Jibaro

Jibaro (gaztelaniaz: jívaro) Hego Ameriketako leinu borrokazale bateko kidea da.

Ekuadorren eta Peruko Amazonia aldean bizi dira, Pastaza, Morona eta Santiago ibaien inguruetan. Herri nekazaria da nagusiki; abereak hazten dituzte, eta arrantza ere egiten da. Emakumeen lana nekazaritza da eta gizonena berriz ehiza. Espainiarrek menderatu zituzten baina matxinatu eta askatasuna lortu zuten 1599an. Borrokan trebeak dira oso. Etsairen bat hiltzen zutenean haren arimak ez ziezaien gaitzik ekar, burua moztu, buruko hezurrak kendu, egosi, harri berotuz azala leundu, ukabilaren tamaina hartzeraino txikituz momifikatu eta buru horiek garaipen agiri gisa (tsantsa) gordetzen zituzten, orain dela gutxi arte. 20.000 bat lagunek osatzen dute leinua, emakumeek batez ere, gizonezko asko borrokan hiltzen baitira.

Jibaro
Pwanchir Pitu, achuar herriaren xaman eta buruzagi espirituala

Taldeak

Talde nagusiak honakoak dira:

  • Shuar
  • Achuar
  • Huambisa
  • Aguaruna

Aditu batzuen ustetan hauek ere herri jibaroak dira:

  • Antipas
  • Mayna

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

AmazoniaEkuadorEspainiarGaztelaniaHego AmerikaPeru

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Pablo PicassoNafarroako ErresumaVatikanoko II. kontzilioaTraineru estropadaLawfareTermaAhateIkurrinWiki CommonsPalankaElbira ZipitriaDes-kontrolRan Rober RanSons of AguirreZetakIzaro Andres ZelaietaOpilaren egunaEnergiaHipotesiSchool TiesNafarroa GaraiaElektrizitateKontrapasErnalketaIntsektuWikidataRichard WagnerApirilaren 24ALMENGalileo GalileiEnergia iturriAbeltzaintzaZuhaitzSabindarren euskara garbiaNerea ReparazBiotopoUrbasa-Andia natura parkeaHannah ArendtPoleaHernaniKarmele JaioLaminaGuadalcanalgo KanpainaNegu GorriakMarkku SyrjäläDonostiaLegazpiSexu harremanDanbolinItaliaUgalketaEuskalkiPasaiaJabari publikoTxanpon-makinaIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaEuskal Herriko mendiakWikiIKEACreative CommonsJan VermeerLeitzaranMaría Jesús MonteroAntton KazabonEuropaNeolitoaEguzki-loreFrida KahloBehin batean LoiolanAristotelesLehen hizkuntzaErdi Aroa🡆 More