Linux Banaketa

Linux banaketa edo GNU/Linux banaketa bat Linux sistema eragile bat instalatzeko erraztasunak ematen dituen aplikazioen sorta da.

Hauetako bakoitzak konfiguraziorako tresna eta aplikazio ezberdinak eskaintzen ditu, guztien oinarria Linuxen nukleoa den arren.


Banaketa ezagunenak

Linux Banaketa
Linux banaketen zerrenda bat (irudian klik eginez gero, zerrenda zabaltzeko aukera).

Linux banaketa ezagunetako batzuk hauek dira:


DistroWatch webguneak bertsio zabalduenen zerrenda eskaintzen du; zerrenda hau bisita kopuruan oinarritzen denez emaitzak gutxi gora beherakoak dira.

Mahaigain inguruneak. Itxurak

Linux Banaketa 
Ubuntu Mate 18.04.1 (MATE 1.20.1 mahaigain ingurunearekin).

Banaketa batzuek badauzkate, aukeran, itxura bat baino gehiago, zapore bat baino gehiago, mahaigain ingurune bat baino gehiago. GNU eta KDE dira proiekturik ezagunenak, baina badaude beste batzuk ere:

Batzuek diseinu erakargarriagoa eskaintzen dute, beste batzuek, ordea, errekurtso gutxi beharko dituztela eta "arinagoak" direla iragartzen dute.

Itxura bakoitza aberastu daiteke leihatilatxoak kudeatzeko hainbat aplikaziorekin, horrela leihatilatxo kulunkariak, mosaiko itxurako leihatilatxoak, etab. erabil daitezke itxura batzuekin zein besteekin.

Arkitektura

Linux banaketek bertsioak izaten dituzte hardwarearen arkitekturarekin bat egiteko. Horrela, arkitektura ohikoenak, oraindik ere 32-bit PC (i386) eta 64-bit PC (amd64) dira eta bi arkitektura horietarako bertsio bana eskaini ohi dira, aukeran, banaketa askorekin. Baina 32-bit PC (i386) arkitektura zaharkituta geratzen ari da eta banaketa batzuek ahaztu egiten dute, gero eta maizago.

Banaketa espezializatuak

Beste banaketa batzuk talde zehatz batzuei zuzendurik daude:

  • OpenWrt, enrutadore dispositiboetan enpotratzeko diseinaturiko bertsioa.
  • Luberri, Linux Mint-en oinarrituta, hezkuntzarako diseinatuta dago. Aplikazio guztiak euskaraz eskaintzen ditu.
  • Edubuntu, hezkuntzarako Ubuntu proiektuko sistema.
  • MythTV, Multimedia ri zuzendutako banaketa.
  • Musix, musikarientzat eginiko Argentina-ko banaketa.
  • mkLinux, Yellow Dog Linux o Black Lab Linux, Macintosh eta PowerPC plataforma erabiltzaileentzat zuzendutako banaketak.
  • 64 Studio, multimedia ediziorako diseinatutakoa, Debian banaketan oinarritua.
  • ABC GNU/Linux, clusters Beowulf eraikuntzarako banaketa ,Iker Castaños Chavarri-k garatua Euskal Herriko Unibertsitatea (Euskal Herria)

Euskaraz lokalizaturik dauden Linux banaketak

Sistema eragile libreen ezaugarrietako bat lokalizazioak egiteko erraztasunak egotea da. Askotan, erabiltzaile batek edo erabiltzaile talde batek banaketa baten lokalizazioa egiteko proiektua bere egiten du eta batzuetan banaketaren % 100 lokalizatu egiten da. Behin baino gehiagotan lortu da banaketa baten erabiltzaileentzako agerkari guztiak euskaraz egotea. Batzuetan, baina, proiektua ez da erabat burutzen. Edo ez da etengabe eguneratzen.

Linux banaketa batzuen pantaila-argazkiak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Linux Banaketa Banaketa ezagunenakLinux Banaketa Mahaigain inguruneak. ItxurakLinux Banaketa ArkitekturaLinux Banaketa Linux banaketa batzuen pantaila-argazkiakLinux Banaketa ErreferentziakLinux Banaketa Kanpo estekakLinux BanaketaLinuxSistema eragile

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Chazey-sur-AinHormabularKirmen UribeGalaxiaSua EnparantzaB24 ordu euskarazJaponiaGiza probaDagbaniMendukiloBiomolekulaBordeleKZelulaEustakio MendizabalRingo StarrIruñeaIzaskun BilbaoHiba AboukBergaraÖtziSardaEgiptoJosu Zabala SalegiAkizeLourdes IriondoMicrosoftOlaia InziarteD ereduaHizkuntzaKoloreAndoni IruretagoienaMaria AntonietaElektroiIrulegiko EskuaPinuGlobal Biodiversity Information FacilityAutonomia erkidegoRaichur barrutiaCarles PuigdemontJanari transgenikoBola joko (herri kirola)Xabier LeteGari-alearen parabolaBasamortuZaharkitze programatuHuntza taldeaLurraPhyllobates aurotaeniaReinhardstein ur-jauziaOneontako New Yorkeko Unibertsitate PublikoaErreakzio kimikoClarendonMustelidaeIkuskizunProteinaEl MasroigCrapsZuntz optikoPirritx, Porrotx eta MariMototsEnergia eolikoErrobi (taldea)BakhmutWikipediaErdi AroaAngkor WatFutbol amerikarraNerbio-sistemaGarraioIñigo LezertuaApirilaren 5Banana🡆 More