Kastrexanako Zubia: Eraikitako euskal ondare nabaria Barakaldon

Kastrexanako zubiak Cadagua ibaiaren gainean, Bizkaiko Barakaldo eta Bilbo udalerriei dagokien bi ibaiertzeak batzen ditu.

Sorginen zubia eta Deabruaren zubia ere deritzote. Kostaldeko Done Jakue bidean dago.

Kastrexanako zubia
Mena Haranako bidea Mena Haranako bidea
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kastrexanako Zubia: Historia eta ezaugarriak, Euskal mitologia, Erreferentziak
Kokapena
HerrialdeaKastrexanako Zubia: Historia eta ezaugarriak, Euskal mitologia, Erreferentziak Euskal Herria
ProbintziaKastrexanako Zubia: Historia eta ezaugarriak, Euskal mitologia, Erreferentziak Bizkaia
HerriaBarakaldo
Koordenatuak43°15′19″N 2°58′23″W / 43.255259°N 2.973068°W / 43.255259; -2.973068
Historia eta erabilera
Eraikuntza XIV. mendea, XV. mendea
Izenaren jatorriaDeabrua
Arkitektura
Materiala(k)Harlandua
Gurutzatzen duCadagua
Ondarea
57

Historia eta ezaugarriak

Noiz egin zen zehatz-mehatz ez badakigu ere, Lekeitioko Pedro Ortiz maisuak XIV. mendearen amaieran edo XV. mendearen hasieran egin zuela ematen du. XIX. mendea arte oso garrantzitsua izan zen Balmaseda eta Mena ibarrean barna Bilbo eta Gaztela arteko errege-bidearen zati baitzen. Hareharrizko harlanduz eginda dago eta erdi puntuko arku bakarra dauka. Hormabularrak ibaiertz harritsuetan bermatzen dira. Eraiki zen lehen elementua arkua da. Kasu horretan, dobelak (arkua osatzen duten piezak) ilara bikoitzean jarrita daude.

1836an, Lehen Karlistaldian, bere inguruan borroka gogorra izan zen. Baldomero Esparteroren tropa isabeldarrek Barakaldo okupatu zuten eta Bilboko setioa hausten saiatu ziren. Karlistek zubia zeharkatu zuten Kastrexananaraino, baina Prudentzio Sopelana brigadierraren tropek altuerako posizioak hartu zituzten hura kontrolatzeko, eta handik sarraskitu zituzten hura hartzen saiatu ziren tropa isabelarrak.

Euskal mitologia

Deabruaren zubia izena ere eman izan zaio, elezahar batzuen arabera, Deabruak berak eraiki baitzuen. Ipuinik zaharrenak hauxe kontatzen du: Cadagua ibaiaren beste aldean bizi zen bere bihotzekoa ikustera joateko zubia behar zuen neska gazte batek. Zubi hori egitearen truk arima saldu zion Deabruari. Amaitzeko dobela bakarra falta zenean, gaztea damu zen eta oilarraren kantuak uxatu zuen deabrua. Kontuak horrela, neskak arima salbatu, zubia pasatu eta mutilagunarengana joateko aukera izan zuen.

Beste elezahar batzuek zubia Mikolas izeneko iratxo batzuek egin zutela diote. Jeinu txiki horiek harrobitik zubia ilaran jarri eta harlanduak pasatzen zizkioten elkarri.

Kastrexanako Zubia: Historia eta ezaugarriak, Euskal mitologia, Erreferentziak 

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Tags:

Kastrexanako Zubia Historia eta ezaugarriakKastrexanako Zubia Euskal mitologiaKastrexanako Zubia ErreferentziakKastrexanako Zubia Ikus, gaineraKastrexanako Zubia Kanpo estekakKastrexanako ZubiaBarakaldoBilboBizkaiaCadaguaDonejakue bideaIbaiUdalerri

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Parpain-arkuJabari publikoGoogle bombBernart EtxepareOmango golkoaKonikoFrancoren diktadura Euskal HerrianInperialismoTestu tipologiaBiolinEduardo TxillidaPedro SánchezBerotegi-efektuaTxillardegiZortziko txikiBasajaunEuskal Autonomia ErkidegoaLurrikaraElisabet I.a GaztelakoaEmilia LandaluceKuku-prakaSaskibaloiAMIA analisiCortinarius brunneus var. glandicolorGreziaSobietar Errepublika Sozialisten BatasunaCarles PuigdemontKomunikazio ez-bortitzSchool TiesOrreagako gudua (778)EuskaltzaindiaObabakoakEuskaraTigreCantinoren planisferioaMiren LeanizbarrutiaBideokontsolaNazio Batuen ErakundeaDanborEz Dok AmairuRomandiaGenero-indarkeriaNiloGernu-aparatuEspainiako trantsizioaLaguntzaLapurdiLudwig van BeethovenGas naturalEspartaSumendiOihane PereaFermin MuguruzaAzalpen testuAimar OlaizolaAthleticZabalguneXXXTentacionAlbokaAmaiurko gazteluaTeknologiaOdolBizkaiaGalileo GalileiAntzinako EgiptoBaliabide natural🡆 More