Lina Marcela Medina de Jurado (Huancavelica eskualdea, Peru, 1933ko irailaren 27a) historia osoko ama gazteena da.
5 urte, 7 hilabete eta 21 egun zituela ama bihurtu zen.
Lina Medina | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ticrapo District (en) , 1933ko irailaren 27a (90 urte) |
Herrialdea | Peru |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | ezezaguna |
Ama | ezezaguna |
Ezkontidea(k) | Raúl Jurado (en) |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | estenografoa |
Bere gurasoak, Tiburtzio Medinak eta Victoria Lozak, konturatu ziren Linak (bere zortzi seme-alabetako bat) sabel handia zuela eta bere bizilagunen sineskerien aurrean (suge bat zuela zioten eta Apuri, Andeetako izpirituari, egozten zioten gaizkiaren errua). 1939ko apirilaren erdialdean, herriko xamanekin eraman zuen, eta haiek uste izan zuten zalaparta bat zuela eta Piscora eramateko aholkatu zioten, hurbilen zuen hirira.
Gerardo Lozada doktoreak artatu eta Limara eraman zuen, Peruko hiriburura. Bertan, espezialistek Lina, Gerardo Lozada doktorea eta Rolando Colareta Landa doktorea artatu zituzten (anestesiaz arduratu zena). Biek lagundu zioten. Oso kasu bitxia izan zen, hain egoera goiztiarra zelako. Semea 4 urte eta 8 hilabetetan sortua zuen. 2 urte eta 8 hilabete zituenean, hilekoa egiten hasi zen. Hilabete geroago, 1939ko maiatzaren 14an, Lina (5 urte, 7 hilabete eta 21 egun) haur bat erditu zuen. Dr. Lozada, Rolando Colareta eta Bussalleu zirujauek egindako zesarea baten bidez.
Bere semea Gerardo Medinak (Lozada doktorearen izena jaso zuen oinordetzan), 2.700 gramo pisatu zituen. Aitona-amonek uko egin zioten New Yorkeko Munduko Azokan erakusteko bidaiatzeko eskaintzari (gastuak ordainduta eta hileko 4.000 dolar). Baina AEBtako enpresaburu baten 5.000 dolarreko beste eskaintza bat onartu zuten, ama-semea Estatu Batuetako zientzialariek iker zitzaten bidaiatzeko (proposamenak funts bat zuen, bizitza osorako ongizatea bermatzen zuena). Baina Peruko gobernuak Lina eta haren semea “arrisku moralean” zeudela agindu zuen, eta hura babesteko batzorde berezi bat sortzea erabaki zuen. Hilabete gutxiren buruan utzi zuten auzia eta Linak ez zuen inoiz dirurik jaso enpresari horrengandik.
Semea bere aitona-amonen hamargarren semea zelakoan hazi zen, baina hamar urterekin jakin zuen Lina ez zela bere arreba, bere ama baizik. 40 urte zituela hil zen hezur-muineko gaixotasun arraro baten ondorioz, intzestu kasuetan gaixotasun errepikakorra.
Ez dakigu nor izan zen haurraren aita. Linaren aita, Tiburtzio, egun batzuetan preso egon zen bortxaketaren susmagarri gisa. Askatu zutenean, Linaren neba-arrebetako batek izan zituen susmoak. Perun sinetsarazi zen Lina Ama Birjinaren antzekoa zela, birjinala bezala egina.
33 urterekin, Lina Medina Raúl Juradorekin ezkondu zen, eta 38 urterekin (1972an) beste seme bat izan zuen, Tijuanara (Mexiko) emigratu zuena. Raúl Juradorekin etxe bat eraiki zuten, eta laurogeiko hamarkadan eraitsi egin zuten autobide bat eraikitzeko. Raul 2008an hil zen. Ondoren,Lina Limako auzo degradatu batean bizi da, "Chicago Chico" izenaz ezaguna.
José Sandoval Paredes ginekologoak hari buruz idatzi zuen "Ama bost urterekin" eta horrek 2002an izapideak azkartu zituen Linak 2012ko urritik Perutik 35 euroko biziarteko pentsioa jaso zezan.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Lina Medina, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.