Salemgo Epaiketak Margaret Scott: Salemgo sorginkera prozesuan epaiatu eta urkatua

Margaret Scott —Stephenson abizenez jaio zen— (Eskozia, 1616ko martxoaren 28a – Salem, 1692ko irailaren 22a) sorginkeriaren errudun deklaratu zuten Salemgp sorginkera prozesuan, eta urkatuz exekutatu zuten 1692ko irailaren 22an.

Exekutatu zuten taldeko azken kidea izan zen, besteak beste, Mary Eastey, Martha Corey, Ann Pudeator, Samuel Wardwell, Sr., Mary Parker, Alice Parker eta Wilmot Redd-ekin batera. Exekutatu zuten Rowleyko akusatu bakarra izan zen. Klase apalekoa zenez, aspalditik alarguna eta haurtzaroan ume batzuk galdu zituenez, sorgin izateko hautagaiaren prototipoan sartzen zen. Benjamin senarra hil zenean, lursail txiki bat besterik ez zion utzi; berriro ezkontzeko gai ez zela, eskean egotera mugatu zen, eta horrek susmagarri bihurtu zuen. Hala, haren egoera Sarah Good urkamendikidearen antzekoa izan zen.

Margaret Scott (Salemgo epaiketak)
Salemgo Epaiketak Margaret Scott: Biografia, Ondorioak, Erreferentziak
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMargaret Stephenson
JaiotzaEskozia1616ko martxoaren 28a
HerrialdeaSalemgo Epaiketak Margaret Scott: Biografia, Ondorioak, Erreferentziak Ingalaterrako Erresuma
BizilekuaRowley (Massachusetts)
HeriotzaSalem (Massachusetts)1692ko irailaren 22a (76 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: urkatzea
Jarduerak

Find a Grave: 8307 Edit the value on Wikidata

Biografia

Lehen urteak

Margaret Eskozian jaio zen 1615 inguruan, eta baliteke gurasoekin kolonietara migratzea. Senar izango zenaren estatusa ikusita, ziur aski bera bezalako klase apaleko beste familia batekoa zen. Estatu Batuetan duen presentziaren lehen erregistroa Benjamin Scottekiko ezkontza-erregistroa da, 1642an. Zazpi seme-alaba izan zituzten, baina hiruk bakarrik iraun zuten helduarora arte. Garai hartan, sorginek haurren hazkuntzan zailtasunak zituztela uste zuten. Rowley hiriak lursail bat eman zion Benjamíni 1664an. Benjamin 1671n hil zen, eta 67 libera eta 17 txelineko finka bat utzi zien Margareti eta haren familiari. Magaret ez berriz ezkondu. Ondorioz, eskean jardun behar izan zuen.

Salemgo epaiketak

Akusazioa eta atxiloketa

Margaret gertaeren amaieran atxilotu zuten, Andoverko sorgin-ehizaren partaide gisa. Mary Walcott eta Ann Putnam, Jr. Andover-era eraman zituzten ekainaren 11n, eta berriro uztailaren 26an, sorgin-ehiza hasi eta betikotzeko. Margareten akusatzaile nagusiak Rowleyko bi familia gailenak izan ziren: Nelson eta Wycomb.

Azterketa

Margareten azterketa 1692ko abuztuaren 5ean egin zen. Litekeena da aurreko egunean atxilotu izana. Sorgin «aitortuetako» batek, «M.G» gisa erregistratuak, esan zuen bera eta Margaret ikusezin bihurtu zirela Wycomb kapitaina makila batekin jotzeko. Margaretek hori egin izana ukatu zuenean, M. G. sinesgaitz agertu zen eta akusazioa berretsi zuen. Margareti sorginkeria leporatu zioten 17 urteko Frances Wycomb eta 19 urteko Mary Daniel Rowleyko emakume ezkongabeen aurka jarduteagatik. Daniel zerbitzari zegoen Edward Payson apaizaren etxean.

Epaiketa

Haren epaiketa irailean izan zen. Irailaren 15ean, Frances Wycombek frogatu zuen Margaretek atsekabetu egin zuela «zapalduta eta ia heriotzaraino presionatuta», sorginkeriaren histeria Salemen hasi eta jarraitu zuen bitartean. Ann Putnam, Jr. eta Mary Warrenek tortura hori ikusi zutela alegatu zuten. Mary Warrenek eta Elizabeth Hubbardek frogatu zuten Mary Danielen tortura ikusi zutela. Newburyko Sarah Coleman-ek zin egin zuen Margaretek hiru edo lau aldiz atsekabeku zuela, «eztenkatuz, eta atximurkatuz eta astinduz». Mary Danielek xehetasun handiz azaldu zituen Margaretek sortutako atsekabeak.

Oso gaizki sentitu nintzen berriro, eta ziztada handia sentitu nuen nire oinetan. Handik gutxira, Margaret Scotten forma ikusi nuen. Aulki batean eserita, suaren ondoan, aulkia beherantz botatzen zidan, lurrerantz, eta atsekabetu egiten ninduen atximurka eta irristaka zebilen. Eta, han, mutu geratzen nintzen, eta horrela jarraitu nuen hurrengo goizera arte, karga eta astuntasun handia aurkitu nuen nire mihian. Mary Danie

Haren kontra aurkeztutako froga asko bost edo hamar urte lehenago gertatutakoetatik zetozen. Phillip eta Sarah Nelsonek adierazi zuten Robert Shilleto —ordurako hila zen, eta, beraz, ezin zuen esan edo ukatu istorioa— behin eta berriz kexatu zela Margaret sorgin bat zela eta hil arte atsekabetu zuela. Jonathan Burbank, Daniel Wycomb kapitainak eta Frances Wycombek frogatu zuten Margaret Burbanken etxera etorri zela, arto eske. Burbankek hasieran eskatu zion zain egoteko berak bere landatik berreskuratu arte, baina bera tematu zenean, emazteak zerbait eman zion. Geroago, zelaitik arto gehiago biltzera joan zenean, idiek ez zuten mugitu nahi izan, eta hori Margareten eraginari egotzi zion. Era berean, Thomas Nelsonek adierazi zuen Margaret egur bila behin eta berriz etorri zela zor bat kitatzeko. Ezetz esan ondoren, bere bi behi hil egin ziren, eta berak eta bizilagunek naturaren kontrakotzat hartu zuten. Ondorioz, Margaret sorgina zela ondorioztatu zuen.

