Lorenzo Milani

Lorenzo Milani (Florentzia, 1923ko maiatzaren 27a - Florentzia, 1967ko ekainaren 26a) italiar apaiza izan zen Barbiana izeneko herriska txikian.

Herri Eskolan (scuola popolare) idazle eta pedagogo bezala aritu zen, eta eskola hau “egunean 12 orduz, urtean 365 egunez” zegoen irekita.

Lorenzo Milani
Lorenzo Milani
Bizitza
JaiotzaFlorentzia1923ko maiatzaren 27a
HerrialdeaLorenzo Milani Italiako Erresuma  (1923ko maiatzaren 27a -  1946ko ekainaren 18a)
Lorenzo Milani Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1967ko ekainaren 26a)
HeriotzaFlorentzia1967ko ekainaren 26a (44 urte)
Hobiratze lekuaBarbiana (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Hodgkinen linfoma
Familia
AitaAlbano Milani
AmaAlice Milani Comparetti
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaBrera Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
ingelesa
frantsesa
gaztelania
alemana
latina
hebreera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, apaiz katolikoa eta apaiza
Lantokia(k)Barbiana (en) Itzuli
Lan nabarmenak
InfluentziakHans Joachim Staude (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

donlorenzomilani.it
Find a Grave: 196149308 Edit the value on Wikidata

Haur pobreekin egin zituen ekintza hezitzaileak aukera eman zioten hainbat kritika gutun idazteko. Haietako bat Lettera a una professoressa izan zen (euskaraz, Gutuna andereño bati). Bere ikasleekin batera idatzi zuen eta ezagutzera eman zuen derrigorrezko eskola italiarrean zegoen klasismoa eta hautakortasuna.

Lorenzo Milaniren beste kritika gutun ospetsu batzuk hurrengo hauek izan ziren: Militar Kapilauei Gutuna eta Epaileei Gutuna. Gutun publikoak izan ziren, Toscanako eskualdeko kapilau militar lizentziatuen jakinarazpenari erantzunaren emaitza. Aipatutako lehenengoaren ondorioz, prozesamendu judizial bat izan zuen.

Bizitza

Lehenengo urteak

Haurtzaroa

Lorenzo Cazo Domenico Milani Comparetti Florentzian jaio zen 1923ko maiatzaren 27an. Albano Milani eta Alicia Weissren bigarren semea zen, burgesia aberats, laikoa eta kulturaduna zen bikotea. Bere anai nagusia Adriano zen, eta arreba txikia Elena. Bere aita, Albano, kimikaria zen eta literaturaren zalea, Monstespertolin zituzten ondasunak gestionatzen jarduten zena. Montequfoniko gaztelua eta Gigliolako herria ziren ondasun horien parte. Beste alde batetik, bere ama, Alicia, familia judutar bohemiko batetik zetorren, Triestera lekualdatu zena lan egiteko. Biak agnostikoak eta antiklerikaltzat hartzen zuten bere burua, jakinduria kultural handia izan zuten biek eta Florentziako kultura altuko beste familiekin zuten harremana: ikuspuntu intelektual batetik, haien seme-alabak haurtzaroa bizi izan zuten klima erabat handia zen batean. 1930ean, 1929ko estatubatuar Depresio Handia Italiara krisi ekonomiko eta finantziario ekarri zuen, eta honek familia behartu zuen Milanera lekualdatzera. Hala ere, Lorenzo bere egonaldia txandakatu behar zuen Savonako hirian, Milaneko hirian bizitzeko oztopatzen zioten arnasteko arazoak zituelako. Hurrengo urteetan erregimen nazia finkatzen joan zen eta, handiagotzen hasi zen antisemitismoaren aurrean, bere gurasoak erabaki zuten eliza kaotolikotik ezkontzea y Lorenzo eta bere anai-arrebak bataiatzea.

