Magda Goebbels

Johanna Maria Magdalena «Magda» Goebbels, jaiotzezko deituraz Behrend, gaztetan Friedländer, eta lehen ezkontzaren garaian Quandt (Berlin, 1911ko azaroaren 11 – 1945eko maiatzaren 1a) Joseph Goebbels Hirugarren Reicheko Propaganda ministroaren emaztea izan zen, bera ere nazi sutsua.

Magda Goebbels
Magda Goebbels
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohanna Maria Magdalena Behrend
JaiotzaBerlin1901eko azaroaren 11
HerrialdeaMagda Goebbels Alemania
Magda Goebbels Hirugarren Reicha
HeriotzaFührerbunker1945eko maiatzaren 1a (43 urte)
Heriotza moduaSuizidio lagundua: zianuroagatiko intoxikazioa
Familia
AitaRichard Friedländer
Ezkontidea(k)Günther Quandt (en) Itzuli  (1921eko urtarrilaren 4a -  1929)
Joseph Goebbels  (1931ko abenduaren 19a -  1945eko maiatzaren 1a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta propagandista
Altuera1,64 metro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaMagda Goebbels Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

Find a Grave: 6906150 Edit the value on Wikidata

Biografia

Haurtzaro eta gaztaroa

Ingeniari baten eta Magda Behrend izeneko etxeko langilearen arteko batasun ez-legitimotik jaio zen, hasiera batean bere aita biologikoak ez zuen aintzat hartu. Magda ama, ondoren, Richard Friedländer dendari judu aberatsarekin ezkondu zen, eta honek bere alaba hazten lagundu zion eta bere izena jarri zion.

Aberatsen zirkulu sozialetan parte hartu zuenez, Magda Friedländer goi mailako gizarteko neska bihurtu zen. Harreman erromantikoa eduki zuen Victor Arlosoroff sionista gaztearekin eta horrela nolabaiteko interesa hartu zuen mutilagunak defendatzen duen kausan, Israelen sorreraren oremian. Mutilagun judua utzita, 1921ean, Günther Quandtekin ezkondu zen, 40 urteko alargun aberatsarekin, Magdak 19 zituela. Bikoteak seme bat izan zuen, Harald. Magda eta Günther dibortziatu egin ziren 1929an.

Nazismoa eta Joseph Goebbels

Magda Quandt izena erabili zuen garaian NSDAP alderdi naziko aktibista bihurtu zen, eta alderdian laster aurkitu zuen Berlingo Gauleiterar, Joseph Goebbelse. Nazismoaren propagandista nagusi horrekk eta Adolf Hitler buruzagi naziak liluratuta, laster harreman erromantikoa hasi zuen Goebbeksekin eta 1931ean ezkondu zen, eta Hitlerren oso gertuko ere bihurtu zen.

1933 Joseph Goebbels Propaganda ministro bilakatu zen da, eta Magda Goebbelsek Hirugarren Reicheko "Lehen dama" baten gisako rola eskuratu zuen, zeremonia ofizialetan, estatu-bisita eta harrerettan parte hartuz eta nazien erregimenaren propaganda ikur bilakatz. Reicheko "amarik handiena" zen Magda, propaganda horren deskribapenetan; eta sei seme-alaba izan zituen Josephekin, zeinak propaganda eta ebentoetan ere agertu ohi ziren:

Dena den, bere bizitza pribatuan, bizitza librea izaten saiatzen da, adibidez, makilatzeko edo luxuzko arropa janzteko debekutik askatuz, eta politikan interes handia hartuz baina gai horretan inolako paperik jokatu gabe.

Azken egunak: haurren hilketa

Nazi amorratua izanik, senarrari jarraitzen zion Reicharen azken egunetan, Führer-en bunkerrean kokatuz familia osoarekin (salbu eta Harald Quant seme nagusia, gerran zegoena Luftwaffen). 1945eko apirilaren 22an jarri zen familia han bizitzen, gurasoek hartuta zutelarik erabakia suizidioz hilko zirela, gertu zeuden Armada Gorriko sobietarren eskuetan erori baino lehen.

Hitlerrek bere suizidioa erabaki zuen unean, apirilaren 30ean, azken uneko damutze bat izan zuen Magdak eta pertsonalki eskatu zion Fuhrerrari denek elkarrekin Berlinetik ihes egin zezaten. Hitlerrek ageriko haserre batekin uko egin zion aukerari, eta ateak itxirik, Fuhrerra suizidatu egin zen Eva Braunekin batera.

Biharamunean, senarrarekin bere buruaz beste egin baino lehen, bere sei Goebbels seme-alabak hil zituen, Harald semeari idatziz hala adierazi zion, « Führerraren eta nazionalsozialismoaren ondoren etorriko den munduak ez du bizitzeko balio izango» . Bunkerreko pertsoleko batzuek haurrez kargu hartu nahi izan zuten, baina aitak eskaera guztiak arbuiatu zituen, eta inork ez zuen erresistentziarik ezarri haurren hilketaren aurrean. Haurren hilketa, pozoin xiringaz egina, Helmut Kuntz osagile laguntzailearekin batera egin zuen amak, aita kanpoan egon zen bitartean, eta zehaztu ez diren zirkunstantzietan. Nonbait Helga 12 urteko alaba nagusiak bakarrik susmatu zuen zer gertatu behar zen, eta negarrari ekin zion.

Ondoren, Joseph senarrarekin batu zen eta beren buruaz beste egin zuten, zianuroa hartuta seguruenik.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Magda Goebbels BiografiaMagda Goebbels ErreferentziakMagda Goebbels Kanpo estekakMagda Goebbels19111945Azaroaren 11BerlinHirugarren ReichaJoseph GoebbelsMaiatzaren 1Nazionalsozialismo

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Poligono ganbilNafarroa BehereaHigidura zuzen uniformeTeresa CaloKevlarBoltxebikeOzeanografiaJarrera (psikologia)Lainodon orueetxebarriaiBerotegi-efektuaSistema eragileIsurtzeErrenteriaSorginEnergia nuklearIñigo MuguruzaIntxaurrondo arruntEuskal dantzakNazionalsozialismoBertsolaritzaJon ArretxeMarko AgripaGernikako bonbardaketaItziar Murua UriaPaleolitoaBigarren Mundu GerraMusikaKoloreAs (egunkaria)LurraLeviathan (liburua)RomandiaArantxa UrretabizkaiaBiotopoKatuMahai-tenisLehenengo GurutzadaZuhaitzAntisorgailuVirginia WoolfAne IbarzabalEuskal Autonomia ErkidegoaEusko Jaurlaritzako lehendakariaKoldo MitxelenaGarraio sistema adimendunErroldaArabako lautadaKarmele JaioArrantzaHarkaitz CanoEtikaZirkulazio-aparatuBart SimpsonIñigo UrkulluErromantizismoHowland uharteaRepublica Independiente Del Reino De SaidGernikako ArbolaOzono geruzaAbuztuaren 22HumanismoBerezko hazkundeInka InperioaOzeano ArtikoaProtoiGartxotBarrokoaSouffléHistoriaurrea🡆 More