Azken bi adibide horiek sorgin-ehiza zaharrean ikusitako fenomeno bat nabarmentzen dute, historialariek «errefusaren erruduntasunaren sindromea» deitzen dutena. Eskaleak arbuiatzen dituzten pertsonak errudun sentitzen direnean gertatzen da hori, eta onartu beharrean, errudun sentiarazi zituen pertsona arbuiatu egiten dute.

Margaretek bere errugabetasunari eutsi egin zion prozesu osoan, baina errudun aurkitu zuten 1692ko irailaren 17an, eta exekutatzera kondenatu zuten.

Exekuzioa

Exekuzioza urkatze bidez egin zen, 1692ko irailaren 22an, ostegunez, beste zazpirekin. Nicholas Noyesek, elizgizon gisa jardunez, jakinarazi zuenez, biktimen gorputz esekietara itzuli zen, eta esan zuen: «Zer tristea den infernuko zortzi hilobi zintzilik ikustea». William Phipsek laster itxi zituen epaiketak, eta talde hori izan zen exekutatu zuten azkena. Gainerako akusatu guztiak aske utzi zituzten.

Ondorioak

Salemgo Epaiketak Margaret Scott: Biografia, Ondorioak, Erreferentziak 
Salemgo epaiketen oroitzapenezko parkea

Margaret Scottek oroitzapenezko banku bat du Salem Witch Trials Memorialen, exekutatu zituzten gainerako gizon eta emakumeekin batera. Arthur Millerrek, El crisol, judizioetan oinarritutako liburua idatzi zuenak, eskaintzan hitz egin zuen, Elie Wiesel Nobel saridunaren antzera. Rowleyn ere badu harrizko monumentu bat han bizi baitzen.

Ofizialki, 2001eko urriaren 31n —Halloween— exoneratua izan zen, bere epaiketa eta exekuziotik hiru mende beranduago. Sorgin akusatu gehienak exoneratuak izan ziren XVIII. mendearen hasieran, baina familia batzuk, Margaretenak barne, ez ziren une horretan aurkeztu. 1957an, Ann Pudeator exoneratutzat jo zuten «beste pertsona batzuekin», baina ia berrogeita hamar urte gehiago behar izan zituen azken bost biktimak izendatzeko. Paul Tironek, une horretan Sarah Wildesen ondorengoa den estatuko ordezkariak, ekitaldia gainditzen lagundu zuen. Berak esan zuen, «pertsona horiek histeriaren biktima izan ziren, eta beren bizitzekin garesti ordaindu zuten».

2012ko martxoan, jatorrizko akusazio dokumentua New Yorken saldu zen, 26000 dolarren truke enkante batean. 30 urtean saldu zen Salemgo sorgin-ehizaren lehen dokumentu ofiziala izan zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Salemgo Epaiketak Margaret Scott BiografiaSalemgo Epaiketak Margaret Scott OndorioakSalemgo Epaiketak Margaret Scott ErreferentziakSalemgo Epaiketak Margaret Scott Kanpo estekakSalemgo Epaiketak Margaret Scott16161692Ann PudeatorEskoziaIrailaren 22Martha CoreyMartxoaren 28Mary EasteyMary Parker (Salemgo epaiketak)Rowley (Massachusetts)SalemSalemgo sorginkeria prozesuaSarah GoodUrkatzeWilmot Redd

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Walter BenjaminZSektore ekonomikoTxistu (musika tresna)Amancay GaztañagaEuskal antzerkigintzaGante-WevelgemIñaki OtaegiThe Englishman Who Went Up a Hill But Came Down a MountainRadio EuskadiFutbolIrulegiko EskuaXIX. mendeaTxalapartaZirkulazio-aparatuKontsumismoDesobedientzia zibilGripeGiza eskubideakEuskal Herriko mendiakMichel FoucaultMaría KodamaTiranoLe CorbusierItsas izarGazte TopaguneaEn Tol SarmientoAkizeNekazaritzaEdurne AzkarateMetal AroaGlobal Biodiversity Information FacilityGabriel Aresti.tvKalamuaEncyclopædia BritannicaBasamortuCastillo SuarezEuskal Kantagintza BerriaMendukiloSobietar Errepublika Sozialisten BatasunaAlegiaLanbideUrtarrilaren 1J. K. RowlingHuntza taldeaDastamenFlawilJosu Zabala AjuriagerraHyper Music/Feeling GoodBelestarBakhmutKontinenteAzido desoxirribonukleikoMonarkiaBerri TxarrakEuskal mitologiaPastoralEuskal PizkundeaInka InperioaNogen (musika taldea)Ihes beteaAmaia AldaiLeturiaren egunkari ezkutuaMateriaNumantziaJose Abad AzpilikuetaHedy LamarrArotzaren eskuakEuskararen jatorria🡆 More