Mark Légasse Zelaia (Paris, 1918ko apirilaren 19a - Ziburu, 1997ko martxoaren 21a) Euskal Herriko idazle eta historialari anarko-abertzalea izan zen.
Ibilbide politiko-pertsonal zinez apartaren jabe, bizitza osoan zehar Euskal Herriko askatasunaren aldeko ekimen ugaritan protagonista izateagatik nabarmendu zen.
Mark Légasse | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1918ko apirilaren 19a |
Herrialdea | EH |
Heriotza | Ziburu, 1997ko martxoaren 21a (78 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Manuel Erobi |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Parisen jaio bazen ere beti mantendu zuen harreman estua Euskal Herriarekin, batez ere bizitokia izan zituen Lapurdi (familiak herrialde honetako herri batzuetan etxeak zituen) eta Bermeorekin. Aita Parisen bizi zen, Armadoreen Ganberako presidentea zelarik; aita itsasoarekin harreman luzea zuen Basusarriko familia dirudunetik zetorren eta Entreprises Maritimes Basques enpresako burua zen. Familiak Hendaian zuen etxean Santa Kruz apaiza aterpetu zuen muga pasatzeko beharra izan zuenean. Amaren familia Oreretatik zetorren. Ikasketak amaitu zituenean Itsasura bizitzera joan zen.
Gaztetandik ideia abertzaleak jaso zituen familian; Luis Arana Goirirekin tratu zuzena izan zuen, Gaudioso Zelaia bere senideak Sabin Aranarekin ikasi zuen Urduñako Jesusen Konpainiaren ikastetxean eta 1937an Markek berak, Santi bere anaiarekin batera, Luisekin elkarrizketa luzeak izan zituen Donibane Lohizunen. Baina JEL leloa barik Jaun gabe eta legerik ez akrata sortu zuen. 1936ko iheslariei babesa Ipar Euskal Herrian emateko "Sorospen Batzordea" izeneko elkartea sortu zuenetakoa izan zen.
1942an Aintzina aldizkariaren bigarren aroan bertan kolaboratu zuen eta 1944ko abuztutik Hordago aldizkari satiriko-politikoa editatzeari ekin zion; Hordagok 34 urte iraun zuen, nahiz eta irregulartasunez atera zen eta 1978an izen bereko argitaletxe donostiarrari bide eman zion. 1945ean Bigarren Mundu Gerraren amaieraren ostean sortutako giro berriarekin hauteskundeetara aurkeztu zen, arrakastarik gabe eta Ipar Euskal Herrirako autonomia estatutu baten proposamena -arlo horretan aitzindaria izanik- erredaktatu zuen; Jean Etxeberri-Aintxart baigorriar diputatu hautatu berriak Batzorde Konstituziogilean aurkeztu zuen baina inoiz ez zuten kontuan hartu. Légassek estatutua behin-behinekotzat jotzen zuen, Eusko Jaurlaritzak erbestetik Hego Euskal Herrira bultatzen zenean Parisekin autonomia hori negoziatuko zuela uste zuelako. 1946an isuna jarri eta kartzelaratu egin zuten: Hordago aldizkaria banatzeagatik Errepublikari lurralde frantses bat lapurtzen saiatzeagatik; beste birritan egon izan zen espetxean, "propaganda separatista" eta "anarkismoa" bultzatzen zuelakoan.
Hurrengo hamarkadetan bost aldiz aurkeztu zen hauteskundeetara, beti ideia abertzale eta progresistetatik hurbil zeuden taldeen izenean: Enbata, EHAS eta EMA. Nahiz eta diruduna izan, beti erakutsi zuen ezkerreko ikuspegia eta gogotik kritikatu zituen bai EAJ bai Ipar Euskal Herriko eskuin tradizionala, beren jarrerek Euskal Herriaren askatasuna eta euskara aurrera ateratzea ahalbidetzen ez zutelakoan.
Hego Euskal Herritik Ipar Euskal Herrira alde egin behar izan zuen belaunaldi berriarekin -ETAren sorrerarekin alegia- ezkerreko abertzaletasunera berehala hurbildu zen. Erbesteratuen aldeko lau gose greba batzuetan esku hartu zuen eta Krutwig, Beltza, Ortzi, Txillardegi, Etxabe, Wilson, Ezkerra, Argala edo Peixoto bezalako intelektual eta ekintzaileekin harremana izan zuen. Eva Forestek Operación Ogro liburua (Luis Carrero Blancoren kontrako ekintzaz) idazteko ETAko Légasseren Ziburuko etxean Txikia taldearekin bildu zen.
1977an, Franco hil eta gero oso kutuna zuen Bermeora joan zen bizi izatera . 1979an Donostiako Zinemaldiko epaimahaiko kide bilakatu zen eta han ere bere ikutu iraultzailea eman zion. 1997an hil zen eta bere errautsak Orreagan bota zituzten lagunek urte bereko martxoaren 30ean.
Périco bere semea, Paris aldean jaio eta bizi dena, gastronomia eta politika alorrean kazetari ospetsua da.
Frantsesez, euskaraz eta espainieraz idatzi izan du. Hauexek dira argitaratu dituen liburuak, jatorrizko bertsioan edota beste batzuek euskaratutakoak. Horietako asko ipuin edo artikulu txikiak dira eta maiz bildumetan aurki daitezke:
« | - Zein izan dira zu markatu zaituzten erreferenteak, eta Ipar Euskal Herria markatu dutenak? - Lehena Piarres Xarriton. Euskal Munduan sartu nintzen berari esker, eta gaur egun ezagutzen dugun Euskal Herriaren zati bat horrelakoa da berari esker. Ekonomia arloan inportantea izan zen Jean Errekart, barnealdeko laborantza munduarentzat. Politikan, Mixel Labegerie, euskal nortasuna pizten lagundu zuelako. Kulturan, Piarres Lartzabal, abertzale ez ziren anitz abertzaletu zirelako haren antzerkiei esker. Laurek lagundu zuten jendeen mentalitatea aldatzen. Badira ere gehiago: Piarres Lafitte, Marc Legasse, Telesforo Monzon, Mixel Berhokoirigoin... | » |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Mark Légasse, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.