Jacob David Bekenstein

Jacob David Bekenstein (Mexiko Hiria, 1947ko maiatzaren 1a - Helsinki, 2015eko abuztuaren 16a) mexikar, estatubatuar eta israeldar fisikari teorikoa izan zen.

Bekensteinek  funtsezko ekarpenak egin zituen zulo beltzen termodinamikaren oinarrietan eta informazioaren eta grabitazioaren arteko loturen beste alderdi batzuetan.

Jacob David Bekenstein
Jacob David Bekenstein
Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria1947ko maiatzaren 1a
HerrialdeaJacob David Bekenstein Israel
Jacob David Bekenstein Mexiko
BizilekuaIsrael
HeriotzaHelsinki2015eko abuztuaren 16a (68 urte)
Hobiratze lekuaHar HaMenuchot (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPrincetongo Unibertsitatea
New York University Tandon School of Engineering (en) Itzuli
Tesi zuzendariaJohn Archibald Wheeler
Hizkuntzakgaztelania
hebreera
Irakaslea(k)John Archibald Wheeler
Jarduerak
Jarduerakfisikari teorikoa, astronomoa, unibertsitateko irakaslea eta astrofisikaria
Enplegatzailea(k)Ben-Gurion University of the Negev (en) Itzuli
Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearra
Jasotako sariak
KidetzaIsraelgo Zientziak eta Giza-Zientzien Akademia

Biografia

Jacob Bekenstein Mexiko Hirian jaio zen, Joseph eta Esther (Vladaslavotsky ezkongabea) Mexikora emigratu zuten poloniar judutarren semea. Bere bizitzako lehen urteetan Estatu Batuetara joan zen bizitzera eta 1968an Estatu Batuetako nazionalitatea lortu zuen. Israeldarra ere bazen.

Bekensteinek Brooklyngo Institutu Politeknikoan ikasi zuen, gaur egungo New Yorkeko Unibertsitateko Tandon Ingeniaritza Eskolan, eta 1969an lizentziatura eta masterra lortu zituen Zientzietan. 1972an doktoratu zen Princetongo Unibertsitatean, John Archibald Wheeler-en zuzendaritzapean.

Bekensteinek hiru seme-alaba izan zituen Bilha emaztearekin. Hiru seme-alabak, Yehonadav, Uriya eta Rivka Bekenstein, zientzialari izatera iritsi ziren. Bekenstein gizon erlijioso eta fededun bezala ezagutzen zen: “Mundua Jainkoaren produktu bat bezala ikusten dut, berak oso lege zehatzak ezarri zituen eta guk lan zientifikoaren bidez deskubrituz gozatzen dugu”.

Ibilbide zientifikoa

1972an, Bekensteinek hiru artikulu garrantzitsu argitaratu zituen zulo beltzen izar fenomenoari buruz, non ilerik gabeko (no-hair) teorema postulatzen zuen eta zulo beltzen termodinamikari buruzko teoria bat aurkezten zuen. Hurrengo urteetan, Bekensteinek zulo beltzak arakatzen jarraitu zuen eta bere entropiari eta masa kuantikoari buruzko artikuluak argitaratu zituen.

Bekenstein doktoretzaondoko bekaduna izan zen Texasko Unibertsitatean, Austinen, 1972tik 1974ra. Ondoren, Israelera joan zen hitzaldiak ematera eta Beer-Xevako Ben-Gurion Unibertsitatean irakastera. 1978an katedradun eta 1983an astrofisika saileko zuzendari izendatu zuten.

1990ean Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearreko irakasle bihurtu zen eta hiru urte geroago bere fisika teorikoko departamentuko zuzendari izendatu zuten. 1997an Israelgo Zientzia eta Humanitateen Akademiako kide aukeratu zuten. Ikasketa Aurreratuen Institutuko irakasle bisitaria izan zen 2009an eta 2010ean.

Mundu osoko hitzaldi eta egoitzez gain, Bekensteinek fisika teorikoko irakasle izaten jarraitu zuen Hebrear Unibertsitatean, hil zen arte, 68 urte zituela, Helsinkin (Finlandia). Ustekabean hil zen 2015eko abuztuaren 16ean, Amerikako Fisika Elkartearen Einstein Saria jaso eta hilabete gutxira, “zulo beltzen entropiari buruz egindako lan aitzindariagatik, zulo beltzen termodinamikaren eremua jaurti baitzuen eta mekanika kuantikoa eta grabitazioa bateratzeko ahalegin luzea eraldatu baitzuen”.

