Juan Bautista Bilbao: Euskal idazlea

Juan Bautista Bilbao Elgezabal, Batxi, (Arratzu, Bizkaia, 1887ko irailaren 7a - Bizkaiko golkoa, Atlantikoa, 1916ko urtarrilaren 16a) euskal idazlea izan zen.

Juan Bautista Bilbao
Bizitza
JaiotzaArratzu1887ko irailaren 7a
HerrialdeaJuan Bautista Bilbao: Bizitza, Testuinguru historikoa, Lanak Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBizkaiko golkoa1916ko urtarrilaren 16a (28 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Izengoitia(k)Batxi

Literaturaren Zubitegia: 279

Bizitza

Juan Bautista (Batxi bere kroniketan, Jon Ugutz aipamen aberkoietan) Bilbao Elgezabal Gernikan bizi zen, bertako batzokiko bazkide zen, eta noizean behin Altzagara ere hurbiltzen zen. Koldo Izagirrek eta Iñigo Aranbarrik bere liburuaren edizioan aipatzen duten legez. Euzkadik eskaini zizkion eskelatik eta oroigarriengatik Aranbarrik eta Izagirrek jakin zuten Batxik 28 urte zituela hil zenean, eta hiru alabaren aita zela. Itsasontzi batean marinel zihoan Batxi itsasontziak mina bat jo eta hondoratu zenean.

Juan Bautista Bilbao Elgezabal 1887an jaio zen. Aita, Saturnino, kaxakoa zen, hospizioko haurra zen, hogeita hiru urtekoa orduan, eta Arratzuko errementaria. Batxi idazlea, beraz, ez zen gernikarra, Arratzuko errementariarenekoa baizik. Ama, Ana Josefa, Lumokoa zuen.

Ez dakigu gauza handirik idazlearen haurtzaroaz. Irakurzale amorratua izan arren, ez bide zuen itsas ikasketarik egin: maiordomo —hornikari idatziko du berak beti— ibili izan zen ontzietan. Bere azken kroniketarik batean «hamazazpi urte daroadaz ur gainean» aitortzen dio Kirikiñori. Gazterik hasi zen beraz txo bezala, hamaika urteko zela edo.

Hemezortzi urte zituela izan zen guraso aurrenekoz. Jesusa Zabala Bilbao zuen emazte, mendatarra. Goiztua, azkarra, urduria, Sabin Aranaren zirkulukoa omen zen Gernikan. Aranaren eskutitzak ere ba omen ziren Batxiren etxean, gerran galdu zirenak. Aranak denboraldiak egiten zituen bertan, eta haren tertuliako izango zen ziur aski, tartean oraindik hamalau-hamabost bat urte besterik ez zituela.

Juan Bautista Bilbao Elgezabal-en, Batxi-ren biografia labur bat topa daiteke 1997an Susa argitaletxeak argitara emandako Hau mundu arrano hau liburuaren aurkezpenean. Liburua, 1914-1916 inguruan idatzita, XX. mendearen amaieran argitaratu zuten, Koldo Izagirre eta Iñigo Aranbarri idazleek, Batxi Bilbaori buruzko informazioa biltzen ibili eta gero.

Testuinguru historikoa

Burdinaren esportazioak behera jo zuenean bertan lehertu zen Lehen Mundu Gerra, Gerra Handia, irabazi errazen Bilbo anglofiloa sortzeko. Itsasontzien konpainiek mozkin gaitzak egin zituzten neutraltasun plantan batarekin eta bestearekin trafikatuz, Ingalaterrarekin bereziki. Ingalaterra beligerantea zen. Fleten prezioak oso gora egin zuen, arriskua estakuru.

Cardiff-era eginiko itsasketa bakarrean amortizatzen zen ontzia 1915-16 urteetan. Bat-ek, Uriarte-k, Vascongada-k, Bilbaina-k, Nervion-ek, Sota-k... irabazi itzelak izan zituzten. Printzipioekiko eta pertsonenganako urrikirik gabeko merkataritza honen ondorioz Bizkaiko itsasetxeen 59 ontzi galdu ziren, 100 marineletik gora ito. Eta ito ziren marinelen artean Batxi. Baina arriskuak merezi ei zuen. Sota y Aznar konpainiak % 6ko mozkinak zeuzkan 1910ean; % 112koak 1916an.

Ramon de la Sotak mozkin kapitalistekin batera «Knight Commander of the British Empire» titulua hartu zuen, Britainia Handiko gobernuak emana. Bizkaiko itsasontzien konpainien inperioaren biktima izan zen Batxi, marinel bezala halakoaren kontzientziarik ez zeukan arren. Soldata ona jasotzen zuen hiru alabaren aita zen marinel gazteak, baina Euskal Herria jo gabe eman zuen 1915 osoa, portuz portu. Alde batetik dirua irabazi baina bestetik bizia galdu zuen ofizio horretan zebilelarik.

Lanak

Kronika

Erreferentziak

Kanpo estekak


Juan Bautista Bilbao: Bizitza, Testuinguru historikoa, Lanak 
Juan Bautista Bilbao: Bizitza, Testuinguru historikoa, Lanak 
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

Juan Bautista Bilbao BizitzaJuan Bautista Bilbao Testuinguru historikoaJuan Bautista Bilbao LanakJuan Bautista Bilbao ErreferentziakJuan Bautista Bilbao Kanpo estekakJuan Bautista Bilbao

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

PopTorbeKaskabeltzHizkuntzaMateriaNeomakMonarkiaNikola TeslaEuskal Herriko musika garaikidea2024Ugal-aparatuRaúl Sánchez CedilloBaliabide naturalMontevideoBizkaiko udalerrien zerrendaGoogle bombGazteluJuan Sebastian ElkanoIrulegiko EskuaEgiptoGreziar mitologiaSobietar Errepublika Sozialisten BatasunaErleGoierriEnergia berriztagarriZatiki (matematika)Ozeano Bareko Suzko EraztunaDonibane GaraziEskusoinu txikiEuskal Herriko musikaEdurne LarrazaWikipediaKolonialismoJava (programazio-lengoaia)GlobalizazioOnddoApirilaren 24ErnalketaMendebaleko euskaraIKEAIslandiaLionel MessiEltxoMaria AntonietaEuskal Herriko kastroakEuskal Herria BilduAma Hizkuntzaren Nazioarteko EgunaPolinizazioItaliaAndres UrdanetaIsotopoTxolarreGarapen iraunkorPetrolioMikel ValverdeAthleticLapurdiEritasunKomunikazio ez-bortitzGabriel ArestiIván Martín NúñezUrJose Manuel LujanbioUnidad AlavesaOpilaren egunaMarrazoFermin MuguruzaJonathan SwiftPasaia🡆 More