Lakarrako Jauregia

Lakarrako Jauregia, Harizpe mariskalaren gaztelua izenarekin ere ezaguna (bertako egoiliar ezagunenaren ondorioz), Lakarran (Nafarroa Beherea) kokaturiko jauregia da, herrigunearen iparraldeko aldean.

Historikoki, garrantzia estrategikoa izan du, Oztibarre eta Garazi artean kokaturik egonda. 1880. urte aldera berriztatu zuen Doyèrek eta gaur egungo itxura eman.

Lakarrako jauregia
Lakarrako Jauregia Monumentu historikoa
Kokapena
HerrialdeaLakarrako Jauregia Euskal Herria
LurraldeaLakarrako Jauregia Nafarroa Beherea
EskualdeaGarazi
UdalerriaLakarra
Koordenatuak43°11′32″N 1°09′50″W / 43.192284°N 1.163951°W / 43.192284; -1.163951
Ondarea
Mérimée IDPA00084561

Lurraren mailan, saloi nagusia, jangela eta liburutegia daude, dekorazio aberatsarekin. Lehen pisuan, familiaren saloia, mariskalaren gela eta baita bere zelaiko laguntzailerena ere, hauek ere bere dekorazioarekin.

Historia

Harizpe mariskalak 1821ean erosi zuen gaztelua, eta mariskalaren ilobak al­datu egin zuen. Atxikita zeuden eraikinak erai­tsi zituen, egitura nagusia bakarrik manten­tzeko; iparral­detik hegal bat gehitu zion, eta zati zaharraren hegoal­dean bi dorre gehitu zituen angeluetan.

Lakarratarrak

1119an aipa­tzen dira lehendabiziko al­diz lakarratarrak, bai eta 1168an ere. Ber­nard Lakarrak, Baionako kalonjeak, Baionako Fontaner apezpikuari lagundu zion bere elizbarrutiagatiko bisita batean; geroago, Baionako apez­piku izan zen. 1128an, An­txo Lakarra izan zen Baionako gober­nadorea.

Per­tsonaia aipagarria

Lakarrako Ber­nardo II.a, Baionako apez­pikua (1186‑1201), izan zen leinu honetako per­tsonaia xelebreena. Sordesgo abadian fraide eta, dudarik gabe, abade izan ondoren, Rikardo Lehoi Biho­tzarekin parte hartu zuen guru­tzadan; armadako kondestablea edo almirantea izan zen. Armada hori izan zen Lisboa arpilatu zuena. Bidean zihoala, Rikardoren eta Bérangèreren, An­txo Az­karraren arrebaren, ez­kon­tzara joan zen. I­tzul­tzean, bere elizbarrutiko sarrerez arduratu zen, eraginkortasunez. 1194an, Zelestino II.a Aita Santua bere elizbarrutiko mugak zehaztera bul­tzatu zuen: Lapurdi, Nafarroa Behereko hegoal­dea, Gipuz­koa Donostiaraino, Bor­tziriak, Baztan, Lerin eta Lesaka. Joan Henrikez, Lakarrako oinordekoaren semea, Teodebal­do I.aren sasiko semea ahal zena, 1331. urtean hil zen, Beotibar­ko batailan.

Haren semea Karlos «Gaiztoa»ren alferez nagusia izan zen; bere erregea aska­tzeko esku‑kolpean parte hartu zuen, Fran­tziako erregeak preso bai­tzuen. Naiarako batailan parte hartu zuen, 1367an; bataila horretan preso hartu zuten Duguesclin. Haren seme Martin Nafarroako mariskal izendatu zuten 1389an. Karlos Prestuak Ablitas hiribil­dua eman zion: adar horretatik jaio zen Miren Eukene, Teba eta Ablitasgo kondesa, Napoleon III.aren emaztea (Eukene Montijokoa izenaz ezagutua).

Lakarran laffu­tzundarrak ere izan ziren. Laffun­tzun koronela Reischoffengo batailan hil zen, 1870. urtean.


Erreferentziak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak

Tags:

Lakarrako Jauregia HistoriaLakarrako Jauregia ErreferentziakLakarrako Jauregia Kanpo estekakLakarrako JauregiaGaraziJean Isidore HarizpeLakarraNafarroa BehereaOztibarre

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Juan Sebastian ElkanoErleCristiano RonaldoKike AmonarrizSeychelleakIkastolaMartxoaren 24Euskal Lore JokoakNarrastiBolumen (espazioa)Nafarroa GaraiaSu Ta Gar1938Jesus NazaretekoaMunicheko KonferentziaHerri kirolAmaia AldaiEuskara batuaLotura kobalenteHerri txiki, infernu handi (telebista saioa)Alexandro HandiaRomualda ZuloagaIñaki PerurenaEnergia elektrikoMirotzak (abestia)SinapsiEl MasroigAzido desoxirribonukleikoMaria UrcelayBasurdeAloe veraBerri TxarrakLolita TorresRaichur barrutiaAntzerkiaren Nazioarteko EgunaXalbadorren heriotzeanMateriaBananaOrreagako gudua (778)UrreAbiaduraGoogleUrtarrilaren 8Bigarren Mundu GerraEsku-huskako pilotaSainte-JalleLToles eta zamalkadura gerrikoKlimaThe Shape of WaterWFrankfurteko EskolaLordeTiti-koitoaLuzeraIrizar iePirritx, Porrotx eta MariMototsMaialen Lujanbio.tvBectiveko abadetxeEuskal etxeakUrtarrilaren 24Kristalezko sabaiaBrigade LocoXenpelarMaiatzaren 12BakhmutXabier LeteInformazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT)Elorrio🡆 More