Wayback Machine

Wayback Machine (ˈwejbak maˈʃin ahoskatua) Interneteko orrialde edo gune askoren kopiak dituen zerbitzu eta datu-base bat da.

Proiektu horren ondorioz, denboran zehar, orrialdeen historia edo aldaketak ere kontsulta daitezke.

Wayback Machine Wayback Machine
Wayback Machine
Jatorria
Sortzailea(k)Brewster Kahle eta Bruce Gilliat (en) Itzuli
Sorrera-urtea2001
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa
Programazio-lengoaiaC, Perl, Java eta Python
Deskribapena
Honen parte daInternet Archive
Kokapena
JabeaInternet Archive

web.archive.org
Twitter: waybackmachine Edit the value on Wikidata

Ezaugarriak

Wayback Machine zerbitzuak modu sinplean funtzionatzen du: nahikoa da webgune baten helbidea (URL) tekleatzea artxiboan gordeta dagoen azken kopia zein den ikusteko. Orri jakin bat garai batean nolakoa zen ikusi nahi badugu, orduan, Wayback Machinek orrialdea zein data eta urtetan bisitatu nahi dugun eskatuko digu. Pantailaren goiko aldean, egutegi bat dago, denboran zehar, harrapaketak grafikoki ikusteko aukera ematen duena. Grafikoko barren luzerak adierazten du zein hilabetetan egin ziren kopia gehien.

Webgune horrek web orriaren eduki guztia gordetzeko egiten duena oso sinplea da, baina burutsua: iturburu-kodearen html edukia bakarrik biltegiratzen du, eta ez ditu irudiak gordetzen kodea baizik; horregatik, irudi-zerbitzari batek jatorrizko webguneko irudiren bat ezabatzen duenean, irudi hori ez da erreproduzitzen, 404 errore gisa markatzen da. 2012an, 10 informazio-petabyte zituen, eta hilean 20 terabyte inguru hazten zen; 2019ko urrian, 20 petabyte baino gehiago zeuden biltegiratuta. 2020ko abenduan, 70 petabyte baino gehiago zeuden biltegiratuta.

Hala ere, Wayback Machine-k Interneten kopia osoa dauka hainbat tokitan informazio indexazioa eta grabazioa saihestuz, adibidez robots.txt artxiboa: User-agent: ia_archiver Disallow: / erabiliz

Wayback CDX Server API

2015eko azaroaz geroztik, Wayback Machinek orrialdeen harrapaketak indexatzeko zerbitzu bat du, eta horri esker, berehala jakin daiteke URL bakoitzerako grabatuen historia, bai formatu propioan, bai JSON formatuan. Zerbitzu hori beta fasean dagoen proiektua da, Wayback CDX Server API izenekoa, eta iturburu-kodea eta erabilera-eskuliburua GitHub. helbidean daude.

Gorabeherak

Wayback Machine delakoak hainbat gorabehera izan ditu bere historian zehar, eta honako hauek izan dira garrantzitsuenak:

  • 2017ko urtarrilean, osagarri bat garatu zuten, bai Chromium nabigatzailearentzat, bai Google Chromerentzat. Horri esker, bistaratzen ari den web orria gorde daiteke, orri hori lehenago Wayback Machine-n gorde den bilatu eta Twitterren bilaketa azkarra egiteko aukera ere ematen du, besteak beste. Osagarria behar bezala katalogatuta dago Chrome Web Store-n.
  • 2020ko urrian, Wayback guneak funtzionatzeari utzi zion; baina, ondoren, berriro funtzionatu zuen hilabete geroago akatsa konpondu ondoren.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Wayback Machine EzaugarriakWayback Machine GorabeherakWayback Machine ErreferentziakWayback Machine Kanpo estekakWayback Machine

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Donibane LohizuneLokotx biltzeXHTML1903Martxoaren 27HerbehereakGarapen iraunkor2024ko KorrikaNevadako egunakEuzko Alderdi JeltzaleaAntton KazabonSabin AranaIruñeaKarmele JaioBertsolaritzaKarraskariAne ElordiGipuzkoaDonostia19502022Frantziako hiri nagusien zerrendaBaztanIbon MartínMeiji enperadoreaBereterretxen khantoriaRotten XIIIIbil bediOihane PereaPortugalArtzain nindagoienianBritt RobertsonRakel MateoQandeel BalochPello ReparazArritxu IribarJake GyllenhaalSaint-Laurent-du-VarMiguel BonassoBoris Johnson2010eko Munduko Futbol TxapelketaJokin Altuna1843SuediaAner PeritzMathurin RomegasNafarroako Euskal ElkargoaJagoba Arrasate2024Aimar OlaizolaAlejandro AmenábarDeiaApirilaren 26Nafarroa BehereaEuskarazko Wikipedia (webgunea)Aretha FranklinAreatzaZaldiFaye WebsterLaboral KutxaMediaWikiAbenduaren 11Gizarte HezkuntzaWinston ChurchillFuerza NuevaJesús NavasJoxe Mari AgirretxeLehen Mundu Gerra Euskal HerrianEdward JennerNikki ReedHiba Abouk🡆 More