giza taldeetan, ospitaleetan, lantokietan, ikastetxeetan eta abar. Aitzitik, gehiegizko kezkek eta hausnarketek estresera edo buruko gaixotasunetara eraman dezakete, hala nola hersturara eta depresiora. Psikologia klinikoak eta psikiatriak 1970eko hamarkadatik ezarpen terapeutikoak garatu dituzte mindfulnessean oinarrituta, drogomenpekotasun edo beste adikzio batzuk, min fisiko edo psikologikoa edota lehen aipatutako asaldurak arintzeko edo kontrolatzeko. Halaber helduen edo umeen emozioak kudeatzeko tresna ere izan daiteke. Errukiaren adigaiarekin ere bat dator.

Erlijioaren psikologia eta metafisika

Budismoarekin estuki lotuta dago, vipassana praktika modernoekin hain zuzen ere, eta askapenaren biderako lehenengo urratsa da. Laburbilduta, esperientzia sentsoriala etengabean begiratzean datza, bost zentzumenetan arreta ipiniz, eta modu horretan portaera obsesiboak eta birjaiotzak prebenitzeko.

Transzendentzia kontzeptu metafisikoan oinarritzen da halaber, eta Henry David Thoreau, Ralph Waldo Emerson, Margaret Fuller eta Walt Whitman XIX. mendeko egileek urratutako bidetik abiatzen da.

Halaber, Mendebaldeko kultura kristau mistikoan ere mugimendu honen aztarnak topatu ditzakegu XVI. mendea eta XVII. mendean, meditazioaren tradiziotik Frantzisko Saleskoa eta Inazio Loiolakoa edo otoitz kontenplatiboan, Joan Gurutzekoa eta Teresa Ávilakoaren bidez.

Islameko sufismoa eta bere aldaera derbitxea mistika honetan ere sailkatu dezakegu.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

1994BudistaDaniel GolemanMeditazioMendebaldea (kultura)OrainPalieraThich Nhat Hanh

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

EritasunBlogEnergia berriztagarriSexu harremanGasMonarkiaWikidataGaztelaniazko WikipediaPagoetako natura parkeaKen ZazpiKristautasunMikel ElizegiOlinpiar JokoakHedy LamarrEuskal Herriko musikaNerea ReparazBiolinNagore AranburuAtenasko agoraAnimaliaDorreIkurrinMasturbazioZuberoako maskaradakEhun (biologia)HistoriaurreaEnergia geotermikoMartin LarraldeTiraniaTeknologiaEuskal Autonomia ErkidegoaIker VicenteAlemaniaEduardo TxillidaAiako harriaOskorriNøgen (musika taldea)TermaNerbio-sistemaElastikotasun (fisika)Zenbaki lehenJasangarritasunOtsoTxanpon-makinaUnidad AlavesaBilboRotten XIIIAlaitz eta MaiderC++Frida KahloPatataNeomakMariErrementariFrantziaKontrahormaIslandiaGipuzkoaLeitzaranHerri kirolHaurren Eskubideen AldarrikapenaMontevideoOmango golkoaOpilaren eguna🡆 More