Joy Division (Salford, Manchester Handia, 1976) ingeles punk talde bat izan zen.
Jatorrian Warsaw deitua, taldea Ian Curtisek, Bernard Sumnerrek, Peter Hookek eta Stephen Morrisek osatu zuten.
Joy Division | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Salford |
Musika mota | postpunk |
Urteak | 1976 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Factory Records (en) |
Ian Curtis Bernard Sumner Peter Hook Steve Brotherdale (en) (1977 - 1977) Stephen Morris (1977 | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
joydivisionofficial.com | |
Joy Divisionek, bere hasierako punk rock eraginetatik eboluzionatu zuen (Jon Savage musika kritikariaren arabera, "Ez zen punka, baina bere energiak zuzenean inspiratua zegoen"), ondoren, bere aitzindaria izan zen soinu eta estilo bat garatzeko, post-punk deitua, Siouxsie and the Banshees eta The Cure bezalako bandekin batera. Soinu ilun bat izateaz gain, bere letretan heriotzarekin eta etsipenarekin obsesionatuta zeuden, Ian Curtis abeslariak pairatzen zuen epilepsiak bultzatuta.
Bere lehen EPak, An Ideal for Living, Tony Wilsonen arreta erakarri zuen. Joy Divisionen lehen diskoa, Unknown Pleasures, Wilsonen zigilu diskografikoan argitaratu zen, Factory Records, eta kritika britainiarraren txaloa eragin zuen. Ian Curtis abeslariari depresioak eta arazo pertsonalek eragin zioten, ezkontzaren desegitea eta epilepsia krisi larriak barne. Curtisek gero eta zailago ikusten zuen zuzenean abestea, eta sarritan krisi epileptikoak izaten zituen bere ikuskizunetan.
1980ko maiatzean, taldearen lehen biraren bezperan, Ian Curtisek bere buruaz beste egin zuen bere etxeko sukaldean urkatuz, Werner Herzogen Stroszek filma ikusi eta gero, Iggy Popen The Idiot diskoa entzuten zuen bitartean. Joy Divisionek, hil ondoren kaleratu zuen bere bigarren albuma, Closer (1980) izenekoa eta "Love Will Tear Us Apart" singlea, rankingetan kaleratu zuen diskorik arrakastatsuena bihurtu zen. Curtis hil ondoren, gainontzeko taldekideek New Order sortu zuten.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Joy Division, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.