Marlyn Wescoff Meltzer: Programatzaile estatubatuarra

Marlyn Wescoff Meltzer (Filadelfia, AEB, 1922 - Yardley, 2008ko abenduaren 4a) ENIACen, erabilera orokorreko lehen ordenagailu digital elektronikoa, jatorrizko sei programatzaileetako bat izan zen.

Marlyn Wescoff Meltzer
Marlyn Wescoff Meltzer: Biografia, ENIAC, Boluntariotza
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarlyn Wescoff
JaiotzaFiladelfia, 1922
HerrialdeaMarlyn Wescoff Meltzer: Biografia, ENIAC, Boluntariotza Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaYardley (Pennsylvania)2008ko abenduaren 7a (85/86 urte)
Hezkuntza
HeziketaTemple University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, ingeniaria eta informatikaria
Jasotako sariak

Find a Grave: 32153269 Edit the value on Wikidata

Biografia

Marlyn Filadelfian jaio zen, eta Templeko Unibertsitatean graduatu zen 1942an. Geroago, urte horretan bertan, Pennsylvaniako Unibertsitateko Moore ingeniaritza elektrikoko eskolak kontratatu zuen kalkulu meteorologikoak egiteko, batez ere batuketa-makinekin jarduten bazekielako. 1943an, balistikako ibilbideak kalkulatzeko kontratatu zuten, oraindik mahaigaineko eskuzko kalkulagailu mekanikoak erabiliz egiten zirenak. 1945ean aukeratu zuten ENIAC taldeko lehen programatzaileetako bat izateko. Beste bost kideak Kathleen McNulty Mauchly Antonelli, Jean Jennings Bartik, Betty Snyder Holberton, Frances Bilas Spence eta Ruth Lichterman Teitelbaum izan ziren.

ENIAC

Marlyn eta bere kideak historiatik ia desagertu egin ziren hasiera batean; izan ere, ENIACeko Emakume (Woman of the ENIAC) bezala aipatu ziren arren, garai hartan emakumeek ez zuten aintzatespen handirik konputazio-lanari buruz, eta makina eraiki zuten gizon ingeniariak, berriz, ospetsu bihurtu ziren, ENIAC makina oso garrantzitsua bihurtu baitzen garai hartan. 1947an uko egin zion taldeko kide izateari ezkontzeko, ENIAC Marylandeko Aberdeen Proving Grounden sartu aurretik.

Boluntariotza

ENIAC-eko lana utzi ondoren, Marlyn boluntario gisa aritu zen Shir Ami liburutegian eta igandeko eskolako ipuin-orduan. Era berean, Greenwood Houseko (New Jersey) Meals on Wheels-en programan parte hartu zuen hamar urtez. Programa horrek janaria etxez etxe eskaintzen zien beren janaria erosi edo prestatu ezin zutenei. Trenton/Lawrencevilleko diruzaina izan zen Hadassah sailean eta Women for Greenwood House-ko kide aktiboa.

Bere azken lau urteetan, kimioterapiako 500 txano baino gehiago landu zituen Susan B. Komen For the Cure, Philadelphiako irabazi asmorik gabeko erakunde batentzat.

Heriotza

Marlyn 2008ko abenduaren 7an hil zen Yardleyn, Bucks konderrian, Pensilvanian, Estatu Batuetan.

Sariak eta aintzatespenak

Bere izena, jatorrizko beste programatzaileenarekin batera, Women in Technology International Hall of Fame-n sartu zen 1997an, ENIACen programazioan egindako lanagatik.

Sari hori 1996an sortu zuen Women in Technology Internationalek (WITI), gure gizartea hobetzen eta garatzen duten komunitate zientifiko eta teknologikoetan emakumeek egiten dituzten ekarpen nabarmenak aitortu, ohoratu eta sustatzeko.

ENIACen eta Pennsylvaniako Unibertsitatean egindako lana 2010eko Top Secret Rosies: The Female 'Computers' of WWII dokumentalean aitortu zen.

Marlyn Wescoff Meltzer: Biografia, ENIAC, Boluntariotza 
Ruth Lichterman eta Marlyn Wescoff ENIAC programatzen

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Marlyn Wescoff Meltzer BiografiaMarlyn Wescoff Meltzer ENIACMarlyn Wescoff Meltzer BoluntariotzaMarlyn Wescoff Meltzer HeriotzaMarlyn Wescoff Meltzer Sariak eta aintzatespenakMarlyn Wescoff Meltzer ErreferentziakMarlyn Wescoff Meltzer Kanpo estekakMarlyn Wescoff Meltzer19222008Abenduaren 4Ameriketako Estatu BatuakENIACFiladelfiaProgramatzaileYardley (Pennsylvania)

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

SalmonellaBingoEspezieMason MountSardaDonostiaUrteMoldaviaKontsumismoBiztanleriaBarbudaElorrioAutismoTeodosia OrtegaKristalezko sabaiaLaversinesLudwig van BeethovenMaria BaldóKlima aldaketaUruguaiko futbol selekzio nazionalaMiren Nogales2023ko Turkiako eta Siriako lurrikarakKareharriTxakurEslovakiako futbol selekzio nazionalaGalaxia irregularMiru gorriRomualda ZuloagaAhotsAsunM-15 mugimenduaOlinpiar JokoakApustuMunicheko KonferentziaZilarTULMA TaldeaAnanaJoseba SarrionandiaAztarna ekologikoAro ModernoaOnddoAitana EtxeberriaUntxiEmakume Langilearen Nazioarteko EgunaBrigade LocoHegaztiNekazaritzaAntzinaroaGenetikaAna Nafarroakoa24 orduak euskarazHormabularFrankfurteko EskolaEgutegi gregorianoDatu mota osoaEuskal Herriko klimaFaxismoHayao MiyazakiTxinako Herri ErrepublikaLauaxetaTxadKike Amonarriz🡆 More