Nerabezaroa

Milaniren nerabezaroa ez zen izan bere haurtzaroa bezain atsegina. Nortasun alaia eta argia izateagatik bereizgarria zen. Liceo Klasiko Berchet bigarren hezkuntzako eskolan egindako ikasketak eskola-etekin txikikoak izan ziren, bere ikaskideekin borrokak izan zituen eta bere aitarekin hainbat desadostasun izan zituen bere etorkizunarekiko. Eskolako girotik urruntzeko zuen pazientzia eza bultzatu egin zuen geratzen zitzaizkion kurtsoak aurreratzera, nahiz eta bere asmoa arrakasta handirik ez izan. 1941eko maiatzean graduatu zenean, unibertsitatean matrikulatzeko bere gurasoen asmoa errefusatu zuen, eta margolaria izateko desira adierazi zuen. Proiektu honekin buruan, Florentzian bizi den Hans-Joachim Staude margolari alemaniarraren estudiora joan zen. Margolari hau Lorenzoren hazte artistikoan irudi gakoa izan zen, eta geroago kristautasunerako bihurtzerako giltza izan zen ere bai. Milanirentzako, Stauderen pentsamendu artistikoa, bere ideia zentrala “beti funtsezkoa bilatzea, xehetasunak ezabatzea eta sinplifikatzea, eta gauzak unitate gisa ikustea, non parte bakoitza besteen mende dago” zena, ezinbesteko kredoa bihurtu zen. 1941eko irailean, Brerako Arte Ederren Akademian eman zuen izena Lorenzok, eta han Achille Funi eta Eva Tea izan zituen irakasle bezala. Azken hau, Milaniren interesa arte sakratuarekiko eta liturgia pizten laguntza handia izan zen. Gainera, hizkuntzetarako zuen trebetasuna nabarmena egin zen: ingelesa, frantsesa, alemanera, gaztelania, latinera eta hebrearra hitz egiten zituen.

Gaztaroa

Etapa honetan, Milani “maitemindu egin zen Breran ezagututako ilegorri eder batekin, Tiziana deiturtikoa. Lorenzok erakutsi zizkidan berari egindako erretratuak”, bere laguna Saverio Tutinoren hitz memorialetan. Klasekide hori Tiziana Fantini deitzen zen, eta, nahiz eta sentimenduz konprometituta egon, nahi denbora eman zuten elkar haiek biek artearekiko zuten grina eta erregimen faxistaren aurkako jarrera partekatzen. Haien arteko konfiantza Milaniren ideien barne-aldaketaren testigu pribilegiatua egin zuen Tiziana: 1942an, eliza batean aitortu zion “Apaiz bihurtuko naiz”. Lorenzo bakarrik joan zen Akademiara lehenengo urtean, baina Tiziana kurtsoa bukatu zuen eta lehenengo aldiz margolari bihurtu zen Milanen, eta geroago Triesten. Bere bizitza sentimentala, aldiz, ez zen mugatu Tizianarekin zuen adiskidetasunean. Lorenzok harreman handia izan zuen, “ia ezkongai-harremana” izan zena, Neera Fallaciren aburuz, Carla Sborgirekin, Pietro Ichinoren izeko zena, zeinen gurasoak Milaniren hainbat ekimen babestu zuten. Michele Ranchetti, elizaren historialaria eta psikoanalista, bere obra batean, aditzera eman zuen Sborgik izan zuen “zauriaz” Milanik baztertu zuenean apaiztegian sartzeko.

Kristautasunera bihurketa

Beste alde batetik, Milanik liturgiarekiko zuen interesa indartu zuen, eta hau babestua eta lagundua geratzen da 1942ko udan gertatutako gertaera batekin. Montespertolin zegoen landetxe batean oporretan zeudela, meza-liburu bat topatu zuen, eta honetan aurkitu zuen Oresto del Buonori egindako korrespondentzia batekin harrituta geratu zen, Oresto del Buonori bere kidea izan baitzen Liceon. 1943an, gerraren ondorioz, Lorenzo Milani Milanetik joan behar izan zuen, eta bere familiarekin Florentziara joan zen berriro. Ekainean, Arte Ederren Akademia utzi eta gero, fede kristaura bihurtu zen 20 urte zituela. 1947an apaiztua izan ondoren, Calenzanora bidali zuten 1954ra arte, eta ostean, eliza florentziarrak zigortua, Barbianako parrokiara bidali zuten, Mugelloko mendietan, Florentziatik 45 km-tara. Han, modu pribatu eta librean, irakasle gisa aritu zen hil egin zen arte, 1967an.

