Michel Platini

Michel François Platini (Jœuf, Meurthe-eta-Mosela, Frantzia, 1955eko ekainaren 21a) futbolari ohi frantziarra da, munduko inoizko hoberenetarikoa izan zena.

Erdilari moduan jokatu izan zuen. Urrezko Baloia hiru aldiz eskuratu zuen, horrelakorik lortzen bakarra izanda Johan Cruyff eta Marco van Basten herbeheretarrekin batera.

Michel Platini
Michel Platini
(2010)
Michel Platini
UEFAeko presidentea

2007ko urtarrilaren 26a - 2015eko urriaren 8a
Lennart Johansson - Aleksander Čeferin (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMichel François Platini
JaiotzaJœuf1955eko ekainaren 21a (68 urte)
HerrialdeaMichel Platini Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Familia
AitaAldo Platini
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, sports official (en) Itzuli eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Michel Platini Association sportive Nancy-Lorraine1972 / 197918198
Michel Platini France national amateur football team1973 / 1975
Michel Platini France Olympic football team1975 / 1976
Michel Platini France national under-21 association football team1975 / 197630
Michel Platini Frantziako futbol selekzio nazionala1976 / 19877241
Michel Platini AS Saint-Étienne1979 / 198210458
Michel Platini Juventus FC1982 / 198714768
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Pisua74 kilogramo
Altuera179 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm1177672 Musicbrainz: ef5a4206-721c-47a8-8bc0-bbb89e970f56 Olympic.org: michel-platini FIFA: 28528 UEFA: 5317 Edit the value on Wikidata
Michel Platini

Biografia

11 urterekin hasi zen futbolean jokatzen, eta 1973an egin zuen debuta Frantziako Ligako lehen mailan, Nancy taldearekin. 1977-78 denboraldian Kopa irabazi zuen bere taldearekin, eta harrezkero garbi erakutsi zuen kalitate bikaineko jokalaria zela.

1980. urtean Saint Etienne taldeak kontratatu zuen eta 1982az gero Juventus taldean jokatu zuen. Talde haiekin lortu zituen, besteak beste, Liga txapelketak (Frantziakoa 1980-81ean, Italiakoa 1983-84 eta 1985-86an), Errekopa (1983-84), Kopa (1982-83), Superkopa (1984) eta Kontinente arteko kopa (1985). Bestalde, Europan diharduen jokalari onenari ematen zaion Urrezko Baloia eskuratu zuen 1983, 1984 eta 1985ean.

70 alditik gora izan zen Frantziako selekzioaren jokalari, eta Argentinako munduko txapelketan (1978), Espainiakoan (1982) eta Mexikokoan (1986) parte hartu zuen; Nazioen Eurokopa irabazi zuen 1984an (golegile nagusia bera izan zen).

1987an futbolari karrera utzi, eta hurrengo urtean Frantziako selekzioaren entrenatzaile izendatu zuten (1992 arte), eta 1990ean Frantziako futbol federazioko zuzendaritzako kide. 1998an Frantziako Munduko Koparen antolaketa batzordeko lehendakari izan zen. 1990ean espetxe zigorra ezarri zioten Saint Etienne taldean aitortu gabeko funts batetik zenbait futbolariri ordaintzen zitzaien saria zela eta.

Kirol ibilbidea

Guztira 432 partida (224 gol).

Palmaresa

Europako Futbol Txapelketa irabazi zuen Frantziako selekzioarekin 1984an. Txapelketa hartan jokalaririk onena eta golegile nagusia izendatu zuten.

Bestela, selekzioarekin 72 partida jokatu zituen guztira eta 41 gol sartu.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Platini Michel Platini 

Tags:

Michel Platini BiografiaMichel Platini Kirol ibilbideaMichel Platini PalmaresaMichel Platini Ikus, gaineraMichel Platini ErreferentziakMichel Platini1955Ekainaren 21FrantziaFrantziarJohan CruyffJœufMarco van BastenMeurthe-et-MoselleUrrezko Baloia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

OiloAntisorgailuConnemara gure bihotzetanTaigaUemura ShōenRootDiglosiaAizpea GoenagaPäivi MeriluotoEtikaLannerayErromatar InperioaBero-ahalmenVasili KandinskiHaize instrumentuIker MuniainAMIA analisiArantxa UrretabizkaiaGernikako bonbardaketaGoi-kulturaHaurdunaldiHaurtxoWikidataZetaren BideaSakelako kuboaNafarroa BehereaPierre-Simon LaplaceAtomo nukleoFelix MendelssohnAntzinako EgiptoHots-kutsaduraEuskal Herriko ibaiakOinarriko errenta unibertsalLurraTxinako Harresi HandiaOndarroaErresuma BatuaGasItzuli (itzultzaile neuronala)PopSamboGatibuIzaro Andres ZelaietaBurruntziItsasaldiBarrenSare pribatu birtualGernika (margolana)IzotzJose Antonio ArdanzaDiana UrreaPoleaNederlanderaDaniel DefoeNegu GorriakIrene SáezGeroa BaiMusikaren historiaFaktore abiotikoEduardo TxillidaKoloreBurionagonatotorekagageazkoetxeaEmakumeArroka metamorfikoSan Petri basilikaTxistu (musika tresna)Aizkora probaMaxixatzenBlas LezoNafarroako Erresuma🡆 More