Itzaleko Gobernu

Itzaleko gobernua, itzaleko kabinetea, oposizioko gobernua edo, zuzenean ingelesez, shadow cabinet (lit.

"itzaleko kabinetea"), Westminster gobernu-sistemetan oposizioko zeinbat parlamentarik osatutako "kabinete alternatiboa" da, oposizio izateko behar legalarekin. Parlamentari bakoitzak kontseilaritza bat errepresentatuko du eta itzaleko kontseilaritza horren bozeramaile izango da ere, de iure kontseilaritzako kontseilariaren aurka arituko dena. Itzaleko gobernu hau astero biltzen da, gobernu ofiziala bezala, programa-bilerak ditu eta Parlamentuan eztabaidatuko diren gai eta estrategiak eztabaidatu eta adostuko ditu, Gobernuaren aurka jotzeko eta itzaleko gobernu hau hobea den iritzia jendartean zabaltzeko.

Itzaleko gobernuak herrialdeka

Erresuma Batua, Kanada eta Zelanda Berria

Erresuma Batua, Kanada eta Zelanda Berrian oposizioko alderdi nagusia, bere itzaleko kabinetearekin batera, Berorren Maiestataren Oposizio Leial modura izendatzen dira ofizialki. Leial adjektiboa erabiltzen da oposizioaren lana Berorren Maiestatearen Gobernuaren oposizio izatea delako, baina gobernuaren eta erakundeen legitimitatearen aurka eta, beraz, erreginaren legitimitatearen aurka, joan gabe.

Westminster sistema aplikatzen den bestelako herrialdetan batzuetan (hala hola, Australia), itzaleko gobernu hau Parlamentu-Oposizio modura da izendatua (ingelesez, The Parliamentary Oposition). Zenbait alderdik (adibidez, Kanadako zein Erresuma Batuetako Alderdi Laboristek) kabinete honen kideak barne-botazio bidez hautatzen dute, ostera beren taldea hautatuko dutenak.

Bestelako herrialdeak

Westminster sistema duten herrialdeetatik at, bestelako herrialdeetan itzaleko kabinete hauek aurki ditzakegu ere. Hala, Alemanian, adibidez, zenbait alderdi politikok Kompetenzteam edo Spitzenteam delakoak sortzen dituzte (lit. "aditu-taldeak"), Frantzian "kontragobernuak" sortzen diren bezala. Espainiako Estatuan, bestalde, oposizioko alderdi nagusiak jefe de la oposición edo lider de la opisición (lit. "oposizio-burua") delakoa izenda dezake legalki, bai eta komisio ezberdinetan bozeramaile bereizi bat edukitzeko aukera du ere.

Katalunian ere bi adibide berri ditugu: Ernest Maragall-en itzaleko kabinetea, Bartzelonako Udalean, eta Salvador Illa-rena, Kataluniako Generalitatean.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Itzaleko Gobernu Itzaleko gobernuak herrialdekaItzaleko Gobernu ErreferentziakItzaleko Gobernu Kanpo estekakItzaleko GobernuDe iureDiputatuGobernuIngelesItzalOposizio (argipena)Parlamentu

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

EguzkiaInauteriMieltxo SaralegiEliza OrtodoxoaGutun formalAzaroaren 27Sare sozialakTraineru estropadaGiustina Renier MichielJosé ZorrillaAitor AranaLekeitioCiara BravoLurraGuido MünchZuberoako maskaradakPubiseko ileBirusSahatsBenito MussoliniEkologiaVincent van GoghIñigo AstizHaurdunaldiUrtarrilaren 13Zaharkitze programatuGurutzadakLehoiArrainHizkuntza-komunitateUrAnubisProkariotoOSuediaJimmy WalesNeuville-Saint-VaastEider SaezMarokoMary Agnes ChaseErrepublikaTasmaniako deabruKaraktere (biologia)MaurizioErdi AroaSobiet (kontseilua)LehoinabarKubaMalko-guruinFrantzia1978ko Tolosako tren istripuaProtistoMasustaIrailaren 29Euskararen historiaXalbadorren heriotzeanApaizac obeto (espedizioa)GasteizBergaraIdoia AsurmendiXabier LeteGo!azen (telesaila)Ameriketako Estatu BatuakArtearen historiaSadko (Ilia Repin)Jon ArretxeLeinu gerrakAlbaniaZerainSoziolinguistikaArabia🡆 More