Jon Txakartegi: Idahoko euskal komunitatearen eragilea

Jon Txakartegi Lamadriz, Takolo edo Tac bezala ere ezaguna, (Lekeitio, 1899ko maiatzaren 16a - Mountain Home, 1986ko maiatzaren 28a) Ameriketako Estatu Batuetan errotutako joale lekeitiarra izan zen, eta Idahoko euskal komunitatearen animatzaile ospetsua.

Jon Txakartegi
Jon Txakartegi: Biografia, Euskal komunitatean animatzaile, Erreferentziak
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Chacartegui Lamadriz
JaiotzaLekeitio1899ko maiatzaren 16a
HerrialdeaJon Txakartegi: Biografia, Euskal komunitatean animatzaile, Erreferentziak Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMountain Home1986ko maiatzaren 28a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
euskara
gaztelania
Jarduerak
JarduerakArrantzalea, artzaina, enpresaburua eta sukaldaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Biografia

Felipe eta Hipolitaren semea, 13 urterekin arrantzale lanetan hasi zen. 20 urterekin, Bordelen Niagara baporea hartu zuen Ameriketarantz, New Yorkera 1920ko maiatzaren 4ean ailegatu zelarik. Handik Mountain Homera jo zuen, bere aita lehendik han baitzegoen. 1920 eta 30 hamarkadetan White Rockeko (Elko) arrantxo batean lan egin zuen, eta gero trenbideetan aritu zen. Arrantxo batean sukaldari ere aritu zen, Utah-en meatzaritzan ere bai, eta gero abeltzaintzan ibili zen. 1938an Mountain Homen Zoila Etxeberria estatubatuarrarekin ezkondu zen, jatorri lekeitiarrekoa hau ere; hiru seme-alaba izan zituen, Joanna, Frank eta Theresa. 1959an Stockman's Pastime Bar-rean partea zuen beste sozio batzuekin, baita Mountain Homeko Bouquet Bar izenekoan ere; eta han egin zuen lan 1965ean erretiroa hartu arte.

Euskal komunitatean animatzaile

Jon Txakartegi: Biografia, Euskal komunitatean animatzaile, Erreferentziak 
Takolo, emaztea eta alaba.

1950ean Boise Music Week festibalaren pregoilari izan zen; Mountain Homeko euskal etxearen fundatzailea izan zen 1960an; Boiseko Euskal Etxeko kidea ere izan zen, baita herriko eliza katolikoarena ere. Afizio bezala arrantzan jarraitu zuen bizitza osoan. Euskal komunitatearen animatzaile ezaguna izan zen, eta Walt Disney's Wonderful World of Color telesailaren kapitulo batean rol horretan agertu zen ("Greta, the misfit Greyhound", 9garren denboraldia, 18 atala, 1963ko otsailaren 3an aireratua). Bertan Takolok Domingo pertsonaiaren papera antzeztu zuen, karrokanpo batean, Jimmy Jausoro eta Jose Mari Sangronizekin batera artzainen lagunarteko erromeria irudikatuz. 1985ean Maria Uberuagarekin dantzatu zuen "Nondik nora: Basques in America" ikuskizunean, Oinkari Basque Dancers taldearen 25 urteurreneko ospakizunetan.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Tags:

Jon Txakartegi BiografiaJon Txakartegi Euskal komunitatean animatzaileJon Txakartegi ErreferentziakJon Txakartegi Kanpo loturakJon TxakartegiAmeriketako Estatu BatuakIdahoLekeitioMountain Home (Idaho)

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Nerea IbarzabalAntzinako GreziaJesus ElosegiUrkiJon IñarrituIñaki PerurenaAtenaLos XeySare sozialakKirk DouglasAtharratzeko gazteluko kantuaKristalizazioLe Coucou des BoisSaudi AramcoAmets ArzallusBTeodolitoFaxismoZuhaitz apartekoAste SantuaMartxoaren 28Zeelanda BerriaErbinude arruntEuskaraIzurdeBilboko Burdin HesiaBizkaiaNASAPello ReparazZea Mays (musika taldea)Federiko KrutwigEnergia berriztagarriGetxoBosten lakuaHilerriGaztelako ErresumaGaliziako Egun NazionalaSoziolinguistikaNeomakInstagramKatherine JohnsonGobernuz kanpoko erakundeKomoreakZarautzErromantizismoChill MafiaAlkandora beltzakEsku Huskako Binakako Pilota Txapelketa NagusiaTraineru estropadaEliza OrtodoxoaOtorduMesopotamiaMikel LaboaEguzki-energiaEuropako Esparru EkonomikoaFieschSadko (Ilia Repin)1956GibelEpikuroAimar IrigoienAzaroaren 11ErleEuropar BatasunaH1995WikipediaEmakumearen ugaltze-aparatuJakoba ErrekondoEider Rodriguez2009AlabamaPenafielEnergia nuklearAsier Odriozola🡆 More