Isabel De Ceballos-Escalera Y Contreras

Isabel de Ceballos-Escalera y Contreras (Segovia, 1919ko maiatzaren 29a - Madril, 1990ko martxoaren 29a) museo zuzendaria eta kontserbadore espainiarra izan zen.

Prado Museoaren zuzendariordea eta Espainiako Arte Dekoratiboen Museo Nazionalaren zuzendaria, eta Hispanic Society elkarteko kidea.

Isabel de Ceballos-Escalera y Contreras
Isabel De Ceballos-Escalera Y Contreras
Museo Nacional de Artes Decorativas (en) Itzuli museo zuzendari

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIsabel de Ceballos-Escalera y Contreras
JaiotzaSegovia1919ko maiatzaren 29a
HerrialdeaIsabel De Ceballos-Escalera Y Contreras Espainia
HeriotzaMadril1990eko martxoaren 29a (70 urte)
Hezkuntza
HeziketaUnibertsitate Zentrala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeduki-editorea
Enplegatzailea(k)Espainiako Arkeologia Museo Nazionala
Museo Nacional de Artes Decorativas (en) Itzuli
KidetzaArtxibozain, Liburuzain eta Arkeologoen Kidego Fakultatiboa

Biografia

Segovian jaio zen 1919ko maiatzaren 29an. Espainiako Gerra zibilean (1936-1939) Sanidad Militarreko erizaina izan zen, kanpainako hainbat ospitaletan lan egin zuen. Zenbait gurutze militarretako bereizketa balio izan zion lana. CFABA-ren bitarteko funtzionarioa izan zen (Cuerpo de Archiveros, Bibliotecarios y Arqueólogos) eta 1942tik lan egin zuen Espainiako Liburutegi Nazionalean eta Espainiako Arkeologia Museo Nazionalean (MAN).

Ondoren, 1943an, lizentziatura lortu zuen Filosofía eta Letretan (Historia atalean) Madrilgo Unibertsitate Zentralean. Urte bat geroago, 1944an, CFABA-ren funtzionario oposizioa atera zuen, ondorioz, Cerralbo Museoan kontserbadorea izan zen (1944); zuzendaria Murtziako Museoan (1945-1946); MAN-en kontserbadorea (1946-1971); Prado Museoan kontserbadorea (1971-1974), kontserbadorea eta zuzendariordea (1975) eta zuzendaria (1983); eta azkenik Espainiako Arte Dekoratiboen Museo Nazionalean kontserbadorea (1974-1989) eta azken urte horretan erretiroa hartu zuen.

Aldi berean, Espainiako Administrazio Publikoaren Museo Nazionalean zuzendari (1961-1989) izan zen eta Cervantesen Jaiotetxearen Museoan zuzendari (1968-1989), Alcalá de Henaresen biak.

Madrilen hil zen urte batean geroago, 1990ko martxoaren 29an. Segoviako San Martín hilerrian lurperatu zuten.

Indusketa arkeologikoak

Indusketa arkeologikoetan parte hartu zuen: 1945-1949 artean Duratóngo nekropoli bisigodoan (Segovia); 1952an Puente del Arzobispon (Toledo); Talavera de la Reinan (Toledo) 1973an; eta Complutum aztarnategi erromatarrean (Alcalá de Henares, Madril).

Beste jarduera batzuk eta karguak

  • Complutenseko Unibertsitatean Filosofia eta Letren Fakultatean irakasle laguntzailea izan zen (1950-1956).
  • Estatu mailako hainbat erakusketen komisarioa izan zen.
  • Alfontso X.a Jakintsuaren Ordenaren Komendadorea izan zen (1959).
  • Hispanic Society of America elkartearen kide ez numerarioa.
  • Real Academia de la Historia y Artes de San Quirce (Segovia) akademiaren kide ez numerarioa.
  • Académie Internationale de La Céramique akademiaren kidea.

Argitalpenak

Bere lan nagusien artean honako hauek aurkitzen dira:

  • La Cruz de Vilabertrán. Madril. (1950)
  • Segovia Monumental. Madril. Plus Ultra (1953)
  • El Marqués de Lozoya. Semblanzas y bibliografía. Madril. Fundación Universitaria Española.(1985)
  • Juan de Contreras y López de Ayala, marqués de Lozoyako markesaren, memorien edizioa.

Erreferentziak

Kanpoko Loturak

Tags:

Isabel De Ceballos-Escalera Y Contreras BiografiaIsabel De Ceballos-Escalera Y Contreras Indusketa arkeologikoakIsabel De Ceballos-Escalera Y Contreras Beste jarduera batzuk eta karguakIsabel De Ceballos-Escalera Y Contreras ArgitalpenakIsabel De Ceballos-Escalera Y Contreras ErreferentziakIsabel De Ceballos-Escalera Y Contreras Kanpoko LoturakIsabel De Ceballos-Escalera Y Contreras19191990MadrilMaiatzaren 29Martxoaren 29Pradoko MuseoaSegovia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Hormabular.tvAmaiur gaztelu baltzaGerra HotzaSainte-JalleArtizarraTxakurBilboko Burdin HesiaJZuhaitzErdi AroaElektroiGo!azen (telesaila)Ikus-entzunezkoaren aldiriakZetakEl MasroigLapurdiAbuztuaren 27The Shape of WaterMoldaviaZaharkitze programatuKareharriIraitz-sistemaMakalItaliaLisboaMonica HelmsEmakume Langilearen Nazioarteko EgunaMartxoaren 28Azeri-buztanLordeThe Englishman Who Went Up a Hill But Came Down a MountainEuskadiko OrkestraDolores IbarruriBaiduFangataufaÖtziAsier SerranoGero (Axular)EskolaEuskararen historiaKirmen UribeMusikaren historiaAlemaniaAMIA analisiGernika (margolana)Egutegi gregorianoHegaztiGari-alearen parabolaEuskadi Ta AskatasunaMirotzak (abestia)Bectiveko abadetxeHiriEuropaTEspainiako garapen-planakLarraunAngkor WatReinhardstein ur-jauziaHiba AboukArnas-aparatuPagoetako natura parkeaTontxu RodríguezAmarotzEn Tol SarmientoRamadanMartxoaren 26OrnogabeTiti-koitoaMaria Antonieta🡆 More