Erruki

Errukia, gupida edo urrikalmendua bestearen sufrimendua eta atsekabea deitoratu eta horri aurre egiteko sentimendua da.

Eragiten du gure baitatik atera eta besteengana joan euren min fisiko, psikiko edo emozionalak laguntzeko. Latinezko etimologiak "norbaitekin sufritzea" esan nahi du." Enpatiatik haratago doa nolabait, norbaitengatik sentitzetik norbait hori bezala sentitzera igarotzea.

Erruki
"La parabola del Buon Samaritano", XVIII. mendeko italiar margoa.

Errukiaren ezaugarriak dira pazientzia edo egonarria, jakinduria, adeitasuna, kemena eta berotasun emozionala. Gizarte mailan altruismo moduan adierazten da, eta paternalismotik aparte kokatu behar da. Halaber, sinpatia eta errukiaren arteko diferentzia dago lehenengoak erantzuten duela sufrimenduaren aurrean nahigabe eta kezkarekin, eta bigarrenak berotasuna eta zainketarako joerarekin.

Sufritzen duen pertsonaren alboan egotera bultzatzen du, isolatzea eta bazterkeria saihestuz, barkamena sustatuz. Izan ere, kontrako aldean, indarkeriak eta krudelkeriak axolagabekeria edo indeferentzia eragiten dute. Biktima gizakitzat edo "gutar"-tzat ez hartzea, alegia.

Osasungintzan, profesionalen ezaugarri garrantzitsua izan behar da, ezinbestekoa are gehiago. Zentzu honetan, "errukiaren nekea" agertzen da sufrimenduaren aurrean modu jarraituan egoten diren osasungileengan, "burn-out" sindromearen sintoma moduan.

Gupida erlijio-tradizio nagusietan bertute handienen artean dago. Adibidez, Dalai Lamaren hitzetan "errukia luxu bat baino behar bat da".

Auto-errukia

Zure buruarekin errukia sentitzea norberaren buru-osasuna hobetzeaz gain besteekiko errukia errazten du. Meditazioa da horretarako bide egokia, mindfulness izanda auto-errukiaren 3 osagaietako bat, gizalegea eta auto-adeitasunarekin batera. Lotuta dago beraz gogobetetasun pertsonala, bizipoza, baikortasuna eta erresilientziarekin. Beste aldean, depresio, antsietate, perfekzionismo eta pentsamenduen hausnartze obsesiborako probabilitate baxuagoa dago maila honetara iritsiz gero.

Aldatu ditzakegun gauzak identifikatzea eta aldatu ezin direnak onartzea izango zen gakoetako bi.

Kanpo estekak

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: erruki .

Tags:

EmozioEnpatiaSentimendu

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

EkosistemaBarraskiloChiara ConsoliniEstitxu GaraiKalejiraAndoainKareharriJon ArretxeMarokoUranio1991ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaFrantziaCantinoren planisferioaJon SarasuaEuskararen jatorriaLurrikaraDonibane GaraziNazio Batuen ErakundeaGiza sexualitateEspainiaOperaPablo PicassoArtzibarErromatar InperioaLekeitioNøgen (musika taldea)Aro ModernoaZorokiainIhes beteaEuskal Herriko historiaurreaInternational Standard Book NumberBilboEusko Abertzale EkintzaMusikaren historiaEguzkiaAdimen artifizialEnergia hidraulikoJutta PoikolainenMaria AntonietaIzar-malkoakBarry CunliffeSan Bartolome (argipena)Art Nouveau Euskal HerrianPigmentuHarkaitz CanoMaitasunSarpenArabaEuskal musika tradizionalaArte gotikoaFaxismoLaguntzaXXXTentacionKortatuAzalaReal Sociedad2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakEuskaltzaindiaEspezieIruñeaZirku NagusiaDes-kontrolIndarErramun MartikorenaAndres UrdanetaHenri MatisseEnergia berriztagarriNafarroa Garaiko udalerrien zerrendaThe Rolling StonesGiza eskubideak🡆 More