Jean-Marie Ekai edo Ecay (Donibane Lohizune 1962ko maiatzaren 22a) gitarra jotzaile lapurtarra da.
Eklektikoa, Euskal Herrian gehienbat Itoiz taldean aritu zelako da ezaguna baina hainbat proiektutan esku hartu du, bai berarenak bai puntako beste musikari askoren kolaboratzaile gisa.
Jean-Marie Ekai | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donibane Lohizune, 1962ko maiatzaren 22a (61 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea |
Musika instrumentua | gitarra |
jeanmarie-ecay.com | |
JME akronimoa ere erabiltzen du eta oso kalitate handiko gitarra jotzaile ospea du.
Lohizundarra, Baionako Kontserbatorioan solfeo lau urtez eta gitarra urtebetez ikasten ibili zen. 1976tik aurrera eskualdeko talde batzuetan jotzen hasi zen: Storm, Eclipse...Tokiko erreferente musikal askorekin (Sylvain Luc, Mixel Ducau...) harreman ugari zuen.
1981ean Bordeleko Kontserbatorioan ari zelarik konturatu zen inguru pedagogiko klasikoak ez zuela motibatzen eta harrez gero ikasketa aldetik autodidakta izan da. Musikaz gain, hurrengo urtean Pauen espainiera ikasketetan eman zuen izena.
1983tik 1988 Jean-Marie Ekai Hego Euskal Herrian plantatu zen eta Itoiz talde mitikoko kidea izan zen; bere etorrera, ideia musikalek eta Juan Carlos Perezekiko konplizitateak taldeari kemen berria eman zioten. Rock sinfonikoa bazterrean utzi eta poparen ildoan sakontzeari ekin zioten; emaitza: Musikaz Blai (1983) eta Espaloian (1985); azken honetan Perezekiko desberdintasunak direla eta taldea utzi zuen.
Aldi berean beste proiektu batzuetan ere aritu zen:
Beraz, Didier Lockwood Group taldean ibili zen lau urtez, mundu osoan zehar. 1992an Caron-Ecay-Lockwood izena hartuko zuen taldearen koliderra izan zen; hirukoteak Frantzia, Txina, Korea eta Kanadan jo zuen.
1994 eta 1998 artean Ekaik Claude Nougarorekin konposatu eta lan egin zuen. 1995 gainera talde batean burua bera izanik ateratako lehen diskoaren urtea da; Atlantic Blues izan zuen izena.
1999 eta 2003an Richard Gallianoren taldeko kide gisa bere biretan aritu izan da.
2001ean World Energy Blues bere bigarren diskoa ekoitzi zuen.
2015ean gitarjoleen bira bat egin du Robben Ford eta Larry Carltonekin.
2006 eta 2016 urteen artean nagusiki Billy Cobhamen taldean jo du.
Azken urteetan André Charlier eta Benoît Sourisseren biretan parte hartu du. Horrez gain Alex Acuna perutarra eta Dominique Di Piazzarekin ere aritu da.
Berarekin aritu diren beste musikari askoren artean hauexek daude:
Gaur egun Richard Gallianorekin jotzen du.
Paris eta Euskal Herriaren artean bizi da.
Bera talde bateko lider eta kolider izanik lau CD eta DVD bat argitaratzen parte hartu du.
Dozenaka diskotan kolaboratu du, nazioarteko aipatu musikari eta beste batzuen taldeek grabatutakoetan. Goi mailako artista asko daude berarekin kontatu dutenen artean.
Euskal talde eta musikari hauekin grabatu du noizbait:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Jean-Marie Ekai, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.