Fisikarako ekarpenak

1972an zulo beltzek ondo definitutako entropia izan behar zutela iradokitzen lehena izan zen Bekenstein. Zulo beltzen entropia zulo beltzaren beraren gertaeren mugaren proportzionala izan behar zela idatzi zuen. Termodinamikaren bigarren lege orokortua idatzi zuen, baita ere, zulo beltzen sistementzako. Bi urte berandaugo Stephen Hawking-ek (eta independenteki Zeldovich eta gainontzekoek) Hawkingen erradiazioaren existentzia proposatu zuenean Bekenstein-en bi ekarpenak baieztatu egin ziren. Hasiera batean Hawking Bekenstein-en ideien aurka zegoen zulo beltz batek energia ezin erradia zezakeelakoan, horrek entropia izatea desgaitzen baitzuen. Hala ere, 1974an, Hawking-ek berak garatutako kalkulu luze baten ostean zulo beltzek partikulak emititu ditzaketela onartu zuen. Gaur egun emisio hori Hawking erradiazio moduan ezagutzen da. Bekenstein-en doktorego tesi laguntzaileak, John Archibald Wheeler-ek, berarekin egin zuen lan ilerik gabeko teorema garatzeko, “Zulo beltzek ez dute ilerik” esaldi ezguna sorutz. Bekenstein-en soluzioa ez-egonkorra zela erakutsi zen, baina arloaren garapenean eragin handikoa izan zen.

Zulo beltzen termodinamikan burututako lanean oinarriturik Bekenstein-en lotura frogatu zuen baita ere Bekenstein-ek: Energia kantitate finitu bat daukan espazioaren eremu finitu batean potentzialki gorde daitekeen informazio kopuruak maximo bat dauka (printzipio holografikoaren antzeko ideia).

1982an, Bekensteinek marko zorrotz bat garatu zuen elektromagentismoaren legeak orokortzeko konstante fisiko ezegonkorrak maneiatu ahal izateko. Bere markoak egitura mehearen konstantea eremu eskalar batengatik ordezkatzen du. Hala ere, konstanteak aldatzeko marko honek ez zuen grabitatea barne hartzen.

2004an, Bekenstein-ek Mordehai Milgrom-en Newtonen Dinamika Eraldatua hobetu zuen bertsio erlatibista bat garatuz. Tentsore-bektore-eskalare grabitate (TeVeS) bezala ezagutzen da grabitazio-eremu bat ordezkatzeko hiru eremu ezberdin sartzen ditu espazio-denboran.

Sariak eta aitorpenak

Argitaratutako lanak

Erreferentziak

Kanpo estekak


Tags:

Jacob David Bekenstein BiografiaJacob David Bekenstein Ibilbide zientifikoaJacob David Bekenstein Fisikarako ekarpenakJacob David Bekenstein Sariak eta aitorpenakJacob David Bekenstein Argitaratutako lanakJacob David Bekenstein ErreferentziakJacob David Bekenstein Kanpo estekakJacob David Bekenstein19472015Abuztuaren 16FisikariGrabitazioHelsinkiMaiatzaren 1Mexiko HiriaTermodinamikaZulo beltz

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Diana UrreaE pur si muoveJose Maria BeobideGernikako ArbolaArotzaren eskuakGoienaNiklas LuhmannNekazaritzaItsas hondoIñaki PerurenaSindikalismo iraultzaileEspazio-anezkaJamala al-BaidhaniVladimir KomarovFrantziako IraultzaMusika klasikoNeomakAimar OlaizolaFelix MendelssohnNagore AranburuEguzki-sistemaGlobalizazioJoan Manuel SerratJuan Sebastian ElkanoShooter (2007ko filma)BoiseIker CasanovaAitzol AramaioAbeltzaintzaRepublica Independiente Del Reino De SaidAutonomia erkidegoAdamen kreazioaPornografiaGalapagoetako dortokaJoselu AnayakBerdúnD'Hondt metodoaEmakumeen sufragismoaOzeanografiaLauburuMediterraneoaBurruntziErdibitzaile (geometria)OzeanoAzpeitiaBeñat GerenabarrenaElkarbizitza unitateBasoZuhaitzErliebe (geografia)Espainiako Bigarren ErrepublikaAnimalia2024Karol SzymanowskiIzaroImmanentziaIñigo UrkulluAxolotAbiaduraTxirrindularitzaEguzki-loreMasturbazioNazio Batuen ErakundeaBiotopoEbaluazio (hezkuntza)PaperIñaki Sanz AzkueGipuzkoaLehenengo GurutzadaLeonardo da VinciFrankismo🡆 More