Claude Nougaro (Tolosa Okzitania, 1929ko irailaren 9a– Paris, 2004ko martxoaren 4a) abeslari eta letragile frantziarra izan zen, jazz arloan espezializatuta.
Besteak beste, Georges Brassensekin harreman estuak eduki zituen. Minbiziak jota hil zen.
Claude Nougaro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa Okzitania, 1929ko irailaren 9a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 5. barrutia, 2004ko martxoaren 4a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Garona |
Heriotza modua | berezko heriotza: pankreako minbizia |
Familia | |
Aita | Pierre Nougaro |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, poeta eta kantugilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | chansona |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Universal Music Group Barclay Philips Warner Music France (en) PolyGram (en) EMI Mercury Records (en) |
claudenougaro.fr | |
1950eko hamarraldian hasi zen Marcel Amont eta Philippe Clayrentzat musikagile gisa lanean. 1962. urtetik aurrera berak sortutako abestiak abesten hasi zen, jazz-ean oinarrituta batez ere. Bere lanek oso erritmo markatua dute, eta batez ere heriotza, erotismoa, bikotea eta emakumeari buruzkoak dira: Une petite fille, Le Jazz et la Java, Tu verras, Sing Sing Song, Toulouse. Arrakasta handiena, ordea, Nougayork (1987) lanarekin lortu zuen; lan horretan trebetasun handiz lortu zuen hiriko funkarekiko lotura. Ondoren jazz-aren hurbilagoko musikara jo zuen, Maurice Vander piano jotzailearekin batera. Gaztetako musikarako leialtasuna eta, aldi berean, berritzeko gaitasuna dira Nougaroren arrakastaren giltzarriak.
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Claude Nougaro |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Claude Nougaro, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.