Bere lanak

Hezkuntza metodo pedagogiko berri bat sortu zuen oso desberdina dena ohiko sistemekin konparatuz. Eskola-porrota eta pobreen alde zegoen mugimendu laiko oso garrantzitsua bilakatu zen. Espainian “Movimiento de Educadores Minanianos” deituriko mugimendu berriztatzaile pedagogikoa dago.

Hainbat artikulu eta liburu idatzi zituen, hala nola, "Lettera a una professoressa" (1967), hizkuntza askotara itzulia (euskaraz, Gutuna andereño bati). Aurretik “Esperientzia Pastoralak” argitaratu izan zuen, eta 1965an kontzientzia oztopoen defentsarako dokumentuak: “Mendekotasuna jada ez da bertute bat”.

Heriotza

Lorenzo Milani Florentzia hil zen, 44 urte zituela, kantzer linfatiko baten ondorioz.

Bitxikeriak

Francisco Aita Santuaren irakurketa

Milaniren apaiz-eginkizunetik, Francisco Aita Santuak bere konpromezu hezitzaileari buruz baieztatu zuen:

«Bere ezinegona, haatiko, ez zen matxinadaren emaitza, baizik eta bere umeekiko amodioaren eta samurtasunaren emaitza, bere taldea zirelako, haingatik sufritzen eta haiei batzuetan ukatzen zitzaien duintasuna emateko borrokatzen zuen. Berea ezinegon spirituala zen, Kristori, Ebanjelioari, Elizari, jendarteari eta eskolari zien maitasunarekin elikatua»

Francisco Aita Santua

Telesaila

1997an, Lorenzo hil eta 30 urte geroago, RAI-k telesail txiki bat estreinatu zuen: Lorenzo Milani, II priore di Barbiana, Sergio Castellitok protagonista izanda. Bere irudia eta bere idatziak ez dute gaur egungo pedagogian, prentsan eta kultura italiarretan gaurkotasuna galdu. Espainiako Telebista transmititu egin zuen “Adiós Barbiana” dokumental frantsesa.

Erreferentziak

Tags:

Lorenzo Milani BizitzaLorenzo Milani Bere lanakLorenzo Milani HeriotzaLorenzo Milani BitxikeriakLorenzo Milani ErreferentziakLorenzo Milani19231967BarbianoEkainaren 26FlorentziaMaiatzaren 27

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Euskal antzerkigintzaKarmele JaioErramun MartikorenaItaliaOndarroaGizakiEnergia eolikoPeriklesRemei SipiMariGetxoElektrizitateZetakEuskal Herriko klimaItziar Murua UriaUgaztunJordi Sierra i FabraSenegalDantza garaikideAdamen kreazioaGiza sexualitateGasteizBetErliebe (geografia)Aitor AranaIñaki ZabaletaGeziGo!azen (telesaila)Itsas pinuBiztanleriaHots-kutsaduraAlgoritmoFaxismoSupernobaRomandiaErdibitzaile (geometria)ElektroiReggaeIruñeaEuskal Herriko ibaiakZaldiMusikaApirilaren 25MonarkiaEspainiako trantsizioaIdazketaren historiaGlobalizazioBurionagonatotorekagageazkoetxeaOtsoNeutroiNafarroako ErresumaSexu harremanArgia (aldizkaria)Ez Dok AmairuFelix Goya UrbietaZinemaren historiaTeresa CaloAutonomia erkidegoSlow FoodIskanbilaHertzainakErdi AroaUztarriaAzpeitiaErromantizismoTxakurGonzalo BoyeMusika tresna🡆 More