Lanperna Txar: Garatxo zuriak dituen txapel arre edo grisa eta hanka zuria ditu. Pozoitsua da

Lanperna txar edo zapoziza (Amanita pantherina) Amanita generoko pozoitsua den perretxikoa da.

Bere basidiokarpoaren kapela marroi iluna eta zapala da. Txapel gainean errezelaren ezkata asko eta ildaska erradialak ditu. Orriak libre, bigun eta estutuak. Oina bolbaduna eraztun-ertzarekin (3cm). Kanalarik gabeko eraztun zintzilikaria du. Haragi zuria du.

Lanperna txarra
Lanperna Txar: Bizilekua, Deskribapena, Toxikotasuna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita pantherina
[[Cristiano Ronaldo|]], 2023
Mikologia
Lanperna Txar: Bizilekua, Deskribapena, Toxikotasuna 
orriak himenioan
Lanperna Txar: Bizilekua, Deskribapena, Toxikotasuna 
txapel laua
Lanperna Txar: Bizilekua, Deskribapena, Toxikotasuna 
himenioa askea da
Lanperna Txar: Bizilekua, Deskribapena, Toxikotasuna 
hankak eraztuna eta bolba dauzka
Lanperna Txar: Bizilekua, Deskribapena, Toxikotasuna 
espora zuriak dauzka
Lanperna Txar: Bizilekua, Deskribapena, Toxikotasuna 
mikorrizak eratzen ditu
Lanperna Txar: Bizilekua, Deskribapena, Toxikotasuna 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Bizilekua

Hosto zabaleko zuhaitz askorekin mikorrizak sortzen ditu lurzoru alkalinoetan. Iparraldeko toki epeletan. Bakarti edo taldetan, zuhaitzen azpian hazten da.

Deskribapena

Kapela: 4 eta 11 cm. arteko diametrokoa. Arre-lur kolorekoa, arre-purpura, gris-errautsa, edo marroia erreflexu horiekin. Eguraldi hezean likatsua. Lehenik globo itxurakoa, gero ganbila, azkenean zabaldua, ezkata zuriz estalia, irintsuak, piramide-formakoak, bolbaren ondarrak dira. Batzuetan desagertu egiten dira haizearen eta euriaren ondorioz. Ertza hasieratik da ildaskatua.

Orriak: Zuriak, libreak eta estu.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 6-12 x 0,5-1,5 cm-koa, lisoa, zuri zikina, betea, gero hutsa, gorantz mehetuaz, eraztun meharra, erdi inguruan zintzilikatua, zuria, batzuetan galkorra; erraboil biribila, bat edo bi zerrenda helikoidal dituena.

Haragia: Zuria, mehea, ezea, biguna eta usaingabea

Toxikotasuna

Oso toxikoa, baina ez hilgarria. Asko jaten bada pozoitze oso serioak eragiten ditu.

Lanperna Txar: Bizilekua, Deskribapena, Toxikotasuna 
Lanperna txar gazte bat

Toxikotasuna Amanita muscaria-ren antzekoa da, baina askoz indartsuagoa. Ondorio haluzinogenoak txikiagoak dira, baina askoz handiagoak mikroatropina jateagatik sortzen direnak.

Toxina gehienak kapelaren azalean daude.

Nahasketa arriskua

Amanita spissa, Amanita ampla, Amanita aspera, Amanita excelsa, Amanita rubescens-ekin. Amanita pantherina aurrekoetatik bereizten da bolbaren eta oinarriaren ezaugarriengatik.

Amanita pantherina Amanita rubescens-ekin nahas liteke, baina honek ez du izurrik kapelaren ertzean, plakak ez dira zuriak, haragia eta orriak airearekin arrosa kolorea hartzen dute.

Lanperna Txar: Bizilekua, Deskribapena, Toxikotasuna 
Lanperna txar

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean. Oso ohikoa da haritz, pago eta artez osatutako basoetan. Ez da hain ohikoa koniferoetan. Mendiko zelaietan ere irteten du, baina kapela argiagoarekin.

Oso talde txikitan edo bakarrik ateratzen da, batez ere uda amaierako euriteen ondoren.

Banaketa eremua

Europa, Afrikako iparraldea, Asiako iparraldea; Hegoafrikan sartua.

Etimologia

Amanita grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa, kontzeptu orokor gisa. Pantherina berriz , Panthera edo Panther-etik, panteraren antzeko orbanengatik edo pantera bat bezala arriskutsua delako

Galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Lanperna Txar BizilekuaLanperna Txar DeskribapenaLanperna Txar ToxikotasunaLanperna Txar Nahasketa arriskuaLanperna Txar Sasoia eta lekuaLanperna Txar Banaketa eremuaLanperna Txar EtimologiaLanperna Txar GaleriaLanperna Txar ErreferentziakLanperna Txar Kanpo estekakLanperna TxarAmanitaBasidiokarpoErrezel orokorPerretxiko

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Walter BenjaminIrakEmakume Langilearen Nazioarteko EgunaZibilizazio minoikoMesopotamiaBelakiAnkerCelsius graduAtomoAborichthys garoensisHizkuntzaMadrilMaisu/maistraHiba AboukHizkuntza gutxituLandareBizkarroiUdalerri Euskaldunen MankomunitateaSoinu kutsaduraUrdaibaiBilboArthur BarclayKatuErrusiaAsier SerranoAutismoPinuTurismoEuskal PizkundeaEuskal Herriko bertako etxe abereen arrazakEreinotzXIX. mendeaPhyllobates aurotaeniaBergaraMetal AroaIslandiaJaponiaMonarkia autoritarioBasajaunIzaro Andres ZelaietaHausterre-egunLasseubetatAtenasDemokraziaJuan Sebastian ElkanoInesa GaxenSumendiSoziolinguistikaAutonomia erkidegoOperaAntisorgailuOlaia InziarteXabier LizardiOrga jokoIkus-entzunezkoaren aldiriakIsurtzeEnergiaDagbaniBirikaDibulgazio1997Eguzki-energiaEuskal Herriko mendiakAbiaduraMicrosoftTontxu RodríguezAntzerkiaren Nazioarteko EgunaJanari transgenikoEusko JaurlaritzaErdi Aroa🡆 More